95. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

2000ko kontuak behin betikoz onetsirik

Moncayoko Ur Mankomunitateko Zuzendaritza Batzordeak, 2001eko ekainaren 7an egin bilkuran, 2000ko ekitaldiko kontuei buruzko espedientea onetsi zuen behin betikoz eta aho batez, 60. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitziren, maiatzaren 16an, inork erreklamaziorik aurkeztu gabe.

Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 305. artikuluan eta horrekin bat heldu diren gainerako xedapenetan xedatutakoari jarraikiz.

Corellan, bi mila eta bateko ekainaren hamabian. Mankomunitateko burua, José María Vázquez.

Iragarkiaren kodea: a0106261