82. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

354/2001 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, 424/01 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren espediente administratiboa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailera igortzea agintzen duena. Aipatu errekurtsoa Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak jarri zuen Nafarroako Gobernuak 2001eko otsailaren 19an hartutako Erabakiaren aurka; aipatu erabaki horren bitartez, hein batean onetsi zen Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren abenduaren 20ko 898/2000 Ebazpenaren aurka Federazio horrek jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horretan deialdia egin zen, 2001eko ekitaldian, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen aurrekontuen eta kontularitzaren garapenaren gaineko araudia ezarri ez duten kontzejuei dirulaguntzak emateko, araudi hori ezar dezaten.

Nafarroako Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Sailak 424/01 administrazioarekiko auzi- errekurtsoaren espediente administratiboa igortzeko eskatu du. Aipatu errekurtsoa Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak jarri zuen Nafarroako Gobernuak 2001eko otsailaren 19an hartutako Erabakiaren aurka; aipatu erabaki horren bitartez, hein batean onetsi zen Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren abenduaren 20ko 898/2000 Ebazpenaren aurka Federazio horrek jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horretan deialdia egin zen, 2001eko ekitaldian, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen aurrekontuen eta kontularitzaren garapenaren gaineko araudia ezarri ez duten kontzejuei dirulaguntzak emateko, araudi hori ezar dezaten.

Halaber, Sail horrek errekerimendua egin dio Administrazio honi espediente horretan interesatuak diren guztiak agertzeko deia egin dezan, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 49. artikuluan ezarritako moduan.

Horiek horrela, Toki Administrazioko kontseilariak irailaren 8an eman 407/1999 Foru Aginduaren bidez esleituak ditudan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1.-Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak jarritako 424/01 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren espediente administratiboa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailera igortzea.

2.-Interesatuei dei egitea, autoetan agertu nahi izanez gero, halaxe egin dezaten Ebazpen hau argitaratzen denetik bederatzi eguneko epean.

3.-Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita hiruan.-Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Juan Frommknecht Lizarraga.

Iragarkiaren kodea: A0106991