116. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Trukatzeko eskaintza. Jendaurrean jartzea

Vianako Udalak, 2024ko maiatzaren 16ko osoko bilkuran, eskaintza publikoa egin zuen ondasun bat eskuratzeko, eta trukean beste ondasun bat eskainiko du. Hona hemen:

a) 17. poligonoko 97. lurzatiaren parte bat eskuratu nahi da (3.040 m²).

b) Kontraprestazio gisa, 17. poligonoko 62. lurzatiaren parte bat besterenduko da (3.040 m²), zeinaren titularra Udala baita.

Trukearen bidez, NCLAVE MANUFACTURING SL enpresak bere industria instalazioak handitu nahi ditu. Izan ere, enpresa 17. poligonoko 97. lurzatian kokatzen da.

Trukatzeko eskaintza publikoa egiten da, eta espedientea jendaurrean egonen da 15 eguneko epean. Horretarako, espedientea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta Udalaren iragarki-taulan paratu, aurkez daitezen egoki irizten diren alegazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, bete beharrez urriaren 18ko Foru Dekretuaren 130.2 artikuluan xedatuta dagoena (Nafarroako Toki-entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen dekretua).

Vianan, 2024ko maiatzaren 21ean.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2408194