72. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

380/2001 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri zuzendari nagusiak emana, Biurrungo Assis zahar-etxean igogailu bat paratzeko obrak eta haiei loturikoak lehiaketa bidez, prozedura irekiaz kontratatzeko espedientea onesten duena.

Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuak lizitaziorako dei egin du Biurrungo Assis zahar-etxean igogailu bat paratzeko obrak eta haiei loturikoak kontratatzeko, baldintza orokor hauei jarraikiz:

-Xedea: Biurrungo Assis zahar-etxean igogailu bat paratzeko obrak eta haiei loturikoak egitea.

-Esleipena: lehiaketa ireki publikoa.

-Lizitazioaren prezioa: 25.934.416 pezeta, BEZa barne (155.868,98 euro).

-Kontratisten sailkapena: C taldea, c kategoria.

-Aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik 26 egun naturaleko epean.

-Agiriak: jatorrizkoaren edo kopia kautotuen bidez, Nafarroako Gobernuko Gizarte Ongizate Departamentuko erregistroan: Abejeras kalea, 1, behea, 31007 Iruña.

Administrazio klausula partikularren pleguak eta azterketa teknikoa interesatuen esku daude, goian aipaturiko helbidean, bulegoko orduetan, hots, 8:30etik 14:30 arte.

-Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta egun-orduak: proposamenak goian aipaturiko helbidean irekiko dira aurkezteko epea bukatu eta hamargarren egun balioduneko 12:00etan. Egun hori larunbata bada, hurrengo egun baliodunean irekiko dira, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Zuzendaritza Nagusian (Gaiarre, 2-behea, 31005 Iruña).

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita zortzian.-Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri zuzendari nagusia, José Luis Alli Fernández.

Iragarkiaren kodea: A0106004