116. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Deialdia, euskarazko udako kanpaldietarako dirulaguntzak emateko. Laburpena 2024 ikasturtea

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 762347.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Legea); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/762347).

Deialdi honetan arautzen den dirulaguntza eskatzen ahalko dute Lanbide Heziketako edo DBHko ikasleen gurasoek edo legezko tutoreek, baldin eta udako euskarazko kanpaldietara joan badira.

Dirulaguntza eskatzeko baldintzak:

a) Eguneratuak izan beharko dituzte Antsoaingo Udalarekiko betebeharrak, zerga arlokoak nahiz zergaz kanpokoak.

b) Kanpaldi horietara doazenek Antsoaingo udalerrian erroldaturik egon behar dute, laguntza eskatzen den eguna baino urtebete lehenagotik, gutxienez, eta etenik gabe.

Kanpaldiak 5 egun iraun behar du gutxienez, eta 15 egun gehienez, eta udako oporraldian egin behar da, hau da, ekainaren 15etik irailaren 10era bitartean.

Eskabideak 2024ko irailaren 1etik 30era bitartean aurkeztu behar dira, eta prozedura hauetako edozein erabiliz aurkeztu ahal izango dira:

–Telematikoki, udalaren egoitza elektronikoaren bitartez: https://sedeelectronica.ansoain.es/default.aspx.

–Aurrez aurre, Antsoaingo Udalaren bulegoetan (Udaletxeko plaza 1, Antsoain), astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:00etara.

Deialdi honen oinarriak, hemen: https://sedeelectronica.ansoain.es/tablondeanuncios/.

Antsoainen, 2024ko maiatzaren 21ean.–Alkatea, Marta Díez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2408156