116. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

Hiri-jarduketarako plan berezia 2. poligonoko 40. lurzatian. Hasierako onespena

Luzaideko Udalak, 2024ko maiatzaren 17ko ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezia 2. poligonoko 40. lurzatian, Ramón Arrosagaray Etchepare sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta bidezko jotzen dituzten alegazioak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 62. artikuluan xedatutakoari, 72. artikuluarekin bat, (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Luzaiden, 2024ko maiatzaren 23an.–Alkatea, Nicolás Camino Caminondo.

Iragarkiaren kodea: L2408498