116. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OBANOS

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Obanosko Udaleko alkateak honako ebazpen hau eman zuen 2024ko maiatzaren 27an:

Ikusi da prozeduraren zein unetan dagoen izapidetutako espedientea, Obanosko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi lanpostu izendatzeko (bat etorrita alkateak 2024ko martxoaren 6ko ebazpen batek onetsitako oinarriekin).

Eskabideak aurkezteko epea amaituta, alkatearen ebazpen baten bidez, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen, eta argitara eman zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan; hori guztia, deialdiaren 4.1 oinarrian xedatutakoaren arabera.

Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitara eman zen 2024ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 9an. Interesdunei hamar egun balioduneko epea eman zitzaien, ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin balituzte, zuzentzeko.

Erreklamazioak egiteko epea iragan denez, bidezkoa da izangai onartu eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onestea, eta argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Patronatuaren web-orrian eta iragarki-taulan; hori guztia, deialdiaren 4.2. oinarrian xedatutakoaren arabera.

Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 27. artikuluan xedatutakoaren arabera (ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsia), eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea, Obanosko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi lanpostu oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian.

Onartuen zerrenda:

1. DEITURA

2. DEITURA

IZENA

ANDOÑO

EYARALAR

OMAR

ANSOAIN

SEVILLANO

IGNACIO

ARDAIZ

ASTRAIN

ENEKO

ARMENDARIZ

ELSO

CESAR

BARRANZUELA

MICHUE

MIGUEL ANGEL

BATUECAS

CARRASCO

CARLOS

CAÑAS

FERNÁNDEZ

MARÍA PILAR

FERNANDEZ

SARAVERA

DAVID

FERNÁNDEZ

LATASA

IRAITZ

GARCÍA

ESARTE

MARIO

GARCÍA

DÍAZ

IÑAKI

GARCÍA

DEVORA

JOSE RAFAEL

GONZÁLEZ

NAVARRO

ENRIQUE

GONZÁLEZ

LARUMBE

PEDRO

HERNANDEZ

PRADO

ENEKO

HIDALGO

PLAZA

ANGEL LUIS

ITURRIA

AMADOZ

IBAN

LACUNZA

HERNÁNDEZ

IGOR

LIZARRAGA

MUNARRIZ

IOSEBA

MARSAL

ESNAOLA

GUSTAVO

MARTÍNEZ

GOMEZ

DAVID

MELERO

ARRIAZU

VALENTÍN

MORENO

CABODEVILLA

MARÍA ISABEL

MURILLO

PEREZ

OSCAR

NOGALES

CANCHO

DIEGO FELIX

NUIN

ZABALZA

JULIO JOAQUÍN

OJER

ARAMENDÍA

ROBERTO

POVEDANO

CUADRADO

MARKELL

REDÍN

IRIGARAY

ANTONIO

RIO

CARREIRA

MIGUEL

ROMERO

QUESADA

TOMAS

ROSA

RECARTE

JUAN JOSÉ

RUIZ

SARDIÑA

JESÚS

RUIZ

RODRIGUEZ

JUAN

RUIZ DE LARRAMENDI

ECAY

JOSU

SAINZ

ILUNDAIN

PATRICIA

SALAS

ARMENDÁRIZ

DIEGO

SEGURA

MEDINA

ANTONIO JESÚS

UHALTE

TERES

ERNESTO

ULLATE

MARTÍNEZ

JOSÉ JAVIER

URDIN

PEREZ

VIRGINIA

VALENCIA

GIL

MIKEL

ZARAUTZ

ARRUTI

ANGEL MARÍA

Baztertuen zerrenda: inor ez.

Bigarrena.–Adieraztea kalifikazio-epaimahaiak aldaketa bat egin duela 4. epaimahaikideari dagokionez. Ander Eslava de Miguel izendatu da, Izarbeibarko Zerbitzu Administratiboen Mankomunitateko idazkaria.

Hirugarrena.–Proba egiten hasteko eguna, tokia eta ordua honako hauek izanen dira:

–Osteguna, ekainaren 20a, 09:00etan, Iruñeko Udalak Calderería kaleko 11n duen aretoan.

Proba egin ahal izateko, izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, gidabaimena edo pasaportea eraman beharko dute.

Laugarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan.

Bosgarrena.–Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoaren arabera (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legea), bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Obanosen, 2024ko maiatzaren 27an.–Alkatea, Arantxa Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L2408502