5. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R T I Z A R A N A

Hasierako onespena xehetasun azterlanari Narbarten

Bertizaranako Udalak, 2000ko azaroaren 22an egindako osoko bilkura berezian, Narbarteko U.A.L 12ko xehetasun azterlana hasiera batez onestea erabaki zuen. Proiektua Miguel Saldaña Zabalegui arkitektoak prestatu du, Angel Hernández Coca jaunak eskaturik.

Espedientea jendaurrean jarriko da hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina. Epe horretan udal idazkaritzan aztertu ahalko da eta bidezko diren alegazioak egin, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Legearen 119. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Bertizaranan, bi milako azaroaren hogeita bian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0011412