116. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

214E/2024 EBAZPENA, maiatzaren 3koa, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana. Honen bidez onesten da 2024-2025 aldian dirulaguntza batzuk emateko deialdi bat. Nafarroako Berdintasunerako Institutuak emanen dizkie Nafarroako Foru Komunitatean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta sustatzeko proiektuak garatzen dituzten emakumeen elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko bestelako elkarte edo entitate batzuei. DDBN identifikazioa: 758712.

Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren (NABI) estatutuak onesten dituen urriaren 30eko 260/2019 Foru Dekretuaren arabera, institutuak eskumena du emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako politikak koordinatzeko eta kudeatzeko Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan.

Eskumen horiek garatzeko, NABIren eginkizunak izanen dira, besteak beste, emakumeen asoziazionismoa eta parte-hartze soziala bultzatzea eta sostengatzea, planak eta estrategiak proposatzea emakumeen ahalduntzea bultzatzeko, eta elkarteetan emakumeen presentzia eta parte-hartzea sustatzea.

Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legeak, 25. artikuluan, ezartzen du botere publikoen politikek eta jarduketek sustatu behar dutela emakumeek parte-hartze aktiboa izan dezatela eremu publikoetan, bai maila indibidualean bai kolektiboan, emakumeen elkarteak eta talde feministak sartuta.

Bestalde, "Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Nafarroako Plan Estrategikoa (2022-2027)" plangintza publikoko tresna nagusia da Berdintasunari buruzko 17/2019 Foru Legea garatzeko.

Plan horren IV. ildo estrategikoak ardatz du gizarte zibilaren protagonismoa sustatzea emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eraiki eta finkatzeko orduan. Balioak aldatzeko, gizarte zibilak protagonismo handiagoa izan behar du, eta emakumeek eta gizonek konpromiso aktiboa eta arduratsua hartu behar dute berdintasunarekin, hura baita pertsona guztien ongizatea lortzeko bidea. Horren haritik, elkarteen lana ezinbestekoa da, hain zuzen ere, emakumeen beharrizanei ahotsa jarriko dioten elkarteak, emakumeen aniztasunetik, eta instituzioekin izanen duten elkarrizketak eragina izan behar du politiketan.

Beraz, politika publikoek emakumeak ahalduntzen lagundu behar dute, haien elkarte eta entitateetan eta haietatik abiatuta, ikuspegi feminista eta ikuspegi intersekzionala kontuan hartuta, bizitzaren jasangarritasunean eta zaintzen balioan oinarritutako eredu sozioekonomiko baterantz aurrera egiteko.

Nafarroako Gobernuak emakumeen herritartasun osoa garatu dadin sustatzeko eta babesteko legezko agindua du. Agindu hori betetze aldera, zenbait baliabide ekonomiko bideratu ditu, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitatean, 2024-2025 aldian, genero-ikuspegidun proiektuak garatu dituzten emakume-elkarteentzat eta irabazi-asmorik gabeko entitateentzat, proiektu horiek helburu dutenean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea eta bultzatzea.

Emakumeen elkarteek eta horien federazioek indar handia dute emakumeen asoziazionismoan, emakumeen eskubideei, interesei eta ekarpenei buruzko aldarrikapenak bideratzen dituztelako ikuspegi berrietatik. Giza kapital horrek, neurri handi batean, gizarte berdinzaleago bat eraikitzen laguntzen du, eta aldaketa-eragile bihurtzen da.

Horrenbestez, dagozkidan eskudantziak erabiliz, hala ematen baitizkidate Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 51. artikuluak eta Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen urriaren 30eko 260/2019 Foru Dekretuaren 12.h) artikuluak,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdi bat onestea Nafarroako Berdintasunerako Institutuak dirulaguntzak emateko Nafarroako Foru Komunitatean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta sustatzeko proiektuak garatzen dituzten emakumeen elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko bestelako elkarte edo entitateei.

2. Dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean bildu dira.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, aurrekontuko kreditu hauek erreserbatu eta baimendu dira:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

080001 08200 4819 232203 Emakumeen elkarteentzako eta irabazi-asmorik gabeko beste entitate batzuentzako dirulaguntzak

2024

164.001,30

080001 08200 4819 232203 Emakumeen elkarteentzako eta irabazi asmorik gabeko beste entitate batzuentzako dirulaguntzak

2025

80.000,00

Salbuespen gisa, 20.000,00 euro gehiago bideratzen ahalko dira deialdi honetarako, kontuan hartuta zenbat eskaera aurkezten diren; horretarako, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak ebazpen bat emanen du, beste deialdi bat egin gabe, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31. artikuluak ezartzen duenarekin bat etorriz. Zenbateko gehigarri hori erabili ahal izateko, kreditu gehigarria baimendu beharko da foru lege horren 31.3.a) artikuluan adierazten diren gorabeheretako bat gertatzen delako.

4. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

5. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu-baseari jakinaraztea.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 3an.–Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailea, Patricia Abad Encinas.

I. ERANSKINA.–OINARRI ARAUTZAILEAK

1. oinarria. Xedea eta helburua.

Deialdi honen xedea da Nafarroako Berdintasunerako Institutuak emakumeen elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko beste elkarte edo entitate batzuei dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea, 2024ko martxoaren 1etik 2025eko urtarrilaren 20ra bitartean Nafarroako Foru Komunitatean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko proiektuak egin ditzaten, oinarriotan ezarritakoarekin bat eta kredituek ezartzen dituzten mugen barruan.

Dirulaguntza hauen helburua da emakumeen parte-hartze soziala eta politikoa bultzatzea, asoziazionismoaren bidez haien ahalduntze banakakoa eta kolektiboa bultzatzea, eta genero berdintasuna sustatzea gizartean eta herritarren artean.

2. oinarria. Onuradunak.

Emakumeen elkarteak eta irabazi-asmorik gabeko beste elkarte edo entitate batzuk izanen dira dirulaguntzaren onuradun:

–Baldin eta xede eta jarduketa eremu badute emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean laguntzea,

–Baldin eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzera bideratutako proiektuak garatzen badituzte Nafarroako Foru Komunitatean,

–Baldin eta oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Emakumeen elkartetzat joko dira Nafarroako Foru Komunitateko emakumeen elkarteen zentsuan inskribatzeko baldintzak betetzen dituzten elkarteak, Nafarroako Foru Komunitateko Emakume Elkarteen Zentsua arautzen duen uztailaren 27ko 52/2016 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat.

