116. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Berraztertzeko errekurtsoa goi mailako tituludun kultur teknikariaren 2 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren oinarrien kontra. Epatzea

Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko goi mailako tituludun kultur teknikariaren 2 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren kontra berraztertzeko errekurtsoa jarri du Asociación de Antropología Arakadia Antropologia Elkarteak. Deialdi hori Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi zuen 2023ko azaroaren 20an eta 2023ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 21ekoan.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdunei guztiei jakinarazten zaie, gehienez ere hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, alegazioak aurkezten ahal dituztela Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean edo erregistro osagarrietan, edo aipatutako Legearen 16. artikuluan aurreikusten diren beste edozein bide erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia bat lortzeko, interesdunek convocatoriaspersonal@pamplona.es helbide elektronikoaren bidez eskatu ahal izanen dute, eta, izen-abizenak eta posta elektronikoko helbide bat emanda.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 14an.–Giza Baliabideetako idazkari teknikoa, Arantxa Campo Mayo.

Iragarkiaren kodea: L2408615