5. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

NAFARROAKO GIZARTE ONGIZATE INSTITUTUA. Oharra.

Begirale gerontologikoa izateko 22 lanposturen oposizioko ariketa berrikusteko prozesua bukatu da (deialdia 2000ko otsailaren 28ko 26. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen). Epaimahaiak aditzera ematen du behin-behineko zerrenda, akats zuzenketa egin ondoren, 2001eko urtarrilaren 4an argitaratu dela.

Puntuazio bera izan duten izangaiei dei egiten zaie, 2001eko urtarrilaren 20an, larunbata, 10:00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren gelategiko 08. gelan ager daitezen (Arrosadiko Campusa, z.g., Iruña), berdinketa hausteko proba bat egin beharko baitute. Puntuazio bera izan dutenenen hurrenkera ezartzeko baizik ez da proba; ez du nota aldatuko.

Oposizioko epaimahaiburua, Julio Sucunza Azcona.

Iragarkiaren kodea: a0100158