3. oinarria. Betebeharrak.

Dirulaguntzen onuradun izateko, elkarteek eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateek hurrengo baldintza hauek bete beharko dituzte eskaera aurkezteko unean, eta baldintzok betetzen jarraitu beharko dute diruz lagundutako jarduera gauzatzen den bitartean eta hura justifikatu arte:

3.1. Legez eratutako pertsona juridikoa izatea, bakoitzaren izaera juridikoaren arabera, eta dagokion erregistroan inskribatua egotea, nahiz eta inskripzio hori publizitate ondorioetarako soilik eskatu.

3.2. Nafarroako Foru Komunitatean egitea diruz lagundutako jarduerak, deialdi honen xedekoak.

3.3. Estatutuetan xede gisa jasotzea emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea.

3.4. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan dirulaguntzen onuradun izateko ezarritako debeku-egoeraren batean ez egotea.

3.5. Dirulaguntza izendunik sinatuta ez izatea Nafarroako Berdintasunerako Institutuarekin.

3.6. Diruz lagundutako proiektuaren helburuek deialdi honen xedearekin lotura izan beharko dute.

4. oinarria. Proiektu eta jarduera diruz lagungarriak gauzatzeko epea.

4.1. Dirulaguntzaren xedeko proiektuak gauzatzeko epea 2024ko martxoaren 1etik 2025eko urtarrilaren 20ra artekoa izanen da.

4.2. Proiektu mota hauek lagunduko dira diruz:

A.–Jardueren proiektua (A mota): emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko jarduerak biltzen dituzten proiektuak.

B.–Topaketa proiektua (B mota): Nafarroako Foru Komunitateko emakumeen elkarteen arteko lurralde-topaketarako proiektuak, helburua izanik esperientziak trukatzea, belaunaldien arteko itunak egitea eta elkarte-mugimenduaren koordinazioa bultzatzea, sareko partaidetza-prozesuen bidez, Nafarroako elkarteen sarea lurraldeetatik indartzeko. Topaketa horietan, emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko jarduerak gauzatu beharko dira, eta Nafarroako Foru Komunitatean egin beharko dira.

4.3. Proiektu diruz lagungarriak eta diruz lagungarriak ez direnak.

4.3.1. Proiektu diruz lagungarriak.

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Nafarroako 2022-2027 Plan Estrategikoaren esparruaren barneko proiektuek jasotzen ahalko dute dirulaguntza, betiere ikuspegi feminista eta intersekzionala kontuan hartuta. Proiektuak honako hauek egiteko izanen dira:

–Emakumeen eskubideak aniztasunetik zabaltzeko proiektuak, eta emakumeen mugimenduaren eta pentsamendu feministaren historiaren dibulgazioa egitekoak.

–Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ikerketa- eta dibulgazio-proiektuak, eta emakumeen erreferenteak eta genealogiak sortzekoak.

–Ikuspegi feministako partaidetza-prozesuak sustatzeko proiektuak, emakumeen ahalduntze indibidual, kolektibo, sozial eta politikoa erraztuko dutenak, emakumeen presentzia, protagonismoa eta lidergoa sendotuz era askotako prozesu eta espazioetan.

–Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-printzipioa garatzeko lan egiten duten emakumeen sareak sortzeko programak eta jarduerak.

–Prestakuntza- eta sentsibilizazio-ekintzak gai hauei buruz: emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, emakumeen aurkako indarkeria edo emakumeak eta neskak ahalduntzea.

–Zaintzaren arloko sentsibilizazio- eta prestakuntza-proiektuak, erantzukidetasun soziala, balio-aldaketa eta hura orokortzea sustatzeko, funtsezkoa baita bizitzaren jasangarritasunerako.

Jarduerak doakoak eta herritar ororentzat izanen dira beti, eta, horretarako, behar bezalako hedapena eginen da. Salbuespenez, jarduerek prezio sinbolikoa izaten ahal dute, arrazoiak justifikatu eta NABIri jakinarazi ondotik. Zenbateko horiek diru-sarrera gisa jaso beharko dira proiektuaren aurrekontuan, baita proiektuaren azken justifikazioan.

4.3.2. Diruz lagungarriak ez diren proiektuak.

Proiektuak ez dira diruz lagungarriak izanen baldin eta:

–Aisialdiko jarduerak soilik jasotzen badituzte.

–Terapia psikologikoko jarduerak badira, banakakoak edo taldekoak.

–Dirulaguntza erabiltzen bada beste entitate batzuei jarduerak eskaintzeko, dirulaguntzak xede honekin lotuak baitira.

–Genero-ikuspegia txertatzen ez badute, ez diseinuan, ez abian jartzean ezta ebaluazioan.

–Hezkuntza ziklo guztietako ikasleekin egindako jarduerak badituzte, 0-3 tartea barne, edozein dela ere ikastetxeen titulartasuna, baldin eta jarduera horiek ikasgelan egiten badira edo eskola-orduetan, bat etorriz Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentua gauzatzen ari den Hezkidetza Planarekin.

–Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren programa eta jarduera berekiak egiten direnean.

4.4. Emakumeen elkarteek jardueren proiektu bat (A mota) eta elkarteen arteko topaketaren proiektu bat (B mota) aurkezten ahalko dute.

Mota bereko proiektu bat baino gehiagotarako eskaera aurkezten duten entitate edo elkarteak ez dira onartuko; hala ere, organo kudeatzaileak eskatuta, proiektu horietako bakar bat aukeratzen badute, onartuko dira.

4.5. Gastu diruz lagungarriak.

Diruz laguntzen den jardueraren izaerarekin bat datozen gastuek soilik jaso dezakete dirulaguntza, baldin eta aurrekontu xehakatuan jasota badaude eta oinarri hauetan ezarritako epean gauzatzen badira. Zehazki, gastu kontzeptu hauek lagunduko dira diruz:

4.5.1. Zuzeneko gastuak:

a) Laguntza teknikoa.

b) Hizlarien eta profesionalen ordainsariak.

Baldin enpresa bat kontratatzen bada proiektua osorik garatzeko, edo genero-ikuspegitik jarduerak garatzen dituzten hizlariak edo profesionalak kontratatzen badira, egiaztatu beharko da 120 orduko prestakuntza dutela berdintasunaren arloan edo, gutxienez ere, 3 urteko eskarmentua dutela berdintasunaren arloko lantegiak edo prestakuntza ematen.

