104. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A P A R R O S O

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan, urriaren 22ko 304/2001 Errege Dekretuak aldatu baitzuen, xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A. I.F.Z.: A-95/075578. Jarduera: 66 KV-ko linea elektrikoa egiteko proiektua egungo linea elektrikoa ordezteko (instalazioa eta legeztatzea). Tokia: Caparrosoko udal mugapea (Nafarroa).

Caparroson, bi mila eta biko ekainaren hogeita lauan. Alkatea, Pedro José Tabar Oneca.

Iragarkiaren kodea: A0207253