116. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Kalifikazio juridikoaren aldaketa eta besterengarritasun-deklarazioa, zuzenean saldu ahal izateko Izarbeibarko Mankomunitateko hondakinen zerbitzuko kamioi bat (erabili ezineko ondasuna)

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2024ko maiatzaren 16an egindako ohiko bilkuran, batzarkideen aho bateko adostasunarekin erabaki zuen kalifikazio juridikoa aldatzea hondakinen zerbitzuari atxikitako ibilgailu bati (NA-0579-AY matrikula du), guztiz amortizatuta baitago. Orobat, erabili ezineko ondasun deklaratu zuen, eta haren besterengarritasun-deklarazioa egin zuen, zuzenean saldu ahal izateko autoak desegiteko toki bati; hori guztia, egindako espedientearekin bat etorriz.

Erabaki hori, bada, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, orok jakin dezan, bat etorriz ezarrita dagoenarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 127. artikuluan eta hurrengoetan eta Mankomunitate honen estatutuetan.

Garesen, 2024ko maiatzaren 20an.–Mankomunitateko burua, Steven A. Leiper Ocariz.

Iragarkiaren kodea: L2408158