61. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

EBAZPENA, 2001eko otsailaren 13koa, Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak emana, 2001. urtean Nafarroako Gobernuaren ekonomia eta kontabilitateko sistemaren inguruan aholku tekniko-informatikoak emateko zerbitzua prozedura ireki eta lehiaketa publikoaren bidez, "Informática El Corte Inglés, S.A." enpresari adjudikatzen diona.

Indarra duen legerian xedatutakoa betetzeko, Antolamendu eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak 2001eko otsailaren 13an emandako Ebazpenaren bidez, aditzera ematen da honako kontratu hau adjudikatu dela:

-Kontratuaren xedea: 2001. urtean Nafarroako Gobernuaren ekonomia eta kontabilitateko sistemaren inguruan aholku tekniko-informatikoak emateko lanak eginen dituen enpresa hautatzea.

-Adjudikatzeko modua: prozedura irekia eta lehiaketa publikoa.

-Adjudikazio prezioa: 66.500.000 pezeta.

-Adjudikazio-hartzailea: Informática El Corte Inglés, S.A.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hamahiruan.-Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusia, Juan Santafé Rodrigo.

Iragarkiaren kodea: a0104154