5. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Lehiaketa publikorako deialdia, etxegabeak Iruñean hartzeko "Aterpean" izeneko udal zerbitzuaren kudeaketa kontratatzeko

Iruñeko Udalak 2000ko abenduaren 21ean onetsia.

-Kontratazioa egiteko aurrkontua: gehienez ere 17.425.684 pezeta (argibide gisa, 104.730,47 euro).

-Esleitzeko modua: prozedura irekia, lehiaketa publikoaren bidez.

-Proposamenak aurkezteko epea: Iruñeko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, lehiaketaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, 26 egun naturaleko epearen barnean.

-Aurkeztu beharreko agiriak: klausula ekonomiko eta administratiboen pleguan agertzen direnak. Agiriok Jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.

-Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta eguna: jendaurrean irekiko dira, Iruñeko Udalaren bulegoetan, Zapateria kalea, 40-3. solairua, lehiaketaren iragarkian ezarriko den egunean.

Baldintza ekonomiko eta administratiboen plegua lehiatzaileen eskura dago Udalaren Argibide Bulegoan, Herriko Etxeko beheko solairuan.

Iruñean, bi milako abenduaren hogeita zazpian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0012071