5. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R R O N K A R I

Udalaren bi etxebizitza enkantean

Erronkariko Udalak, 2000ko abenduaren 19an egin bilkuran hartutako erabakiaren ondorioz, enkante publikoa eginen du, ahozko posturen bidez eta adaxka pasatuz, Udalaren bi etxebizitza hauek saltzeko:

San Juan auzoa, 2 (2. multzoa) 2. oina: 4.008.890 pezeta. (Katastroan, 7. poligonoa, 84. lurzatia, 2. azpieremua, hiriko 3. unitatea). Biltegia ere badu, 6 zenbakiduna.

San Juan auzoa, 4, (4. multzoa) 2. oina, eskubikoa: 4.018.410 pezeta. (Katastroan, 7. poligonoa, 84. lurzatia, 4. azpieremua, hiriko 6. unitatea). Biltegia ere badu, 10 zenbakiduna.

Enkanteak hurrenez hurren eginen dira, ezarritako ordenan, Erronkariko Udalaren batzar aretoan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita 26 egun natural igarota hurrengo lehenengo egun balioduneko goizeko bederatzietan. Egun hori larunbata bada, enkantea hurrengo astelehenean eginen da.

Enkantearen baldintzen pleguak ikusgai daude, udal idazkaritzan, bulego orduetan, interesatuen eskura.

Erronkarin, bi milako abenduaren hogeita batean. Alkatea, Agapito Boj Garate.

Iragarkiaren kodea: A0012105