116. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

59E/2024 FORU AGINDUA, maiatzaren 13koa, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko kontseilariak emana, baimendutako kreditua handitzen duena 2024an turismo elkarteek, toki erakundeek eta turismo partzuergoek, Turismoaren Plan Estrategikoaren ondorioz, turismo arloan egiten dituzten garapen eta marketin jarduketetarako dirulaguntzen deialdian. DDBN identifikazioa: 750150.

Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren martxoaren 19ko 20E/2024 Foru Aginduaren bidez, 2024ko deialdia onetsi zen dirulaguntzak emateko turismo elkarteek, toki erakundeek eta turismo partzuergoek, Turismoaren Plan Estrategikoaren ondorioz, turismo arloko garapen eta marketineko jarduerak ditzaten, eta 394.000 euroko gastua baimendu zen 2024ra luzatutako 2023ko gastuen Nafarroako Aurrekontu Orokorretako partida hauen kargura:

AURREKONTU-PARTIDA

ZENBATEKOA

A30001 A3100 4819 432100 Turismoko dirulaguntzak elkarteentzat

194.000

A30001 A3100 4609 432100 Turismoko dirulaguntzak toki erakundeentzat eta partzuergoentzat

200.000

Onetsitako deialdian ezarri zen 50.000 euro handitzen ahalko zela deialdian partida honen kargura baimendutako kreditua: 2024ra luzatutako 2023ko gastuen Nafarroako Aurrekontu Orokorretako "Turismoko dirulaguntzak toki erakundeentzat eta partzuergoentzat" izeneko A30001 A3100 4609 432100 partida; partida honen kargura, aldiz, handituko da kreditua: 2024ko gastuen Nafarroako Aurrekontu Orokorretako "Turismoko dirulaguntzak toki erakundeentzat eta partzuergoentzat" izeneko A30001 A3100 4609 432100 partida; hori guztia, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluaren a) letran ezarritako baldintzekin.

Artikulu horretako a) letrako 2. zenbakian aurreikusitako egoera gertatzen denez, gaur egun badago kreditu erabilgarria 2024ko gastuen Nafarroako Aurrekontu Orokorretako "Turismoko dirulaguntzak toki erakundeentzat eta partzuergoentzat" izeneko A30001 A3100 4609 432100 partidan.

Ikusita zenbat eskaera aurkeztu diren eta adierazitako aurreikuspenarekin bat, bidezkoa da aldaketa egitea 2024an turismo elkarteek, toki erakundeek eta turismo partzuergoek, Turismoaren Plan Estrategikoaren ondorioz, turismo arloan egiten dituzten garapen eta marketin jarduketetarako dirulaguntzen deialdian, 50.000 euro handitzeko deialdi horretarako baimendutako gastua.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluaren b) letrari jarraituz, gastu gehigarria handitzeak ez dakar eskaerak aurkezteko beste epe bat irekitzerik edo ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea berriz kontatzen hasterik.

Horrenbestez, Garapen Ekonomikoaren Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 170/2015 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. 50.000 euroko kreditu gehigarria baimentzea 2024ko gastuen Nafarroako Aurrekontu Orokorretako "Turismoko dirulaguntzak toki erakundeentzat eta partzuergoentzat" izeneko A30001 A3100 4609 432100 partidan erabilgarri dagoen kredituaren kargura, deialdi honen konpromisoei aurre egiteko: 2024an turismo elkarteek, toki erakundeek eta turismo partzuergoek, Turismoaren Plan Estrategikoaren ondorioz, turismo arloan egiten dituzten garapen eta marketin jarduketetarako dirulaguntzen deialdia.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 13an.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F2407746