82. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A L A R

Plan partziala eta hirigintza hitzarmena hasiera batez onetsirik

Galar Zendeako Udalak, 2001eko ekainaren 7an egin bilkuran, honakoa erabaki zuen:

Hasiera batez onestea Cordovillako S-5 sektoreko plan partziala eta hirigintza hitzarmena, 2000 Aspurz, S.L.k, Promociones Turísticas Santa Agueda, S.A.k eta Jesús Unsáin, S.A.k sustatua.

Hasiera batez onesteaz gain erabaki da jendaurrean jartzea hilabeterako, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legearen 117 eta 141. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Galarren, bi mila eta bateko ekainaren zazpian. Alkatea, Pedro José Erice Rípodas.

Iragarkiaren kodea: A0106354