113. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

235/2001 FORU AGINDUA, abuztuaren 2koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Kontseilariak emana, joko-makinen partidaren prezioa eta gehieneko sariak eguneratu eta euroa dela eta, egokitzapenerako beharrezko aurreikuspenak ezartzen dituena.

Joko makinen modelo homologatuen erregistroa arautzen duen otsailaren 9ko 28/1998 Foru Dekretua (1998ko otsailaren 25eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua) maiatzaren 10eko 148/1999 Foru Dekretuak (1999kon ekainaren 4ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua) aldatu zuen eta indarra hartuz geroztik Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan instalatu eta ustiatzeko baimena zuten joko makinak homologatu eta erregistroan inskribatu izan ditu.

Joko makinen modelo homologatuen erregistroan inskribatu ahal izateko, araudiak eskatzen du eskabide orriaz gainera aurkeztu behar dela Joku Batzorde Nazionalaren txostena, adierazten duena makina modelo hori Josteta eta Zori Makinen Erregelamendua onesten duen urriaren 2ko 2110/1998 Errege Dekretuak B motako makinetarako eskatzen dituen betebehar teknikoetara egokitzen dela. Horretarako, Barne Ministerioak eta Nafarroako Gobernuak Kudeaketa Gomendatzeko Hizarmena sinatu dute -1998ko uatailaren 31ko EAOn eta 1998ko irailaren 9ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua- eta horren arabera Barne Ministerioak joko materialaren homologazioarekin zerikusirik duten jarduera teknikoak egiten ditu eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari informazioa ematen dio joko materialaren ezaugarriei buruz, Departamentu horrek homologatu eta joko makinen modelo homologatuen erregistroan inskribatzeko.

Barne Ministerioak, 2001eko otsailaren 26ko Aginduaren bitartez, B motako joko makinen partiden prezioa eta gehieneko sariak eguneratu ditu. Makina horiek urriaren 2ko 2110/1998 Errege Dekretuaren 6.2, 6.3, 7.a), 7.c), 7.h) y 8. artikuluetan biltzen dira. Orobat, Agindu hark ezarri zuen, besteak beste, egileek eta inportatzaileek jarraiki beharreko prozedura B motako makinen modeloen homologazioen baliozkotzea eskatzeko, funtzionamenduan eta ustiaketan Europako moneta berri bakarrari egokitzeko.

Bestalde, Joko Aretoen Erregelamendua onesten duen abuztuaren 30eko 270/1999 Foru Dekretuaren 12 eta 13. artikuluetan -1999ko irailaren 13ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen- ezartzen dira joko aretoetako makina elkar-lotuen sari txikienak eta handienak, eta joko aretoetako makina berezien gehieneko saria, denak pezetatan, eta ziurtatu nahi da, azalpen zatian erraten den bezala, foru araudiaren koherentzia Estatuko eta beste Erkidego Autonomoetakoen aldean.

Hori dela eta, Europako moneta berri bakarraren etorrera errazteko, heldu den urtarrilaren 1ean hasiko baita billete eta moneten zirkulazioa, bidezkoa da euroa sartzeko behar diren mekanismo egokiak zehaztea, partida arruntaren eta aldi berekoaren prezioei, gehieneko sariei eta behar diren tresnen aurreko homologazioari dagokienez, makinak ahal den agudoena egokitu daitezen moneta berrira.

Otsailaren 9ko 28/1998, maiatzaren 10eko 148/1999 eta abuztuaren 30eko 270/1999 Foru Dekretuen Azken Xedapenetako lehenbizikoek ahalmena ematen diote Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari Foru Dekretu horietan ezarritakoa aplikatu eta garatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Hortaz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2.b) artikuluak esleitutako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Joko makinen gehieneko prezio eta sarietarako baimena.

1.-Saria programatua duten joko makinen partidaren gehieneko prezioa euroaren 20 zentimokoa izanen da, aldi bereko bi partidatarako xedatutakoa deusetan ukitu gabe.

2.-Saria programatua duten joko makinek ematen ahal duten gehieneko saria partida arruntaren gehieneko prezioa bider 400 izanen da, edo bider 600 aldi bereko bi partida baldin badira. Jokoaren programak ezin izanen ditu sariak kateatu edo elkarren segidan eman sarietarako paratutako gehieneko kopurua gainditzen bada.

3.-Aurreko atalekoa deusetan ukitu gabe, joko aretoetan sari programatua duten joko makinak elkarrekin lotzen ahalko dira, elkarlotura egin ahal izateko hautazko tresna, behar bezala homologatua, baldin badute, beti ere. Makina horiek eman dezaketen sari metatua ez da partida arruntaren gehieneko prezioa bider 600 baino txikiagoa izanen ezta bider 2.000 baino handiagoa ere, eta sari metatu horrek ez du murriztuko elkarloturik dauden makinetako bakoitzaren itzultze portzentajea. Karruseleko makina bakoitzean agerian jarriko da berariaz inguruabar hori eta gutxienez hiru makinaz osaturik egonen da.

4.-Joko aretoetarako makina bereziek partida arruntaren gehieneko prezioa bider 1.000 bitarteko sariak ematen ahalko dituzte. Makina horiek ezin dira elkarrekin lotu, dagokien homologazioa izan beharko dute eta makina bakoitzeko aurreko aldean esaldi hau agertuko da "joko aretoetarako makina berezia".

2. artikulua. Bihurtzeko prozedura.

1.-Foru Agindu honek indarra hartu eta ondotik, makina egileek edo inportatzaileek joko makinen modeloen homologazioak baliozkotzeko eskatzen ahalko dute, 2002ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra hartuko duen Europako moneta berri bakarrera egokitzeko, bai funtzionamenduan baita ustiaketan ere.

2.-Baliozkotzeko eskabide guztiek ondoko agiriak eraman beharko dituzte atxikirik:

a) Modeloaren identifikazio fitxa, ondoko datu hauekin:

-Makinaren kanpoko aldeko koloretako argazki garbi bat, informazio guztiarekin, erabiltzaileari irabazien planen ulergarritasuna bermatuko diona.

-Modeloaren izen komertziala eta homologazio zenbakia.

-Egilearen izena eta inportatzailearena, eta Joko Batzorde Nazionalaren Enpresa Erregistroko inskribatze zenbakia.

b) Joko parametroen aldaezintasuna eta makinaren portaera kreditatzen dituen ziurtagiria, egileak edo inportatzaileak sinatua.

c) Txosten berriaren ale bat, identifikazio datuekin.

3.-Homologazioak baliozkotzeko prozesua dela eta, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak egileari edo inportatzaileari eskatzen ahalko dio aldez aurreko entsegua egiteko, baimendutako entitate batean, makinen betebeharrak eta ezaugarriak egiaztatzeko emandako ziurtagiriekin alderatzeko.

4.-2002ko martxoaren 1erako artikulu honetan ezarritakora moldatu ez diren joko makinak ustiaketatik erretiratu beharko dira.

3. artikulua. Homologazioak.

Foru Agindu honek indarra hartzen duenetik aitzina, homologatzen ahalko dira joko makinak, zeinetan irabazien planek sariak partidaren multiploetan adierazten dituzten, betiere pezetatan edo eurotan ustiatzeko gailu teknikoak baldin badituzte. Modelo hauen homologazioak ez du behar ondoko baliozkotzerik.

AZKEN XEDAPENA INDARRA HARTZEA

Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, 1. artikuluak izan ezik, 2002ko urtarrilaren 1ean hartuko baitu.

Iruñean, bi mila eta bateko abuztuaren bian.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: a0108341