72. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Sanduzelaiko "C" Unitateko S1.1, S1.2 eta SLA-7 lurzatien urbanizazioa egiteko hitzarmena

Iruñeko Udalak erabaki hau hartu zuen, 2001eko apirilaren 5ean egin osoko bilkuran:

"Espedienteko dokumentazioa ikusirik, erabaki da:

1. Fernando Vigo Alcubierre jaunarekin (Promociones Inmobiliarias Provigosa S.L.ren ordezkari gisa), Sanduzelaiko "C" Unitateko S1.1, S1.2 eta SLA-7 lurzatien urbanizazioa egiteko, sinatu beharreko hitzarmen eredua onestea. Aipatu hitzarmen eredua espedientean dago eta erabaki honen zati banaezina da.

2. Provigosa S.L.rentzat 14.023.547 pezeta baimendu eta xedatzea (BEZa gabe), horrenbestekoa baita obren aurrekontua.

Gastu hori Hirigintzako Udal Gerentziak indarrean duen aurrekontuko 3043222601010 UI.VI/San Jorge kontusailaren kontura ordainduko da.

3. Agiria jendaurrean egotea, hamabost egunean erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina".

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko egungo Legeko (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) 59.4 artikuluan eta 59.5eko a) idatz-zatian eta aplikatzekoa den gainerako legedian xedatutakoa betetzeko, eta jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesatu ezezagunentzat, eta, legezko moduan saiatu arren, jakinarazpena jasotzerik izan ez dutenentzat.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hemezortzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo

Iragarkiaren kodea: A0104349