Enpresak 6. eranskina (Prestakuntza egiaztatzeko adierazpena) betez egiaztatuko da prestakuntza.

Diruz lagundutako jardueraren %100 ere azpikontrata daiteke.

c) Hizlarien joan-etorrien, dieten eta ostatatzeen gastuak.

b) Diruz lagundutako jardueren publizitate edo zabalkunde gastuak.

c) Materialak argitaratzeko gastuak. Dena den, proiektuaren xedea lortzeko ezinbestekoa den material inprimatuak soilik jasoko du dirulaguntza, betiere NABIk baimendu ondoren.

d) Lokalak alokatzearen gastuak (gastu horiek ezin izanen dute gainditu dirulaguntzan emandako zenbatekoaren %60), ekipamenduenak edo jarduera gauzatzeko material suntsikorrarenak.

e) Diruz lagundutako jarduerak gauzatu bitartean laguntza beharra duten pertsonei arreta ematearen ondoriozko gastuak (haurtzaindegia, ludoteka, adinekoak zaintzea eta abar).

f) Topaketa proiektuetarako (B mota) joan-etorrien gastuak edo jarduera proiektuetarakoak (A mota), baldin eta joan-etorri horiek beharrezkoak badira proposatutako jarduera egiteko. Garraioan egindako gastua soilik onartuko da, eta onuradunari fakturatzen zaion gastua hartuko da kontuan, 1.000,00 euroko muga gainditu gabe.

g) Aholkularitza juridikoaren gastuak eta antzekoak, baldin eta diruz lagundutako jarduerarekin zuzeneko lotura badute eta ezinbestekoak badira hura ongi prestatu edo egiteko.

4.5.2. Gastu horien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

Gastu diruz lagungarriaren zenbatekoa 12.000,00 eurotik gorakoa bada, frogatu beharko da hornitzailea eraginkortasun eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu dela, salbu eta, gastu diruz lagungarrien ezaugarrien berezitasuna dela-eta, merkatuan hornidura edo zerbitzu hori emateko behar adina enpresarik ez badago, edo gastua egin bada dirulaguntza eskatu baino lehen. Alderdi horiek justifikatzeko, 10. eranskina (Enpresaren hautaketa egiaztatzea) beteko da.

4.5.3. Proiektuarekin lotutako zeharkako gastuak:

Zeharkako kostuak egozten ahalko dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.9 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Objektiboki, emandako dirulaguntza osoaren %10 edo, justifikatutako guztiko gastuaren %10 (baldin dirulaguntza baino txikiagoa bada) zeharkako gastu hauei egozten ahalko zaie:

a) Entitatearen lokalaren alokairu-gastuak, argia, ura eta telefonoa, eta administrazio-gastuak, betiere behar bezala justifikatuta badaude eta jarduera benetan egiten den aldiarekin bat badatoz.

b) Proiektuak garatzen dituen elkarteko edo erakundeko pertsonal gastuak (langileen nominak).

4.6. Diruz lagungarriak ez diren gastuak:

4.6.1. Gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izanen deialdi honetan:

a) Banku kontuetako interes zordunak.

b) Interesak, errekarguak eta zehapen administratiboak eta penalak.

c) Prozedura judizialen gastuak.

d) Aperitibo, bazkari, merendu eta antzekoen gastuak.

e) Aurreikusitako jarduerak betetzeaz bestelako helburua duten bidaiak.

f) Diruz lagundutako jardueraren publizitate edo sustapenarekin lotutako gastuak, Nafarroako Gobernuaren logotipoa eta NABIrena ez badira agertzen.

g) Jardueretan parte hartzen dutenei edo jardueretan hizlari aritu direnei emandako haborokinak edo opariak, edozein eratakoak.

h) Inprimagailuak, gailu mugikorrak, telefonoak eta beste gailu digital batzuk erosteak dakartzan gastuak.

i) Diruz lagundutako entitatearen edo elkartearen langileen nominak, 4.5.2.b) atalean ezarritakoa salbu.

j) "Merchandising" gastuak, hala nola egutegiak, edalontziak, giltzatakoak, elastikoak eta abar.

k) Onuradunarekin lotutako pertsonen gastuak. Onuradunarekin lotutako pertsonatzat hartuko da onuradunaren zuzendaritza batzordean daudenak.

l) Proiektua aurrera eramateko beharrezkoak ez diren jarduerak edo deialdi honen xede ez direnak.

4.6.2. Trebetasunak ikasteko jarduerak, genero-estereotipoek markatutako zereginak trukatzekoak eta antzekoak, dirulaguntza jaso ahal izateko, sentsibilizazio edo prestakuntzako beste jarduera batzuekin osatu beharko dira, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan. Era berean, jarduera horiek ematen dituzten profesionalei edo hizlariei 120 orduko prestakuntza exijituko zaie berdintasunaren arloan edo, gutxienez ere, 3 urteko eskarmentua berdintasunaren arloko lantegiak edo prestakuntza ematen.

5. oinarria. Dirulaguntzaren zenbatekoa eta proiektu bakoitzaren gehieneko zenbatekoa.

5.1. Emakumeen elkarteentzako eta irabazi-asmorik gabeko beste elkarte eta entitateentzako dirulaguntzaren zenbatekoak muga hauek izanen ditu:

a) Emakumeen elkarteak: Emanen den dirulaguntza ez da 10.000,00 eurotik gorakoa izanen.

b) Irabazi-asmorik gabeko beste elkarte eta entitate batzuk: emanen den dirulaguntza ez da 5.000,00 eurotik gorakoa izanen.

5.2. Dirulaguntzaren zenbatekoa irizpide hauen arabera kalkulatuko da, betiere proiektuak gutxienez 50 puntuko balorazioa lortu badu oinarri hauetan ezarritako irizpideen arabera:

–Zenbatekoaren %100 emanen zaie 3.500 euro edo gutxiagoko proiektuei, betiere balorazioan 50 puntu gainditzen badituzte.

