113. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R B I N T Z A N A

"Lagunazoko bidea" jabari publikoaren aldaketa. Behin betiko onespena

2001eko urtarrilaren 25eko osoko bilkuran hasiera batez onetsi zen "Lagunazoko bidea" jabari publikoa aldatzeko espedientea, Eduardo Ibáñez Chocarro jaunak sustatua. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Legearen 103. artikuluan, Ondasunen Erregelamenduari buruzko urriaren 18ko 280/90 Foru Dekretuaren 12. artikuluarekin bat, aurreikusi bezala tramitatu da espediente hori.

Erabakia jendaurrean egon zen hilabetez, iragarki oholean eta 57. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 2001eko maiatzaren 9koan, argitaratu ondotik. Epea ekainaren 9an bukatu zen ez erreklamaziorik ez alegaziorik jaso ez zela.

2001eko uztailaren 26ko osoko bilkuran behin betikoz onetsi da aipatu espedientea, eta horren berri ematen da behar diren ondorioetarako.

Berbintzanan, bi mila eta bateko uztailaren hogeita hamaikan. Alkate udalburua, Carmen Terés Suescun.

Iragarkiaren kodea: A0108570