96. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 8a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ZARAITZU ETA NABASKOZEKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aurrekontuko aldaketak

Zaraitzu eta Nabaskozeko Mankomunitateko Batzarreak, 2001eko maiatzaren 25ean egindako bilkuran, besteak beste, ondoko erabakia hartu zuen:

Lehenbizi.-Aurrekontuko aldaketa hauek onestea:

Kreditu berezia: 121-34203 "Kontu korronteetako korrituak" kontusailean, 1.757 pezetako zenbatekoarekin, gastu arruntetarako diruzaintzako gerakinaren kontura finantzatua.

Dirusarreren bidez sortutako kreditua: 3113-22004 "Bestelako material ez inbentariagarria" kontusailean, 90.000 pezetako zenbatekoarekin, Nafarroako Gobernuko dirulaguntzaren bidez finantzatua.

451-22610 "Jarduera soziokulturalak" kontusaila handitzea, 798.000 pezetako zenbatekoarekin, 39901 "Animazio soziokulturaleko kuotak eta matrikulak" kontusaila sortuz, 798.000 pezetako zenbatekoarekin.

Bigarren.-Espedientea jendaurrean edukitzea hamabost eguneko epean, hura aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkeztu ahal izateko.

Ezkarozen, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita bederatzian. Mankomunitateburua, Juan Angel Contín Carlosena.

Iragarkiaren kodea: a0106361