I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
348/2001 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, uztailaren 5eko 676/2000 Ebazpenak ezarritako jendaurreko aldia indarrik gabe uzten duena, "Bide berria egitea: Merkantzien geltokia-N-121-Garraioaren Hiria" izeneko proiektuak Imarkoainen ukituriko ondasun eta eskubideen zerrendari dagokionez.
Herrilan zuzendari nagusiak uztailaren 5ean emandako 676/2000 Ebazpenaren bidez, "Bide berria egitea: Merkantzien geltokia-N-121-Garraioaren Hiria" izeneko proiektuari onespen teknikoa eman eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zen.
Alegazio aldian, Imarkoaingo Kontzejuak bere hiru alegazioetako bigarrenean adierazi du argitaratu den zerrenda, egin den lurzati berrantolamenduaren ondorioz, oker dagoela, lehengo titularrak agertzen direlako; eskatu du Imarkoainen ukituriko ondasun eta eskubideen jendaurreko aldia indarrik gabe utz dadila.
Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak aditzera eman du, Imarkoaingo landalurrei dagokien Lurralde Aberastasunaren Erregistroa lurzati berrantolamenduaren ondoren eguneratu ez denez, argitaratu den zerrenda ez datorrela bat berrantolatu diren eremuen egoera berriarekin. Hori horrela, ontzat eman da eskatutakoa, eta proiektuak Imarkoainen ukituriko ondasun eta eskubideen jendaurreko beste aldi bat eginen da. Horretarako beste zerrenda bat osatu da oraingo titularrekin; berrantolatutako eremuan ordezko finka berriak ageri dira eta berrantolatu gabeko eremuetan katastrokoak.
Horrenbestez, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduaren bidez emandako ahalmenak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek
EBATZI DU:
1. Uztailaren 5eko 676/2000 Ebazpenak ezarritako jendaurreko aldia indarrik gabe uztea, "Bide berria egitea: Merkantzien geltokia-N-121-Garraioaren Hiria" izeneko proiektuak Imarkoainen ukituriko ondasun eta eskubideen zerrendari dagokionez.
2. Proiektuak Imarkoainen ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea 20 egun baliodunez. Epe horretan edozeinek bidezkoak diren ohar edo alegazioak egin ahalko ditu, eta argitaratutako zerrendako akatsak zuzentzeko behar diren datuak idatziz aurkeztu. Horretarako, interesatuek eskura izanen dituzte lurzatien planoak Nafarroako Gobernuaren Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko bulegoetan eta Noain-Elortzibarko eta Galarko Udaletxeetan. Alde horretatik, aurkeztutzat jotzen dira Imarkoaingo Kontzejuaren 1. eta 3. alegazioak.
3. Ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.
4. Ebazpen hau jakinaraztea Noain-Elortzibarko eta Galarko Udalei eta Imarkoaingo Kontzejuari (Imarkoaingo lurzatien plano eguneratuen kopia igorriko zaie), Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari eta Desjabetzapen Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeian.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.
"BIDE BERRIA EGITEKO PROIEKTUA: MERKANTZIEN GELTOKIA-N-121-GARRAIOAREN HIRIA"
Ukituriko ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua
NOAIN-ELORTZIBARKO UDALERRIA
IMARKOAIN
IM-1 NAFARROAKO FORU KOM. San Ignazio etorb., 3
IRUÑA 552,00 3 369 Leh. alorra
IM-2 NAFARROAKO FORU KOM. San Ignazio etorb., 3
IRUÑA 60,00 3 370 Leh. alorra
IM-3 NAFARROAKO FORU KOM. San Ignazio etorb., 3
(H., G. eta KOMUNIKAZIOAK) IRUÑA 770,00 3 636 Hirilurra
IM-4 RENFE NAFARROAKO ONDARE Geltokiko k., z.g.
BURUTZA IRUÑA 72,00 3 590 Leh. larreak
Berrantolamendua
IM-5 SARASATE MENDIA, Genoveva San Martin k.
