116. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, dirulaguntzak emateko, 2024. urtean kontziliaziorako prestazio ekonomikoak arautzeko, 0-12 urte bitarteko adingabeak dituzten familientzat edo, desgaitasuna badute, 16 urte bitarteko adingabeak dituzten familientzat. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 762605.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/762605).

Deialdi honen xedea da behar den prozedura gauzatzea dirulaguntzak emateko, banakako ebaluazioko araubidean, deialdiaren B) atalean ageri diren jarduketak egiteko, horrela exekutatuz xedatua dagoena Iruñeko Udalaren Dirulaguntzei buruzko ordenantza orokorrean; ordenantza hori Udalak onetsi zuen hasiera batez, 2005eko azaroaren 3an egindako osoko bilkuran, eta behin betikoa bilakatu zen, ez baitzen erreklamaziorik aurkeztu jendaurreko aldian. Deialdi honetan aurreikusi ez den orotan, aplikatuko dira Dirulaguntzen ordenantza orokorrean ezarritako manuak.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 16an.–Gizarte Ekintzako zinegotzi ordezkaria, José María Mauleón Echeverría.

Iragarkiaren kodea: L2408211