III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A I Z P U N
Kontratazio iragarkia
Xedea: sareak berritzeko eta zolaketako obrak, Aizpunen.
Adjudikatzeko modua eta prozedura: lehiaketa, prozedura irekian.
Hasierako prezioa: 41.503.529 pezeta.
Behin-behineko bermea: hasierako aurrekontuaren ehuneko 2 (% 2).
Behin betiko bermea: adjudikazio prezioaren ehuneko 4 (% 4).
Lanak egiteko denbora: hiru hilabete.
Proposamenak aurkezteko epea: hogeita sei egun natural, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzinera.
Proposamenak aurkezteko lekua: Goñerriko Udaletxean, Aizpunen, honako ordua hauetan: astelehen eta ostegunetan, arratsaldeko bostetatik zazpiak arte, eta asteazkenetan, eguerdiko hamabietatik arratsaldeko biak arte.
Dokumentazioa: interesatuek eskura izanen dute Copy-ya kopia dendan (Taxoare kalea, 10, Iruña).
Aizpunen (Goñerri), bi mila eta bateko abuztuaren hogeita bederatzian. Alkate udalburua, Alfonso Oses Arza.
Iragarkiaren kodea: A0109266