116. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Aldaketa, 6. poligonoko 1828. lurzatiaren zati baten kalifikazio juridikoan. Jendaurrean jartzea

Vianako Udalak, 2024ko maiatzaren 16an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen berariazko aldaketa bat egitea 6. poligonoko 1828. lurzatiaren zati baten kalifikazio juridikoan, hartara, soberako lurzati deklara dadin, zuzenean besterendu dadin eta 6. poligonoko 1392, 1388, 1387, 461, 462 lurzatietan sar dadin. Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, azter dadin eta egoki juzgatzen diren alegazio guztiak aurkez daitezen; hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 102.1 artikuluan xedatutakoari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Legea).

Vianan, 2024ko maiatzaren 21ean.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2408190