III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
T U T E R A
Obren kontratazioa
Hiriko Udalak, Hiri Antolamenduaren eta Ingurumenaren Informazio Batzorde Iraunkorrak proposaturik, honako espediente hau onestea erabaki zuen 2001eko apirilaren 29ko bilkuran: Cejisa etxebizitzetako eta Tejerías eraikinaren plazako eremuak zolatu eta hobetzeko obren kontratazioa. Enkante bidez esleituko da, prozedura irekia izanen da eta izapidaketa, berriz, arrunta.
-Aurrekontua:
24.628.780 pezeta (680.073,66 euro).
-Behin-behineko fidantza:
492.575 pezeta (2.960,44 euro).
-Eskaintzen aurkezpena: 26 egun naturaleko epea egonen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, bulego orduetan (9:00etatik 13:30etara), hots, jendearendako ordutegian.
-Proiektua eta plegua: Hirigintzako Bulegoan (Herriko Etxea, 4. solairua, Plaza Vieja, 1 zenbakia).
-Kontratistaren sailkapena: G-6 taldea, d) kategoria.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Tuteran, bi mila eta bateko ekainaren bian. Hirigintzako zinegotzi delegatua, Luis Casado Oliver.
Iragarkiaren kodea: A0107514