38. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R G U E D A S

Birzatiketa proiektua. Behin betiko onespena

Udal honetako Gobernu Batzordeak herriko hirilurren aberastasunaren katastroko 2. poligonoko 198 eta 199. lurzatiak borondatez birzatitzeko proiektua behin betikoz onesteko erabakia hartu zuen, aurtengo urtarrilaren 24an egin bilkuran.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 169.2 artikuluan xedatutakoarekin bat eginik.

Arguedasen, bi mila eta bateko otsailaren hamabian. Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.

Iragarkiaren kodea: A0101617