5. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

LEHENDAKARITZA DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.

Ezinezkoa izan da Nafarroako Gobernuak 2000ko irailaren 4an egindako bilkuran hartutako Erabakiaren jakinarazpena egitea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. eta 135. artikuluetan aurreikusitakoa. Beraz Ediktu honen bidez betetzen da egun indarra duen Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa:

"ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak hartua, César Martín Sánchez jaunak Lehendakaritza, Justizi eta Barne kontseilariaren maiatzaren 11ko 64/2000 Foru Aginduaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duena. Foru Agindu horren bidez zehapena jarri zitzaion errekurtso-egileari.

Proposamena

Ikusirik César Martín Sánchez jaunak Lehendakaritza, Justizi eta Barne kontseilariak maiatzaren 11n emandako 64/2000 Foru Aginduaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Foru Agindu horren bidez 50.000 pezetako isuna jarri zitzaion errekurtso-egileari, ikuskizun publikoen eta josteta jardueren arauteria hausteagatik.

Egitate eta gertakariak

1. Foruzaingoak 1999ko uztailaren 27an, San Adrianen pikatzailerik gabeko nobillada bat egiten ari zela, salaketa aurkeztu zuela ikusirik, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak, irailaren 30eko 193/1999 Foru Aginduaren bidez, César Martín Sánchez jauna zehatzeko prozedurari ekin zion, ikuskizun publikoen eta josteta jardueren arauteria hausteagatik.

2. 2000ko urtarrilaren 26an, zehapen espedientearen instruktoreak ebazpen proposamena eman zuen, non egitate hauek frogatutzat hartu baitzituen: San Adrianen, 1999ko uztailaren 27an, pikatzailerik gabe egin zen nobilladan, bigarren txekorra hil ondoren, aberea sastakatutakoan, César Martín Sánchez jauna ikusleei keinuka hasi zitzaien, besoak jasoz, zapi bat baleuka bezala, toreroarendako trofeo eske.

3. Zehapen espediente hori izapidatuta, Lehendakaritza, Justizi eta Barne kontseilariak maiatzaren 11ko 64/2000 Foru Agindua eman zuen. Horren bidez, 50.000 pezetako isuna ezarri zitzaion, ikuskizun publikoen eta josteta jardueren arautegia hautsi zuelakoan.

4. 2000ko ekainaren 20an César Martín Sánchez jaunak Lehendakaritza, Justizi eta Barne kontseilariaren maiatzaren 11ko 64/2000 Foru Agindu horren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean. Errekurtso horretan alegatu du, funtsean, egia dela eskua altxatu zuela, baina haren asmoa zela jakitea belarri bat edo bi ematen zitzaizkion.

Zuzenbidezko oinarriak:

1.-Errekurtso hau ebazteko eskumena duen organoa Nafarroako Gobernua da, hala ezartzen baitute Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 23.1.b) artikuluak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Gobernua arautzen duen Foru Legearen 52.2. artikuluak eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluak.

2.-Espediente-hartzaileak bere errekurtsoan onartu du egia dela besoak altxatu zituela jende aurrean, baina esaten du haren helburua zela jakitea zenbat belarri ematen zitzaizkion. Hala ere, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak xedatzen du: "agintaritza aitortzen zaien funtzionarioek egiaztaturiko egitateek, bidezko diren legezko betebeharrak betez agiri publiko batean ematen badira, frogatako balioko dute, administratuek berek beren eskubide edo interesen alde aurkezten ahal dituzten frogak deusetan galarazi gabe".

Arautegiak aitortzen duen froga balio hori ez dute galarazi César Martín Sánchez jaunak aurkezturiko alegazioek. Izan ere, salaketa oso argia da zezenketako gertaerak zehaztean. Gertaera horiek, inolako dudarik gabe, ikuskizun publikoei eta josteta jarduerei buruzko urtarrilaren 13ko 2/1989 Legeko 9.d.b) artikulua eta Zezen Ikuskizunei buruzko Erregelamenduko 95.3n) artikulua urratu dituzte. 2/1989 Legeko 23.13 artikuluaren arabera arau-hauste larria.

Hala ere, organo zehatzaileak, zehapena zehazterakoan, proportzionaltasun printzipioa ontzat hartuz, zehapenik txikiena ezarri du, legean aipatzen diren irizpideak kontuan hartuta, hala nola lehenbiziko aldia izatea eta kalte handirik eragin ez izana.

Aipatu legezko aginduak eta aplikagarri diren gainerakoak ikusirik, Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritza, Justizi eta Barne kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. César Martín Sánchez jaunak Lehendakaritza, Justizi eta Barne kontseilariaren maiatzaren 11ko 64/2000 Foru Aginduaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezestea, aurretik adierazitako arrazoiengatik. Foru Agindu horren bidez 50.000 pezetako isuna jarri zitzaion errekurtso-egileari, ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen arautegia hausteagatik.

2. Erabaki hau Barne Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta César Martín Sánchez jaunari jakinaraztea eta adieraztea haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko duela Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo horretako Sailari zuzendua, Erabakia jakinarazi eta bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluari jarraikiz, edo, bestela, berraztertzeko errekurtso berezia Nafarroako Gobernuari zuzendua, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 118. artikuluan ezarritako kasu eta epeetan.

Iruñean, bi milako irailaren lauan.-Lehendakaritzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua".

Iragarkiaren kodea: A0011667