–3.500,00 euro baino gehiagoko proiektu onartuei, portzentaje hauen arabera emanen zaie dirulaguntza:

  • 81-100 puntu lortzen dituzten proiektuetarako, onartutako kopuruaren %100.
  • 71-80 puntu lortzen dituzten proiektuetarako, onartutako kopuruaren %80.
  • 61-70 puntu lortzen dituzten proiektuetarako, onartutako kopuruaren %70.
  • 50-60 puntu lortzen dituzten proiektuetarako, onartutako kopuruaren %60.

Proiektuak genero-ikuspegia barne hartzen ez baldin badu ez dira baloratuko emakumeak onuradun bakar dituen jarduketarik edo jarduerarik.

5.3. Honela banatuko da aurrekontuko kontsignazio osoa:

–195.201,04 euro emakumeen elkarteek aurkeztutako proiektuetarako.

–48.800,26 euro irabazi-asmorik gabeko bestelako elkarte eta entitateek aurkeztutako proiektuetarako.

Bi onuradun motetako batean (emakumeen elkarteak/irabazi-asmorik gabeko bestelako elkarte eta entitateak) erreserbatutako kreditua agortzen ez bada, soberakina beste onuradun motarako kredituari gehituko zaio.

6. oinarria. Dokumentazioa.

6.1. Dirulaguntza eskatzen duten elkarteek edo entitateek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute (deialdi honetan eranskin moduan gehitutako ereduak erabili beharko dira):

3. eranskina.–Eskaera.

4. eranskina.–Proiektua: zehaztu proiektua jarduera proiektua den (A mota) edo topaketa proiektua (B mota).

5. eranskina.–Onuradunaren erantzukizunpeko adierazpena: elkartearen edo entitatearen ordezkariak egindako erantzukizunpeko adierazpena, honako hauek baieztatzen edo aitortzen dituena:

–Entitateak ez duela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan dirulaguntzen onuradun izateko ezarritako debekurik.

–Entitate eskatzaileak ez duela galdu dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera, zigor edo administrazio arloko zehapen baten ondorioz, eta horretarako desgaikuntza ekartzen duen legezko debekurik ez duela jaso.

–Entitateak baimena ematen diola Nafarroako Berdintasunerako Institutuari egiaztatzeko elkarteak edo irabazi-asmorik gabeko entitateak egunean dauzkala zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

–Entitate eskatzaileak beste edozein administrazio publikoren edo entitate pribatu baten laguntzak edo dirulaguntzak jaso edota eskatu dituen edo ez, xede eta helburu bererako, emanak nahiz ebatzi gabe egon.

6. eranskina.–Prestakuntza egiaztatzeko adierazpena (bidezkoa bada).

10. eranskina.–Enpresaren hautaketa egiaztatzea: hau beteko da bakarrik diruz lagundu daitekeen gastua 12.000,00 eurotik gorakoa baldin bada, enpresaren batek aholkularitza, laguntza edo bestelako zerbitzuren bat emateagatik.

6.2. Agiri hauek ez dira eskatuko baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko organoek ziurtatu behar badute baldintzak betetzen direla, edo agiriak Administrazioaren eskuetan badaude, honako hauekin bat: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.8 artikulua eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikulua. Azken kasu horretan, adierazi beharko da noiz eta zer administrazio organoren aurrean aurkeztu ziren agiriak.

7. oinarria. Eskaerak aurkezteko epea eta tokia.

7.1. Eskaerak elektronikoki tramitatuko dira, Nafarroako Gobernuak Interneten duen tramiteen atarian (www.nafarroa.eus) dagoen deialdiaren fitxaren bidez. Fitxa horretan, esteka bat izanen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko erregistro orokor elektronikoan sartzeko, eta ziurtagiri digitala eduki beharko da.

Eskaerak hilabeteko epean aurkeztuko dira, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

7.2. Aurkeztutako dokumentazioa aski ez bada edo akatsak baditu, elkarteari edo entitateari eskatuko zaio 10 egun balioduneko epean dokumentazioa osatu edo akatsak zuzendu ditzala; halaber, ohartaraziko zaio, hala egin ezean, eskaera ezetsi, eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarri bezala jakinaraziko da zuzentzeko errekerimendua.

4. eranskinari (proiektua) buruzko dokumentazioa ezin izanen da inola ere zuzendu. Halere, NABIk azalpenak eskatzen ahal ditu, aurkeztutako proiektua aldatzeko aukerarik gabe. Erantzuteko epea gehienez 10 egun baliodunekoa izanen da.

8. oinarria. Balorazioa eta dirulaguntza emateko prozedura.

8.1. Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Gai Juridikoen eta Kudeaketaren Zuzendariordetzari dagokio dirulaguntza emateko prozeduraren instrukzioa.

Dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagokako araubideari jarraikiz tramitatuko da. Aurrekontuko partida agortzen bada dirulaguntzaren xede izateko gutxieneko puntuaziora iristen diren eskaera guztiei erantzun gabe, hainbanatu eginen da zenbateko orokorra, 5. oinarrian adierazitako kopuruen arabera, eta proportzionalki murriztuko zaie laguntza diruz lagundutako proiektu guztiei.

A edo B modalitateetako batean dirulaguntzarik esleitzen ez bada edo aurreikusitako aurrekontua agortzen ez bada, soberakina beste modalitatearen aurrekontuari gehituko zaio.

8.2. Eskaera bakoitzerako, proiektuaren balorazio teknikoa eginen da, eta, hala badagokio, baztertu eginen dira diruz lagundu ezin diren jarduerak eta gastuak.

Balorazio teknikoak egiteko, instrukzio-organoak Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Emakumeen Herritartasun, Ahalduntze eta Partaidetzarako Zuzendariordetzako Programen Ataleko teknikarien laguntza izanen du. Teknikari horiek irizpen loteslea emanen dute. Instrukzio-organoak, ebaluazioa ikusita, ebazpen-proposamena eginen du, bat etorrita Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 20.3 artikuluarekin.

Balorazio teknikoa egin ondoren, NABIk onartutako aurrekontuaren zenbatekoa ezarriko da:

–Proiektuaren aurrekontua: entitateak 4. eranskinean (Proiektua) aurkeztutako aurrekontua da.

–NABIk onartutako aurrekontua: NABIk onartutako zenbatekoa da, azterketa teknikoa egin ondoren. Zenbateko hori hartuko da kontuan ehunekoak aplikatzeko (deialdiaren oinarrien arabera diruz lagungarriak ez diren jarduerak ezetsi ondoren).

