116. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Tafallako HAPOren erabileren araudi orokorraren 5.5 artikuluaren aldaketa xehatuaren ingurumen-txosten estrategikoa

Tafallako Udalak, 2024ko urtarrilaren 25ean egindako Osoko Bilkuran, Tafallako Udalak sustatutako "Tafallako HAPOren (hiri-antolamenduko plan orokorra) erabilerei buruzko araudi orokorraren 5.5 artikuluaren aldaketa xehatua" hasieran onesteko erabakia hartu zuen, "erabilera industrialaren" erregulazioan baldintza jakin batzuetan bateragarriak diren jarduera ekonomikoen erabileren zerrenda bat sartzeko helburuarekin. Horrela, industrialdeek bizitegitarako hiri-bilbeetan nekez aurkitzen diren neurri eta ezaugarri formalak dituzten tipologiak eskatzen dituzten beste erabilera batzuk hartu ahal izanen dituzte.

Espedientea jendaurrean jarri da hilabetez, 2024ko otsailaren 15eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (34. zk.) egindako iragarkiaren bidez, eta ez da alegaziorik aurkeztu.

Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean xedatutakoaren arabera, espedienteari ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua egin behar zaio, arau horren 6.2 a) artikuluan adierazitakoarekin bat etorriz. Artikulu horrek ezartzen du Ingurumen-Ebaluazio Estrategiko Sinplifikatua (IEEs) egin beharko zaiela, besteak beste, "a) atalean aipatutako plan eta programen aldaketa txikiei (horien artean erabileren erregulazioa aipatzen da).

Rosa Sola Escribano biologoak 2024ko martxoaren 27an emandako ingurumen-txosten estrategikoak egiaztatzen du Cidacos ibaiaren presentziak uholde-arriskua sortzen duela Tafallako udalerrian, Uholde Arriskuko Eremuen Kartografia Sistema Nazionalean eta Nafarroako Gobernuaren uholde-arriskuen kartografian argitaratutako azterlanetan jasotakoaren arabera. Beraz, 5.5 artikuluaren aplikazio-eremua uholde-arriskuaren eraginpean egon daiteke, eta komenigarria da artikulu horretan uholdeei buruzko legeria propioa betetzera jotzea.

Era berean, adierazten du Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko martxoaren 22ko 4/2022 Foru Legeak klima-ikuspegia txertatzeak gomendatzen duela 5.5 artikuluak igortzea klima-aldaketari buruzko legeria propioa betetzera; zehazki, eraikuntzako eta kanpoko argiteriako energia-eraginkortasunari buruzko zehaztapenak betetzeari buruzko aipamena jasoko da.

Ondorioz, aldeko txostena egin da, "Tafallako HAPOren erabileren araudi orokorraren 5.5 artikuluaren aldaketa xehatua"ren baldintzekin, eta adierazi da haren garapenak ez duela eragin nabarmenik ingurumenean.

Behin betiko onartzeko aurkezten den HAPOren aldaketa-dokumentuak bi baldintza hauek bete behar ditu: HAPOren 5.5 artikulu horretan, uholdeei buruzko legeria propioa eta klima-aldaketari buruzko legeria propioa betetzera aldatzea, eraikineko eta kanpoko argiteriako energia-eraginkortasunari buruzko zehaztapenak betetzea barne.

17/2020 Foru Legearen 10.3 artikuluak ezartzen duenez, lurralde- eta hirigintza-plangintzako tresnak behin betiko onartzeko eskumenak esleituta dituzten Toki-Erakundeek ingurumen-organo gisa jardungo dute, Ingurumen Ebaluazioari buruzko martxoaren 9ko 21/2013 Legearen 11.3 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako; Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak esleitzen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.–"Tafallako Udalak sustatutako Tafallako HAPOren erabilerei buruzko araudi orokorraren 5.5 artikuluaren aldaketa xehatua"ren aldeko ingurumen-txosten estrategikoa egitea, planeamendu-aldaketa honen garapenak ingurumenean eragin nabarmenik ez duela aintzat hartuta.

Bigarrena.–Aldatutako HAPOren 5.5 artikuluan ingurumen-txosten estrategikoan adierazitako baldintzak sartzea, zehazki, uholdeei buruzko legeria propioa eta klima-aldaketari buruzko legeria bera betetzea, eraikuntzan eta kanpoko argiterian energia-eraginkortasunari buruzko zehaztapenak betetzea barne.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.–Ebazpen hau Tafallako Udaleko Hirigintza eta Ingurumen Zerbitzuen arloari jakinaraztea, dagozkion ondorioak izan ditzan. Teresa Nebreda Artieda andreari, HAPOren aldaketa idatzi duen teknikaria, eta Rosa Sola Escribano andreari, ingurumen-txosten estrategikoa idatzi duena.

Tafallan, 2024ko maiatzaren 7an.–Jarduneko alkatea, Gonzalo Ibarrola Inchusta.

Iragarkiaren kodea: L2407602