116. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Jarduera-lizentzia ematea. Ibilgailuak eraberritzeko lantegia

Aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduerarako lizentzia eman dela; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua):

Lizentzia eman den eguna: 2024ko maiatzaren 22a.

Sustatzailea: Break Camper SL.

Jarduera: ibilgailuak eraberritzeko lantegia.

Tokia: Eguerdiko kalea 2, Berriobeiti.

Berriobeitin, 2024ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2408242