116. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Deialdia, akta egiteko, honako proiektu honek ukitutako ondasun eta eskubideak behin betiko okupatu aurretik: proiektua, Asiain-Lizasoain herrien artean bizikleta-azpiegitura bat gauzatzeko

Oltza Zendeako Udaleko alkate udalburuak 266/2024 Ebazpena eman zuen 2024ko maiatzaren 20an. Hona hemen haren testu osoa:

Oltza Zendeako Udalak, 2023ko urriaren 26an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea honako proiektu honek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda zehatza eta banakakoa: proiektua, Asiain-Lizasoain herrien artean bizikleta-azpiegitura bat gauzatzeko.

Nafarroako Gobernuak, 2024ko otsailaren 7an, deklaratu zuen presakoa dela honako proiektu honen obrak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko: "Bizikleta azpiegitura baten proiektua gauzatzea, Lizasoaingo eta Asiaingo herrien artean, Oltza zendean". (2024ko 39. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 22koa).

Bidezkoa da desjabetzeak eragindako ondasun eta eskubideen jabe eta titularrei dei egitea, baldin eta horretarako dokumenturik sinatu ez badute, aipatutako proiektuak eragindako lurrak nahitaez okupatu ahal izateko. Hori dena, jarraikiz Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluko 2. eta 3. arauetan xedatuari. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Dei egitea Asiain eta Lizasoain herrien artean bizikleta-azpiegitura bat gauzatzeko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, 2024ko ekainaren 25ean ager daitezen, banakako zitazio-zedulan adieraziko den orduan, Oltza Zendeako Udalera (Angulo kaleko 2an, 31171 Ororbia, Nafarroa) ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera eta, behar baldin bada, behin betiko okupaziokoak ere egitera.

Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, aldean dituztela titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman dezakete, nork bere kontura.

Bigarrena.–Gabriel Olagüe Santesteban eta Anabel Beunza Munárriz izendatzea administrazioko peritu.

Hirugarren.–Agintzea argitaratzeko ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Estatuko Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Oltza Zendeako Udalaren iragarki-taulan, adieraziz argitalpen hau egiten dela urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea) , titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea denean; edo, jakinarazpena egiten saiatu arren, ezin izan denean egin.

Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, zitazio indibidualerako zedula egokiaren bidez, adierazita egintza hau ez dela behin betikoa administrazio bidean, eta aurreko akta egiteko unera arte interesdunek aurkez ditzaketela bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak, idatziz, bakar-bakarrik presako okupazioaren ondorioz ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan egin diren okerrak zuzentzeko.

ERANSKINA

Aktak egiteko tokia: Oltza Zendeako Udala. Angulo kalea 2. Ororbia. 31171, Nafarroa.

ERREF.

KATASTROKO DATUAK

IZEN-DEITURAK

PARTAIDETZAREN EHUNEKOA

DESJABETU BEHARREKO AZALERA
(m²)

EGUNA

POLIGONOA

LURZATIA

OL-5

8

272 A

María Encarnación Astiz Larraya

100

837

2024-06-25

OL-6

10

135 A

135 B

Juan José López Díez-Ulzurrun

100

(A) 21

(B) 91

2024-06-25

OL-8

8

41 B

41 C

Benita Fernández Cía

33,33

(B) 2.870

(C) 278

2024-06-25

Margarita Fernández Cía

33,33

Francisco Pedro Cabodevilla Fernández

16,67

José Joaquín Cabodevilla Fernández

16,67

Oltza zendean, 2024ko maiatzaren 20an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2408154