III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
SAN ADRIAN
Obra lehiaketa
San Adriango Udalak ondoko obra lehiaketa bidez kontratatzeko prozedura abiaraztea erabaki zuen, 2000ko azaroaren 3ko osoko bilkuran:
-Kontratuaren xedea: San Adriango (Nafarroa) Pelayo Sola kaleko hornidura eta saneamendu sareak berritu eta zoladura emateko obrak "2. tartean, La Ribera kaleko aldean" betearaztea, betiere Ingeniería Guallart, S.L.k osaturiko proiektuari jarraikiz.
-Esleipen bidea eta prozedura: lehiaketa irekia eta presako tramitazioa.
-Esleipenaren aurrekontua: 58.229.776 pezeta, BEZa, gastu orokorrak eta industri mozkina barne.
-Sailkapena: E.1 eta G.3 taldeak, D kategoria.
-Behin-behineko fidantza: 1.164.595 pezeta.
-Obrak egiteko epea: 4 hilabete.
-Proposamenen aurkezpena: San Adriango Udalaren erregistro orokorrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, hamahiru egun naturaleko epean.
-Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren pleguan ageri dira.
-Proposamenak non eta noiz irekiko: San Adriango Udalaren bilkura aretoan, eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko bosgarren egun balioduneko arratsaldeko ordu batean.
-Proiektua eta klausula administratibo eta partikularren plegua interesatuen eskura daude Ofitronic kopia-dendan, Numancia etorbidean, 3, Calahorra (Errioxa).
San Adrianen, bi mila eta bateko martxoaren zortzian. Alkatea, Jesús Angel Mendaza Marrodán.
Iragarkiaren kodea: A0102574