116. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, 2022ko lan publikoaren eskaintzan (2)

Aldaketa 2022ko lan publikoaren eskaintzan (2), zeina baitagokio abenduaren 28ko 20/2021 Legean aurreikusitako egonkortze-tasari (lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak). Tasa hori tokiko gobernu-batzarrak onetsi zuen 2022ko maiatzaren 20ko bilkuran, eta 2022ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 26an.

Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko maiatzaren 24ko bilkuran, erabaki bat hartu zuen, jarraian ematen dena:

Kontuan hartu da Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiaren 209/2023 epaia, 2023ko azaroaren 16koa, zeinak hizpide baitu baiestea Félix Castor Zunzarren Fernández jaunak jarritako 76/2023 prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren otsailaren 14ko 413/2023 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen Zizur Nagusiko Udalaren 2022rako plantilla organikoaren hasierako onespenaren zenbait alderdiren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa; besteak beste, honen aurka: B2 mailako euskararen ezagutza derrigorrezkoa izatea obretako langile lanpostua (46007) eskuratzeko.

Aipatutako epaiaren aurka errekurtsorik aurkeztu ez denez, eta, beraz, ondorio guztietarako irmo bihurtu denez, bidezkoa da egonkortze-tasari dagokion enplegu publikoaren eskaintza partziala (2) aldatzea. Aldaketa hori 2022ko maiatzaren 26ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 3. Epaitegiaren 209/2023 epaia betetzeko. Epai horrek baliogabetu egiten du B2 mailako euskararen ezagutza nahitaezko baldintza izatea, 46007 lanpostu-zenbakia duen obretako langilearen lanpostua eskuratzeko; lanpostu hori behin betiko betetzea da aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuaren xedea.

Beraz, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkariak proposatuta,

ERABAKI DA:

1. Baliogabetzea B2 mailako euskararen ezagutza nahitaezko baldintza izatea, obretako langilearen lanpostuan aritzeko, Udaleko Gobernu Batzarrak 2022ko maiatzaren 20ko bilkuran onetsitako2022ko lan publikoaren eskaintzan (2); zeina baitagokio abenduaren 28ko 20/2021 Legean aurreikusitako egonkortze-tasari (lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak) eta argitara eman zen 2022ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 26an.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki-taulan eta udalaren egoitza elektronikoan argitaratzea 2022ko lan-eskaintza publikoa (2) aldatzeko erabakia; eta izangaiei edukia jakinaraztea, eta aditzera ematea erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean erabakia jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Zizur Nagusian, 2024ko maiatzaren 24an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2408543