III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A L T S A S U
Alkatetzaren 62 A /2002 ebazpena
1999ko abuztuaren 4an, ondoko Alkatetzaren Dekretu hau eman zen:" Toki Entitateen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43.3 eta 45. artikuluek ematen didaten ahalmena erabiliz, honako hau
Dekretatu dut:
1.-Dagozkidan Hirigintza Saileko ahalmenak Juan Miguel Perez Hurtado alkateordearen esku uztea.
Eskuordetze honek soilik Hirigintza-batzorde informatiboko kideek aho batez onetsi dituzten gaiak hartzen ditu.
2.-Eskuordetze honetatik salbuesten dira, gainera, alkatetzari dagozkion hirigintzako atribuzio hauek: hain zuzen ere, apirilaren 21ko 11/1999 Legean jasotako Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen Aldaketen 21.j artikuluan aurrikusten direnak.
Apirilaren 2ko Toki Araubideko Oinarriei buruzko 7/1985 Legeko 23. artikuluak eta azaroaren 28ko 2568/86 Errege Dekretuaren bidez onetsiriko Toki Entitateen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 114. artikuluak ematen didaten ahalmena erabiliz, honako hau
Ebatzi dut:
Lehena.-Juan Miguel Perez Hurtado alkateordearen eskuordetzea baliogabetzea, Hirigintza Sailean, eta, beraz, nire gain hartzea toki araubideari buruzko legediak Alkatetzari ematen dizkion ahalmen guztiak.
Bigarrena.-Ebazpen hau Juan Miguel Perez Hurtado alkateordeari jakinaraztea, bidezkoak diren ondorioetarako.
Hirugarrena.-Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, baliogabetzea gaurtik aurrera indarrean sartzearen kaltetan gabe.
Altsasun, bi mila eta biko uztailaren hamaseian. Alkate andrea, Camino Mendiluze Arregi.
Iragarkiaren kodea: A0208250