61. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U Ñ U E L

Behin betiko onespena, San Gregorio Zahar Etxeko Estatutuen aldaketari

Buñuelgo Udalak, 2001eko martxoaren 6an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betikoz onestea San Gregorio Zahar Etxeko Estatutuen aldaketa, 2000ko azaroaren 7ko bilkuran hasiera batez onetsi zena.

Delako erabakia jendaurrean egon zen hogeita hamar egun baliodunetan, iragarki oholean eta 2001eko urtarrilaren 15ean, 7. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, argitara eman ondoren, eta epe horretan ez zuen inolako alegaziorik jaso. Hona hemen haren testua:

San Gregorio Zahar Etxeko Estatutuetako 9. artikuluaren aldaketa, b) eta c) idatz-zatietan:

9.b) artikulua: hiru zinegotzi, Buñuelgo Udalak osoko bilkuran hautatutakoak, udal taldeek proposaturik. Haien agintaldia eta Udalbatzarena bera izanen dira. Kargurako nahitaezko baldintza izanen da zinegotzi izatea.

9.c) artikulua: Buñuelgo hiru bizilagun, Buñuelgo Udalak osoko bilkuran hautatutakoak, udal taldeek proposaturik. Haien agintaldia eta hautatu dituen Udalbatzarena bera izanen dira. Kargurako nahitaezko baldintza izanen da Buñuelgo bizilagun izatea.

Buñuelen, bi mila eta bateko martxoaren bederatzian. Alkatea, Santiago Mayayo Chueca.

Iragarkiaren kodea: a0102786