38. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

148/2001 EBAZPENA, otsailaren 23koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, "Eskola Ibiltariak" Programako ibilbideak 2001. urtean Nafarroako Foru Komunitatean esleitzen dituena.

Hezkuntza zuzendari nagusiak, abenduaren 15eko 1136/2000 Ebazpenaren bidez, dei egin zuen Nafarroako Foru Komunitateko Lehen Hezkuntzako ikastetxeeetako 5 eta 6. mailetako ikasleek 2001. urteko "Eskola Ibiltariak" izeneko programan parte har zezaten. 165 toki eskaini ziren.

Ikastetxe eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak aurkeztu duen txostenak azaltzen du beharrezkoa dela "Eskola Ibiltariak-2001" Programan parte hartzeko aukeratu diren ikastetxeen zerrenda eta bakoitzari egokitu zaizkion ibilbide eta egunak argitara ematea, baita erreserba egoeran edota kanpoan geratu diren ikastetxeena ere, horretarako eratu den Batzordearen Aktan adierazitakoari jarraikiz.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30ean emandako 339/1999 Foru Aginduaren bidez jaso ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Eskola Ibiltariak-2001" Programaren barruan Nafarroako Foru Komunitateari eman zaizkion ibilbideak honako ikastetxe hauei esleitzea eta programan parte hartzeko data adieraztea:

Udaberriko aldia:

1.-Tuterako Elvira España HLHIP.

Balearretako ibilbidea, 4-24tik 4-30era.

2.-Carcarko Virgen de Gracia HLHIP.

Kataluniako ibilbidea, 5-8tik 5-14ra.

3.-Iruñeko Nicasio Landa HLHIP.

Kanaria Handiko ibilbidea, 5-22tik 5-28ra.

4.-Uharteko Virgen Blanca HLHIP.

Murtziako ibilbidea, 5-22tik 5-28ra.

Udazkeneko aldia:

5.-Monteagudoko Honorio Galilea HLHIP.

Galiziako ibilbidea, 10-9tik 10-15era.

6.-Altsasuko Sagrado Corazón HLHI.

Leongo ibilbidea, 10-9tik 10-15era.

7.-Vianako Ricardo Campano HLHIP.

Salamankako ibilbidea, 10-23tik 10-29ra.

8.-Cascanteko Santa Vicenta María HLHIP.

Ekialdeko Andaluziako ibilbidea, 10-30etik 11-5era.

9.-San Adriango Alfonso X el Sabio HLHIP.

Kantabriako ibilbidea, 11-6tik 11-12ra.

10.-Doneztebeko San Miguel HLHIP.

Cáceresko ibilbidea, 11-13tik 11-19ra.

11.-Azagrako Francisco Arbeloa HLHIP.

Valentziako Komunitateko ibilbidea, 11-20tik 11-26ra.

2. Hautatu diren ikastetxeek egin litzaketen ukoak betetzeko, ondoko ikastetxeek aurkezturiko proiektuak erreserban utziko dira, lehentasunen hurrenkeran:

1.-Iruñeko Mendillorri I HLHIP

2.-Zudairiko Las Améscoas HLHIP

3.-Irurtzungo Atakaondoa HLHIP

4.-Artaxoako Urraca Reina HLHIP

5.-Villafrancako El Castellar HLHIP

6.-Elizondoko San Francisco Javier HLHIP

7.-Ablitasko José Luis Arrese HLHIP

8.-Fiteroko Juan de Palafox HLHIP

9.-Cabanillasko San Juan de Jerusalén HLHIP

10.-Iruñeko Ave María HLHIP

11.-Lesakako Irain HLHIP

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean lehenbailehen argitara dadila agintzea.

4. Interesatuek gora jotzeko helegitea aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean.

5. Ebazpen hau igortzea Ikastetxe eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Ikasketetarako Laguntzen Atalera eta Hezkuntza Hedapenaren Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hogeita hiruan.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: A0102109