–"Emakidaren ehunekoa (%)": Balorazio teknikoan lortutako puntuen arabera kalkulatuko da, deialdiaren 2. eranskinean eta 5. oinarrian ezarritako irizpideei jarraituz.

8.3. Gutxienez ere 50 puntu lortzen ez dituzten proiektuak ezetsi eginen dira.

8.4. Urte anitzeko (2024-2025) deialdi honetan, emakidaren zenbatekoa honela banakatuko da:

–2024ko emakida: Aurkeztutako proiektuaren jarduerak 2024ko martxoaren 1etik 2024ko urriaren 31ra gauzatzeko.

–2025eko emakida: Aurkeztutako proiektuaren jarduerak 2024ko azaroaren 1etik 2025eko urtarrilaren 20ra gauzatzeko.

8.5. Instrukzio organoak Nafarroako Berdintasunerako Institutuko edo beste departamentu batzuetako teknikarien laguntza izanen du, eta bidezkotzat jotzen dituen jarduketak egiten ahalko ditu ebazpen proposamena egiteko erabiltzen diren datuak zehaztu, ezagutu eta egiaztatzeko.

8.6. Gai Juridikoen eta Kudeaketaren Zuzendariordetzak ebazpen proposamena igorriko dio Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileari. Proposamenari txosten bat gehituko zaio, non adieraziko baita entitate eta elkarte onuradunek dirulaguntzak jasotzeko betekizun guztiak betetzen dituztela, bat etorrita 8.2 oinarrian ezarritako prozedurarekin.

9. oinarria. Bitarteko elektronikoen bidezko komunikazioak.

Laguntza hauek emateko prozeduraren barnean egiten diren jarduketa guztien komunikazioak telematikoki eginen dira, onuradunek beren eskaeran adierazi duten gaitutako helbide elektroniko bakarraren (GEHB) bidez.

Gaitutako helbide elektroniko bakarra helbide honetan lor daiteke: https://dehu.redsara.es/. Horretarako, beharrezkoa da ziurtagiri digitala izatea. Halaber, Nafarroako Gobernuak gaitutako jakinarazpen prozeduretarako harpidetza egin beharko da. Harpidetza egiten da gaitutako helbide elektroniko bakarra eskuratzen den helbide berean.

10. oinarria. Ebazpena.

10.1. Dirulaguntzak emateko ebazpena Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak emanen du, eta jakinaraziko da eskaerak aurkezteko epea bukatu eta gehienez ere 3 hilabeteko epean. Ebazpena interesdunei jakinaraziko zaie, eta Nafarroako Gobernuaren atarian argitaratuko da, dirulaguntzaren fitxan. Hiru hilabeteko epe hori berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi gabe bukatzen bada, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da, eta behar den errekurtsoa aurkezten ahalko da.

10.2. Dirulaguntza emateko ebazpenean, 2024rako eta 2025erako deialdiaren datu orokorrak jasoko dira. Datu hauek sartuko dira:

–Eskatzaileen zerrenda.

–Ezetsitako eskaerak, arrazoia zehaztuta.

–Onuradunen zerrenda, aldi bakoitzerako emandako zenbatekoekin.

–Aldi bakoitzerako justifikatu beharreko zenbatekoa. Zenbateko horrek bat etorri behar du NABIk onartutako aurrekontuarekin (8.2 oinarria).

Bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 15. artikuluan eta Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoarekin, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak ematen dituen dirulaguntzak jendaurrean jarriko ditu Nafarroako Gobernuaren Atarian, honako hauek zehaztuta: deialdia, laguntza zein programari eta aurrekontu-kredituri egotzi zaion, onuraduna, emandako diru kopurua eta dirulaguntzaren helburua.

Datu horiek, orobat, Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiak argitaratuko ditu bere web-orrian, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 20.8 artikuluan xedatutakoarekin bat.

10.3. Entitate eta pertsona juridiko onuradunek gardentasun betebeharra dute, hain zuzen ere, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 12.4 artikuluan ezarrita dagoena, baldin eta 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte urtebetean Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak haien urteko diru-sarrera guztien %20 edo gehiago badira, eta gutxienez 5.000 eurora iristen badira.

Dirulaguntzen onuradun diren entitate guztiek aipatu foru legearen 12.4 artikuluan zerrendatutako informazioa eman beharko dute, dirulaguntzak emateko ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, entitatearen ordezkariak sinatuta eta laguntza tramitatzeko fitxaren bitartez, gaitua izanen baitu dokumentazioa bidaltzeko prozedura.

Betebehar hori bete ezean, emandako dirulaguntza ez da ordainduko, ezta aurrerakinak ere, eta kobratutako zenbatekoak itzuli egin beharko dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraituta.

11. oinarria. Jazoerak proiektuak gauzatzean.

Diruz lagundutako jardueren inguruan gorabeherarik bada, Nafarroako Berdintasunerako Institutuari jakinarazi beharko zaio idatziz, 15 egun lehenago gutxienez ere, Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoaren bitartez. Beharrezkoa izanen da Nafarroako Berdintasunerako Institutuak gorabehera hori onartzea.

12. oinarria. Dirulaguntzak ordaintzea eta justifikatzea.

12.1. Deialdi honetan emandako zenbatekoak honako epe hauetan ordainduko dira:

a) Justifikazioa 12.2.a) puntuaren arabera aurkeztu eta hilabeteko epean, konturako ordainketa bat eginen da, Ordainketa horren zenbatekoa izanen da, gehienez ere, 2024. urteari dagokion dirulaguntzaren bestekoa.

b) Justifikazioa 12.2.b) puntuaren arabera aurkeztu eta gehienez ere 3 hilabeteko epean, azken ordainketa bat eginen da. Ordainketa horren zenbatekoa izanen da, gehienez ere, 2025. urteari dagokion dirulaguntzaren bestekoa.

Hala ere, gizarte ekintzako programak direnez, dirulaguntzaren aurrerakina eskatzen duten entitateei emanen zaie, dirulaguntza emateko ebazpenean, emandako kopuruaren %100 aurrez ordaintzea, 2024. urteari dagokion emakidaren mugarekin; hala izanen da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita, eta diruz lagundutako jarduera aldi batez finantzatzeko baliabide nahikorik ez dutela justifikatzen badute.

