74. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Beste Xedapenak

NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA ELIKADURA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.

Ezinezkoa izan da urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldaturiko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 eta 135. artikuluetan aurreikusiriko jakinarazpena egitea, alegia, Luis Ceniceros Ceniceros jaunari abeltzaintzako araudia ustez hausteagatik irekiriko 14/2000E zehapen espedientearen Foru Aginduari buruzkoa. Beraz, aipatu Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa betetzeari ekin zaio.

"EBAZPENA, 2000ko otsailaren 14koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak emana, Luis Ceniceros Ceniceros jaunari (N.A.N. 15479735) zehapen espedientea irekitzen diona abeltzaintzako araudia ustez hautsi duelako.

Ikusirik Osasun Departamentuko Osasun Publikoaren Institutuko albaitaritza zerbitzuek 1999ko abuztuaren 25ean eta irailaren 1ean Luis Ceniceros Ceniceros jaunaren kontra egindako 10685, 10694 eta 10695 zk.ko Aktak, 1952ko abenduaren 20ko Epizootiei buruzko Legea eta hori garatzen duen 1955eko otsailaren 4ko Erregelamendua, maiatzaren 7ko 1665/76 Errege Dekretuak eguneratua, ustez hausteagatik.

Nekazaritzaren, abeltzaintzaren eta nekazaritzako elikagaien arloko zehapenetarako prozedura onesten duen 369/1997 Foru Dekretuaren 4. artikuluari jarraikiz, eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldaturiko Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuz.

Horrenbestez, eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariaren 1999ko irailaren 13ko Foru Aginduak eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Luis Ceniceros Ceniceros jaunari (N.A.N. 15479735) 14/2000E zk.ko zehapen espedientea irekitzea, ustez abeltzaintzaren kontserbazioa eta saneamendua erregulatzen duen araudia hausteagatik.

2. M.ª Carmen Oteiza Ugarte andrea, Administrazio Publikoko teknikaria, instruktore izendatzea.

Zilegi da izendapen hori errefusatzea, 30/1992 Legearen 29. artikuluan aurreikusi moduan.

3. Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak du espedientea ebazteko eskumena, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1999ko irailaren 13ko Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzen arabera.

4. 369/1997 Errege Dekretuaren 6. artikuluari jarraikiz, duen erantzukizuna bere borondatez aitortzeko aukeraren berri ematen zaio, hartan aurreikusitako ondorioekin. 12. artikuluan xedatutakoaren babesera ere jo dezake, zehapena ehuneko hogeita hamar murrizteko.

5. Ebazpen hau interesatuari, salatzaileari eta instruktoreari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi milako otsailaren hamalauan.-Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Francisco Javier Enériz Olaechea".

"KARGUEN PLEGUA

14/2000E zehapen espedientea

1.-Salatua: Luis Ceniceros Ceniceros jauna.

Helbidea: Miluzeko zubia, z.g., 31012 Iruña.

2.-Arau-haustearen eguna eta tokia: 1999ko abuztuaren 25a eta irailaren 1a, Iruñeko La Protectora Hiltegia.

3.-Salaturiko egintza(k): hiltegian txerri-aziendako 45, 71 eta 46 buru sartzea, erregelamenduaren araberako banakako identifikazioa izan gabe. Azienda Iruñeko Luis Ceniceros Ceniceros jaunak sartu zuen.

4.-Arau-haustea(k) eta hautsiriko agindua(k):

Otsailaren 9ko 205/1996 E.D.aren 7. artikulua, zeinek ezartzen baitu txerri-aziendako animaliak belarritako edo tatuaje batekin identifikatu behar direla, agintaritza eskudunak ezartzen duenaren arabera, ahalik eta azkarren eta beti ere ustiategia utzi aurretik. Horretaz gainera, 5.1 artikulua, zeinek adierazten baitu egindako marka nolakoa den animaliekin batera eramaten diren agirietan azaldu behar dela; eta E.D. bereko 11. artikulua, zehapenerako Epizootiei buruzko Legea eta hori garatzen duen 1955eko otsailaren 4ko Erregelamendua, maiatzaren 7ko 1665/76 Errege Dekretuak eguneratua, aipatzen baititu.

5.-Proposaturiko zehapena (mailakatzea eta zenbatekoa).

Aipatu gertaeretan hiru arau-hauste ez hain larri egin dira, 1665/76 E.D.aren 1 eta 2. artikuluei eta E.D. berak eguneratutako Epizootien Erregelamenduko 224. artikuluari jarraikiz, eta 2.500 pezetatik 100.000 pezetara bitarteko isuna ezar daiteke; dagokiokeen zehapena 50.000 pezetakoa da (15.000 pezeta abuztuaren 23ko arau-hausteagatik, gehi 20.000 eta 15.000 pezeta irailaren 1eko arau- hausteengatik), instrukziotik ateratzen dena alde batera utzi gabe.

369/1997 Foru Dekretu horren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, hamabost egun balioduneko epea ematen zaio bere eskubideen alde bidezkotzat jotzen dituen alegazioak egiteko, bai eta datuak, argibideak edo agiriak aurkeztu eta egokitzat jotzen duen froga proposatzeko ere.

Epe horretan, aipatu espedientea aztertu ahalko du Abere Osasuneko Atalean (Tutera k. 20, behea, Iruña). Erantsitako zerrendan zehazten diren dokumentuak ditu espediente horrek. Iruñean, bi milako otsailaren hamazazpian.-Instruktorea, María Carmen Oteiza Ugarte."

Iragarkiaren kodea: A0005057