82. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

LEHENDAKARITZA DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.

Ezinezkoa izan da Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren maiatzaren 18ko 102/2001 Foru Aginduaren jakinarazpena egitea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. eta 135. artikuluek agintzen duten bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluak agintzen duena.

"102/2001 FORU AGINDUA, maiatzaren 18koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, José Callejón Martín jaunari zehapena ezartzen diona, zezen ikuskizunen arautegia hausteagatik.

Foruzaingoak bidali duen salaketan adierazi da José Miguel Callejón Martín burtzilaria Funesen 2000ko abuztuaren 12an egindako burtziketan parte hartzeko kontratatuta eta iragarrita zegoela, baina ez zuela ikuskizunean parte hartu. Desenkusatzeko, egiaztagiri mediko bat aurkeztu zuen, kolegiatu zenbakirik gabe eta paper ofizialean egin gabe. Bestalde, jakin da 2000ko abuztuaren 12an Sigüenzan (Guadalajara) aritu zela.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak urriaren 3an emandako 221/2000 Foru Aginduaren bidez, José Miguel Callejón Martín jaunaren kontrako zehapen espediente administratiboari hasiera eman zitzaion, salatutakoa ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 9.2.a) artikuluaren aurkako arau-haustea izan zitekeelakoan. Izan ere, jokabide hori arau-hauste larri gisa dago tipifikatua, testu bereko 23.11 artikuluan, Nafarroako Zezen Ikuskizunen Erregelamendua onetsi zuen ekainaren 29ko 249/1992 Foru Dekretuaren 95.3.m) artikuluari dagokionez.

Zehapen espedientea hasteko Foru Agindua Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz jakinarazi ondoren, salatuak ez zuen alegaziorik aurkeztu.

2001eko otsailaren 26an, espedientearen instruktoreak ebazpen proposamena eman zuen eta bertan adierazi salatutako egitateak frogatutzat hartzen zituela. Hortaz, ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 26.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, Nafarroako Zezen Ikuskizunen Erregelamendua onetsi zuen ekainaren 29ko 249/1992 Foru Dekretuaren 97.5 artikuluari dagokionez, proposatu zuen José Miguel Callejón Martín jaunari 150.000 pezetako isuna jartzea.

Ebazpen proposamena zuzenean jakinarazterik izan ez denez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, argitara eman zen bere azken helbideari zegokion Udaletxeko ediktu oholean eta 2001eko apirilaren 13ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (46. zk.).

Espedientatuak ez du ebazpen proposamen horren aurkako alegaziorik aurkeztu. Hortaz, bidezkoa da, prozeduraren instruktoreak proposaturikoaren ildotik, Foru Agindua ematea.

Horregatik guztiagatik, ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 27. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. José Miguel Callejón Martín jaunari (NAN 5.205.278) 150.000 pezetako isuna ezartzea, ikuskizun publikoen eta josteta jardueren arautegia hausteagatik.

2. Isunaren dirua edozein banku edo aurrezki kutxatan ordain dezake, eta, horretarako, Barne Zuzendaritza Nagusiko bulegoetan emanen zaio ordain-gutuna (Karlos III.aren etorbideko 2an, 31002 Iruña).

3. Foru Agindu honen berri ematea Barne Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta José Miguel Callejón Martín jaunari, eta ohartaraztea Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen).

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hemezortzian.-Lehendakaritza eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0105870