Funtsak hornitzea behar duela justifikatzeko, eskatzaileak, dirulaguntza eskabidearekin batera, txosten bat aurkeztu beharko du, frogatzen duena ez duela nahikoa baliabiderik diruz lagundutako jardueraren gauzatzea aldi batez finantzatzeko.

Edozein ordainketa egin baino lehen, gardentasun betebeharrak bete beharko dira.

12.2. Justifikazioa: Aurreko 12.1 puntuan ezarritako dirulaguntza ordaintzeko, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, entitate onuradunek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute telematikoki, laguntzen fitxaren bidez, eta bertan eskuragarri dauden ereduetara egokituta:

a) 2024ko urriaren 31rako, beranduenez: 7. eranskina.–Erantzukizunpeko adierazpena, zehazten duena zenbateko gastua egin duen onuradunak, ordura arte, Nafarroako Berdintasunerako Institutuari aurkeztutako proiektuari dagokionez. Bakar-bakarrik eta adierazpen horretarako, egindako gastutzat hartzen da onuradunak egin duena proiektua gauzatzeko, nahiz eta oraindik ordaindu ez.

b) 2025eko urtarrilaren 31rako, beranduenez: proiektuaren justifikazio osoa egiteko, dokumentazio tekniko-ekonomikoa aurkeztu beharko da, 2024ko martxoaren 1etik 2025eko urtarrilaren 20ra egindako gastua bilduko duena. Horretarako, aplikatzekoa izanen da hurrengo 12.3-12.6 ataletan ezarritakoa.

12.3. Proiektua justifikatzeko, honako dokumentazio hau aurkeztuko da, 2025eko urtarrilaren 31rako, beranduenez:

8. eranskina.–Justifikazio memoria: laguntzen fitxan horretarako diseinatuta dagoen ereduaren araberako memoria.

–Memoriarekin batera, egindako jardueren frogagiriak aurkeztuko dira, bai eta ekintza horien ondoriozko produktuen edo zabalkunde eta publizitaterako prestatutako produktuen frogagiriak ere.

9. eranskina.–Gastuen eredua (Excel orria): gastuen frogagirien eta egindako ordainketen zerrenda.

–715 eredua, enpresa- eta lanbide-jarduera jakin batzuen lan-atxikipenei buruzkoa, edo 190 eredua, aurreko urteko lan-atxikipenei buruzkoa, hala badagokio.

–180 eredua edo 759 eredua, alokairuaren atxikipenengatik, hala badagokio.

Egindako gastuen eta ordainketen justifikazioa justifikazio-kontu gisa aurkeztuko da. Fakturen eta benetan egindako ordainketaren agirien bidez frogatuko dira. Frogatzeko balio bera duten beste agiri batzuk eta faktura elektronikoak onartuko dira, baldin eta betetzen badituzte zerga arloan onartuak izateko behar diren baldintzak.

Inola ere ez dira onartuko ordainagiriak, kutxako tiketak, albaranak, dohaintzak, emate-orriak, autofakturak edo froga-baliorik eta merkataritzako trafiko juridikoan baliorik ez duten bestelako dokumentuak.

–Frogagiria: frogagiri bat, egiaztatzeko Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuak diruz lagundutako jardueretan parte hartu dutela agerrarazteko betebeharra betetzen dela, egiten den publizitatean eta zabalkundean, erabilitako edozein bitartekotan, bai eta horrekin lotuta egiten den dokumentazio guztian ere, Nafarroako Gobernuaren logotipo ofiziala txertatuz, Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautzen duen urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretuan jasotako ezaugarri teknikoen arabera.

Era berean, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren sinbolo grafikoa erantsiko da, eta testu hau izanen du: "Subvenciona/Diruz laguntzen du". Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian (www.nafarroa.eus), tramiteen webgunean, eskuragarri izanen dira Nafarroako Gobernuaren logotipo ofiziala eta NABIren ikur grafikoa.

Salbuespenez, zenbait jarduketaren ondorioz egiten diren objektu edo produktuetan, beren izaera dela-eta, zaila denean logoak eta aipatu testua jartzea, ez da nahitaezkoa izanen. Hala ere, jardueren eta objektu horien dokumentu, publizitate eta hedabide guztietan jaso beharko dira: liburuxkak, kartelak, mezu elektronikoak, emandako prestakuntza-materialak, etab.

Dirulaguntza eman aurretik proiektuari buruz egin diren agiriei eta publizitate eta zabalkunde lanei dagokienez, ez da nahitaezkoa izanen logotipoa jartzea jadanik argitaratuta dagoen materialean. Hala ere, zabalkunde telematikoan, web-orrian eta aldaketa egiteko aukera ematen duen edozein baliabidetan, dirulaguntza eman zaiola jakinarazten denean iragarki horiek aldatu beharko dira, eta Nafarroako Gobernuaren logotipoa sartu, aurreko paragrafoan ezarritako baldintzei jarraituz.

12.4. Instrukzio-organoak uste badu zuzentzeko moduko akatsak daudela onuradunak aurkeztutako justifikazioan, eskaera egin duen elkarte edo entitateari errekerimendua eginen dio horiek zuzendu ditzan, 10 egun balioduneko epean.

Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren iritziz, gastuen justifikazioa eta haiek frogatzeko egindako ordainketena nahikoa ez bada, errekerimendua eginen dio onuradunari, beharrezko frogagiriak erants ditzan hamar egun balioduneko epean.

12.5. Egindako gastutzat joko da, oro har, justifikazio epea bukatu baino lehen benetan ordaindu dena. Aurrekoa gorabehera, ez da eskatuko 2025eko urtarrilaren 31 baino lehen ordaindu ezin diren finantza eta zerga gastuak benetan ordainduak izatea, horren arrazoia baldin bada likidatzeko borondatezko aldia oraindik irekita ez egotea.

12.6. Diruz lagundutako proiektuaren behin betiko kostu osoa txikiagoa bada dirulaguntza kalkulatzeko kontuan hartutakoa baino, edo gastuaren frogagiri eta ordainketa ziurtagiri bidez justifikatutako eta NABIk onartutako zenbatekoa txikiagoa bada proiektu onartuaren zenbatekoa baino (NABIk onartutako aurrekontua, 8.2 oinarria), dirulaguntzaren gutxitze proportzionala eginen da (kontzesioaren ehunekoa NABIk onartutako eta justifikatutako zenbatekoari aplikatuz), baldin eta haren gauzapena nabarmen hurbiltzen bazaio betetze osoari, eta egiaztatzen bada batere dudarik gabe jardun dela hartutako konpromisoak bete nahian, eta proiektuaren helburuen balorazio bera mantenduko da.

