III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
C A P A R R O S O
Jarduera sailkatua
Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan (urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretuaren bitartez aldatua) xedatutakoa betez, aditzera ematen da ezen alkate udalburuaren ebazpenaren bidez lizentzia eman zaiola ondoko ezaugarriak dituen jarduerari:
Lizentzia eman zen eguna: 2002ko ekainaren 24a. Eskatzailea: Rockwool. Jarduera: biltegitako nabe bat eraikitzea (instalazioa). Tokia: industrialdea, Saso Viejo alderdia, Caparroso (Nafarroa).
Caparroson, bi mila eta biko ekainaren hogeita bostean. Alkatea, Pedro José Tabar Oneca.
Iragarkiaren kodea: A0207254