IMARKOAIN 1.350,00 1 9 Leh. zereala
Berrantolamendua
IM-12 SUBIZA ELIZALDE, Manuel Tomás San Martin, 1-5
eta María Roncesvalles IMARKOAIN 16.915,00 1 8 Leh. zereala
Berrantolamendua
IM-20 GOÑI LARRAYA, Santos María San Martin k., 18
IMARKOAIN 9.672,00 1 10 Leh. zereala
Berrantolamendua
IM-26 GOÑI ITOIZ, José Ignacio eta beste batzuk IMARKOAIN 7.907,00 1 7 Leh. zereala
IM-4 RENFE NAFARROAKO ONDARE Geltokiko k., z.g.
ZERBITZUA IRUÑA 71,00 3 365 Leh. alorra
Berrantolamendua
IM-8 IMARKOAINGO HERRILURRA ELORTZ 3.671,00 1 4 Leh. zereala
IM-16 NAFARROAKO AUTOBIDEAK, S.A. Rodezno kondearen pz., 8
IRUÑA 671,00 3 641 Zuhaitz. Larre.
IM-28 NAFARROAKO AUTOBIDEAK, S.A. Rodezno kondearen pz., 8
IRUÑA 231,00 3 612 Leh. alorra
IM-29 NAFARROAKO AUTOBIDEAK, S.A. Rodezno kondearen pz., 8
IRUÑA 562,00 3 639 Zuhaitz. Larre.
IM-30 NAFARROAKO FORU KOM. San Ignazio etorb., 3
(H., G. eta KOM.) IRUÑA 3.502,00 3 376 Leh. alorra
IM-31 NAFARROAKO FORU KOM. San Ignazio etorb., 3 Alor int.,
(H., G. eta KOM.) IRUÑA 427,00 3 374 Ureztaketa
IM-32 RENFE NAFARROAKO ONDARE Geltokiko k., z.g. Alor int.,
BURUTZA IRUÑA 1.751,00 3 395 Ureztaketa
IM-33 NAFARROAKO AUTOBIDEAK, S.A. Rodezno kondearen pz., 8
IRUÑA 523,00 3 642 Zuhaitz. Larre.
IM-34 NAFARROAKO FORU KOM. San Ignazio, 3
(H., G. eta KOM.) IRUÑA 32,00 3 368 Leh. alorra
"BIDE BERRIA EGITEKO PROIEKTUA: MERKANTZIEN GELTOKIA-N-121-GARRAIOAREN HIRIA"
Ukituriko ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua
Aldi bateko okupazioak eta ukituriko zerbitzuen zortasunak
NOAIN-ELORTZIBARKO UDALERRIA
IMARKOAIN
IM-1 NAFARROAKO FORU KOM.
(H., G eta KOM.)
San Ignazio etorb., 3
IRUÑA - 250,67 - - Egitur. 3 369 Leh. alorra
Berrantolamendua
IM-5 SARASATE MENDIA,
Genoveva
San Martin
IMARKOAIN - 1.068,00 - - Egitur. 1 9 Leh. zereala
64,55 158,67 - - Hornid.
0,42 49,34 1 2,25 Telef. l.
Berrantolamendua
IM-12 SUBIZA ELIZALDE, Manuel
Tomás eta María Roncesvalles
San Martin, 1-5 Telef. l.
IMARKOAIN 17,87 244,54 1 2,25 lurper. 1 8 Leh. zereala
- 675,11 - - Aireko
l. elekt.
- 95,82 - - Hornid.
IM-16 NAFARROAKO AUTOBIDEAK
Rodezno kondearen pz., 8 Hodia
IRUÑA 137,87 571,91 - - Hornid. 3 641 Zuh. Larre.
Berrantolamendua
IM-19 GOÑI LARRAYA, Santos Mª
San Martin k., 18 Aireko
IMARKOAIN - 138,00 - - l. elekt. 1 10 Leh. zereala
304,38 840,39 2 4,50 Telef. l.
lurper.
Berrantolamendua
IM-25 GOÑI ITOIZ, José Ignacio eta Telef. l.
beste batzuk 346,38 1.734,78 2 4,5 lurper. 1 7 Leh. zereala
IM-36 IMARKOAINGO KONTZEJUAREN
HERRILURRA - 929,53 - - Aireko 3 411 A
ELORTZ l. elekt. y B
IM-37 GOÑI LARRAYA, Santos Mª
San Martin k., 18 Aireko
IMARKOAIN - 285,82 - - l. elekt. 3 412
Iragarkiaren kodea: a0104479