12.7. Baldin eta, dirulaguntzaz gain, funts propioak edo bestelako dirulaguntza nahiz baliabideak erabiltzen badira jarduerak finantzatzeko, frogatu egin beharko dira halako funtsen zenbatekoa, jatorria eta dirulaguntzaren xede diren jardueretan izan duten aplikazioa.

13. oinarria. Bateragarritasuna.

13.1. Deialdi honetan arautzen diren dirulaguntzen onuradunek zilegi izanen dute beste dirulaguntza, laguntza eta sarrera batzuk jasotzea, Estatuko edo Europar Batasuneko beste edozein administrazio, entitate eta erakunde publikok nahiz pribatuk edo nazioarteko erakundeek emanda helburu edo xede bererako, zenbateko horiek, banan-banan edo batera, inola ere proiektu bakoitzaren kostuaren %100 gainditu gabe.

13.2. Deialdi honetan arautzen diren dirulaguntzen onuradunek ezin izanen dute eskuratu Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren beste deialdi batzuen zuzeneko dirulaguntzarik xede eta helburu bererako.

14. oinarria. Erakunde onuradunen betebeharrak.

Deialdi honen babesean dirulaguntza jasotzen duten elkarte eta entitateek honako baldintza hauek bete beharko dituzte, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrez gain:

a) Dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean, dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena aurkeztu beharko dute telematikoki, laguntzen fitxaren bitartez. Deialdiaren 10.3 oinarriaren arabera, laguntzen fitxan eskuragarri dagoen gardentasun-betebeharrari buruzko adierazpena.

Informazio betebehar hori urratuz gero, onuradunari ez zaio emandako dirulaguntza ordainduko, eta, zerbait aurreratu bazaio, itzuli egin beharko du.

b) Diruz lagundutako proiektua adierazitako epeetan gauzatzea eta deialdiaren helburua betetzea.

c) Dirulaguntzaren xedeko proiektuan aldaketa nabarmenik ez dakarren gorabeherarik baldin bada, NABIri jakinarazi beharko diote, eta aldaketa egiteko baimena eman dezala eskatu beharko dute, idatziz. Hala badagokio, beharrezkoa izanen da Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren zuzendari kudeatzaileak berariaz onartzea.

d) Frogatzea betebeharrak eta baldintzak bete direla, diruz lagundutako proiektua egin dela eta dirulaguntza emateko arrazoi izan den helburua bete dela.

e) Emandako dirulaguntzei buruz, egiaztatze lana eta kontrol tekniko eta ekonomikoa egiten uztea Nafarroako Berdintasunerako Institutuari, baita horretarako eskumena duen edozein organori ere; jarduketa horietan eskatzen zaion informazio eta dokumentazio guztia aurkeztu beharko da.

f) Nafarroako Berdintasunerako Institutuari jakinaraztea diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabideak. Informazio hori jakin bezain laster emanen da, eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

g) Kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak behar bezala auditatuak izatea, entitate onuradunari aplikatzen zaion araudian eskatzen den bezala, bermatzeko egiaztapen eta kontrol ahalmenak behar bezala betetzen direla.

h) Jasotako funtsen aplikazioari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztapen eta kontrol lanen xede diren bitartean.

i) Nafarroako Gobernuaren parte-hartzearen eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren dirulaguntzaren berri ematea, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren, modu tradizionalean edo digitalean egiten diren idatzizko edo ahozko publizitate eta zabalkundeetan, bai eta diruz lagundutako proiektuari buruzko agiri guztietan ere.

j) Agiri, publizitate, irudi edo material guztiek hizkera inklusiboa erabili behar dute, emakumeenganako bereizkeria islatzen duen irudi oro edo estereotipo sexistak saihestu, eta berdintasunari, presentzia orekatuari, aniztasunari, ardurakidetzari eta genero rolen eta identitateen pluraltasunari lotutako baloreak sustatu behar dituzte.

k) Proiektuko ekintza guztiak irekiak eta doakoak izanen dira eta zabalkunde egokia emanen zaie. Jarduera bat ez da diruz lagunduko baldin eta gauzatu aurretik zabaldu ez bada hainbat komunikazio-kanalen bidez (sare sozialak, kartelak, etab.).

l) Betetzea xedaturik dagoena irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuan (haren bidez arautu ziren Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrak) eta maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean (Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa).

m) Zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela frogatzeari begira, dirulaguntza eskaeran Nafarroako Berdintasunerako Institutuari baimena eman beharko zaio inguruabar hori ziurtatzen duten datuak kontsultatzeko, dirulaguntza ematea ebazten duen proposamena egiten den unean.

Kontsulta hori baimentzen ez bada, egunean egotea egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dira, dirulaguntzaren fitxaren bidez.

15. oinarria. Inbertitu gabeko gerakinak.

15.1. Dirulaguntzaren helburuak bete ondoren, inbertitu gabeko gerakinik badago baliabideak efizientziaz erabili direlako (barnean harturik diruz lagundutako jarduerari aplikatu ez zaizkion balizko finantza etekinak), onuradunek baimena eskatzen ahalko diote Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileari, gerakinak erabiltzeko izaera bereko edo antzeko beste jarduera batzuetan; hain zuzen ere, oinarri arautzaile hauen arabera diruz laguntzeko modukoak izan eta elkarte edo entitate onuraduna gauzatzen ari den jardueretan.

15.2. Inbertitu gabeko gerakinak erabiltzea baimentzeko eskaeran, abiatutako edo, hala bada, bukatutako proiektuaren helburuen zabalpena eta dagokion aurrekontua zehaztuko dira.

15.3. Gai Juridikoen eta Kudeaketaren Zuzendariordetzak proposamena egin eta Emakumeen Herritartasun, Ahalduntze eta Partaidetzarako Zuzendariordetzak irizpen loteslea eman ondoren, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak ebazpena emanen du, eta soberakina aplikatuko zaion dirulaguntza emateko ebazpena aldatuko du, edo deskribatutako soberakinak itzultzea erabakiko du.

16. oinarria. Dirulaguntzak itzultzea.

16.1. Onuradunak ez baditu betetzen deialdi honen oinarrietan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak, dirulaguntza galduko du eta jasotako dirua itzuli beharko du, bai eta ordainketaren dataz geroztikako berandutze-interesak ere ordaindu, halakorik bada, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko Foru Legean ezarritakoaren arabera, eta horrek ez ditu deusetan galaraziko aipatutako 11/2005 Foru Legearen II. tituluaren arabera eska daitezkeen erantzukizunak.

16.2. Diruaren itzulketa eskatzeko prozedura Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35.6 artikuluan xedaturikoari jarraituz arautuko da, eta abiarazten denetik 12 hilabeteko epean ebatzi beharko da.

–Ez bada gauzatzen proiektuan aurkezturiko jardueretatik bakar bat ere deialdi honen 4.2 oinarrian ezarritakoaren arabera, %100eko ez-betetzea izan dela ondorioztatuko da.

–Ez badira gauzatzen edo betetzen aurkezturiko proiektu orokorreko jarduera bat edo batzuk, osorik itzuli beharko da jarduera horiei dagokien eta justifikatu gabe dagoen aurrerakina.

17. oinarria. Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hausteei eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituko zaio.

18. oinarria. Errekurtsoak.

Deialdi honen eta oinarri arautzaileen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, honako hauei jarraikiz: Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluari eta hurrengoei, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluari.

19. oinarria. Araudi osagarria.

Oinarriotan ezartzen ez den guztian, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan xedatutakoari jarraituko zaio.

2. ERANSKINA.–EBALUAZIO IRIZPIDEAK

Proiektuari lotutako irizpideak (70 puntu gehienez)

IRIZPIDEAK

AZPI-IRIZPIDEAK

BALORATU BEHARREKO ALDERDIAK

PUNTUAK

KALITATEA

Koherentzia teknikoa

Proiektua beharrezkoa izatearen justifikazioa

Berdintasun arloko arauekin bat etortzea.

5 gehienez

Barne koherentzia

Helburu neurgarriak eta lorgarriak.

Proposatutako jardueren deskribapena.

Jarduerak garatzeko eskuragarri dauden baliabideak.

Aurrekontua egokia izatea planteatutako jardueretarako.

Proiektua bideragarria izatea jardueretarako.

20 gehienez

Genero-ikuspegia

Kontuan izatea zein den emakumeen abiapuntuko egoera (identifikatzea zein diren genero-arrakalak eta horiei heltzeko gauza litezkeen ekintzak), zein diren emakumeen premia espezifikoak eta zer errealitatetan esku hartu nahi den.

Hizkera ez-sexistaren erabilera.

Sexuaren arabera bereiztea aurreikusitako jarduera bakoitzaren datuak.

Genero-estereotipoak eta -rolak minimizatzen laguntzea.

20 gehienez

Sareko lana eta parte-hartze soziala

Beste elkarte batzuekin lankidetzan aritzea proiektua garatzeko.

Elkarteen koordinatzaileetan parte hartzea.

Parte hartzea edo lankidetzan aritzea berdintasunaren, kulturaren, gazteriaren, gizarte zerbitzuen eta abarren arloko zinegotziekin eta teknikariekin.

5 gehienez

Ikaskuntza eta balio-aldaketa

Asoziazionismoa sustatzea.

Irisgarritasuna sustatzeko neurriak.

Zaintzei eta erantzunkidetasunari balioa emateko jarduerak.

Genero-estereotipoei eta eredu berrien ikaskuntzari buruz hausnartzeko jarduerak.

Emakumeen kontrako indarkeriari eta harreman afektiboei buruz ikasteko jarduerak.

Intersekzionalitatearen aldeko jarduerak (emakume gazteak, emakume migratzaileak eta abar)

15 gehienez

BERRIKUNTZA

Proiektua originala eta sormenezkoa izatea

2 gehienez

ERAGINA ETA ESPERO DEN EMAITZA

Zabalkundea eta ebaluazioa

Garatu nahi den ebaluazioa, adierazleak eta tresnak zehaztuta.

Zabalkunde- eta komunikazio-sistemak

2 gehienez

Eragina. Estereotipoak minimizatzea

Gizartean duen eragina. Zenbateraino lagunduko duen genero-desberdintasunak minimizatzen.

Emaitzak lortzeko bideak koherenteak diren ebaluatzea (proposatutako helburuak lortzeko balio dute).

Proiektuaren gaitasuna biderkatzeko eta transferitzeko

2 gehienez

GUZTIRA

70

Elkarte/entitate eskatzaileari dagozkion irizpideak (30 puntu arte)

IRIZPIDEAK

AZPI-IRIZPIDEAK

PUNTUAZIOA

Emakume-elkarteak soilik (emakume bazkideak) (15 puntu)

Bazkideen %75etik %85era bitarte, emakumeak.

13 puntu gehienez

Bazkideen %85etik gora, emakumeak

15 puntu gehienez

Elkarteko kide diren emakumeen kopurua (3 puntu)

10 baino gutxiago

1 puntu

10 eta 75 artean

2 puntu

75 baino gehiago

3 puntu

Biztanle kopurua / biztanleria (4 puntu)

Elkartea edo entitatea dagoen herriko biztanleak

0 - 1.000: 4 puntu, gehienez ere

1.001 - 3.000: 3 puntu, gehienez ere

3.001 - 6.000: 2 puntu, gehienez ere

+6.000: 1 puntu, gehienez ere

Eskarmentua (3 puntu)

Elkarteak / entitateak berdintasunerako proiektuetan lan egiten eman dituen urteak

Puntu bat urte bakoitzeko
(3 puntu gehienez)

Zuzendaria/burua(5 puntu)

Emakume bat izatea irabazi-asmorik gabeko entitatea ordezkatzen duen zuzendaritza batzordeko (edo organo baliokideko) burua.

5 puntu

ENTITATEA, GUZTIRA

30 puntu

Deialdiaren fitxan (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/emakumeen-elkarte-eta-irabazi-asmorik-gabeko-bestelako-elkarte-edo-entitateentzako-diru-laguntza-emakumeen-eta-gizonen-arteko-berdintasuna-bultzatu-eta-sustatzeko-proiektuak-garatzeko) eskuragarri daude oinarri hauetan aipatutako eranskinak, eta bertatik tramitatzen ahal da dirulaguntzaren eskaera eta, ondoren, justifikazioa.

Iragarkiaren kodea: F2407421