116. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

197/2024 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Laguntza programaren deialdia onesten duena. Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta itunpekoetan hezkuntza emozionala lantzea eta tratu ona sustatzea da programa horren xedea.

Hezkuntza Departamentuaren lehentasunezko helburuetako bat eskola jazarpenaren eta ziberjazarpenaren prebentzioa da. Bizikidetzarako Aholkularitzari eskatu zaion egiteko garrantzizkoenetako bat zera da, hezkuntza komunitateko sektore guztiei gai hauen alorrean aholkua ematea eta egiten zaizkion eskaerei erantzuna ematea: eskola jazarpena, indarkeria, tratu txarrak eta gatazken ebazpena.

Ikastetxeetan ezinbestekoa da gatazkak eztanda eta sufrimendu fasera iritsi baino lehen ebazten jakitea, horiek kudeatzea zailagoa izan ohi baita fase horretara iristen direnean. Ondoezaren kontzeptuari zentzurik zabalenetik egin behar zaio aurre; hala, minarekin, talde kohesiorik ezarekin eta enpatia eta asertibitate faltarekin lotutako emozio guztien multzotzat jotzeaz gainera, errespeturik gabeko bizipenak ere kontuan hartu behar dira arazo horri heltzeko.

Hurrengo ikasturteotarako planteatutako lan eta funtzionamendu estrategietako bat zera da, ikasgeletara ekartzea hezkuntza emozionalaren inguruko hezkuntza dinamikak eta baliabideak.

Komenigarria da jazarpenaren prebentzioaren kontzeptua gainditzea, eta ikasgeletako ekintza tratu onaren sustapenera eta hezkuntza emozionalaren garapenera bideratzea, indarkeriazko jarrerak saihesteko helburu argiarekin.

Bizikidetza honela ulertu behar da: elkarrekin eratzen den hezkuntza prozesu bat, non pertsona guztiek elkar aberasten duten, eta bakoitzak bere ekarpen propioak egiten dituen.

Ikasgeletako harreman, topaketa eta desadostasun prozesuak erregulatzea egokitzat jotzen duten irakasle sentikor eta kontzientziatuak behar dituzte ikastetxeek, ezinbesteko lana egiten baitute.

Horrez gain, Maite Garaigordobilek Foru Komunitateko bullyingari eta cyberbullyingari eta Ikasle biktimen, erasotzaile eta begiraleen nagusitasunari buruz 2022-23 ikasturtean egindako azterketa epidemiologikoa (Bullying y cyberbullying en la Comunidad Foral de Navarra: Estudio Epidemiológico de la prevalencia de estudiantes víctimas, agresores y obervadores) aztertu ondoren, hezkuntza sozioemozionala sistematikoki landu behar dela ondorioztatu zen; Laguntza programari esker, irakasleak trebatzea, ikasleak sentsibilizatzea, jendea orokorrean gaitzea eta hezkuntza komunitatearekin lan egitea bermatzen da.

2020-21, 2021-22 eta 2022-23 ikasturteetan, proiektu horren pilotu bat abiarazi zen ikastetxe jakin batzuetan; ikastetxe horiek hezkuntza komunitate osoa inplikatzean oinarritutako eraldaketa prozesu pedagogiko batean sartzea zuten hobekuntza proposamen gisa, komunitatearen identitate propioan eta hezkuntza proiektuan errotze aldera.

Hiru ikasturte horietan egindako pilotatzearen ondoren, ebaluatu egin zen programa (ebaluazio kualitatiboa eta kuantitatiboa); horren ondorioz, Laguntza programa hobetzeko proposamenak bildu ziren. Horrela, abuztuaren 30eko 359/2021 ebazpenaren bidez, Laguntza programa onartu zen.

Laguntza programak ikastetxeko talde bultzatzaile/eragilearen –Bizikidetza Batzordearen beraren– hasierako prestakuntza prozesu bat jasotzen du; halaber, Hezkuntza Departamentuko Bizikidetza Aholkularitzak jarraipen etengabea eta estua egiten dio.

Orain prozesu berri batekin hasten gara, non Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako 15 ikastetxeri Laguntza programan sartzeko aukera ematen baitiegu.

I. eranskinean zehazten dira Laguntza programarako deialdiaren oinarriak, hezkuntza emozionalerako eta tratu onerako proiektua garatzeko ez ezik, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta itunpekoetan bizikidetza hobetzeko ere.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuaren 8. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta itunpekoetan hezkuntza emozionala lantzeko eta tratu ona sustatzeko Laguntza programaren deialdia onartzea, I. eranskinaren arabera.

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau eta bere eranskina igortzea Hezkuntza Zuzendaritza Nagusira, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta ikastetxeetara, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 27an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

I. ERANSKINA

1. Norentzat:

Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak eta itunpekoak.

2. Baldintzak:

1.–Klaustroko irakasleen gutxienez %66k onetsi beharko dute.

2.–Eskola Kontseiluak gehiengo soilez onetsi behar du.

3.–Zuzendaritza talde osoak prestakuntza jaso behar du.

4.–Ezinbestekoa izanen da talde eragile bat egotea, zuzendaritza taldeko pertsona batekin, etapa bakoitzeko pertsona batekin eta Bizikidetza Batzordeko pertsona batekin.

5.–Bi urteko konpromisoa hartu behar da:

–Lehenengo urtea:

  • Talde eragilea: 12 orduko prestakuntza espezifikoa gehi beste 12 orduko prestakuntza irakasle taldearekin batera. Guztira, 24 ordu.
  • Irakasle taldea (gutxienez etapa bateko tutoreak): 12 ordu prestakuntzan. Guztira, 12 ordu.

–Bigarren urtea:

  • Talde eragilea: 12 orduko prestakuntza (zuzendaritza taldearen presentzia ezinbestekoa da prestakuntza fase horretan, Laguntza programazioa ikastetxeko urteko programazio orokorrean islatu behar baita). Sortu beharreko programazioa landuko dugu fase honetan, eta ikastetxean abiarazi beharreko Laguntza programazioa entregatuko da ikasturte amaieran (II. eranskina). Guztira, 12 ordu.
  • Irakasle taldea: 12 orduko prestakuntza (gutxienez etapa bateko tutoreak). Guztira, 12 ordu.

–Hirugarren urtetik aurrera:

  • Azkenik, prestakuntza prozesua amaitu ondoren Laguntza ikastetxe bihurtzeko, bi prestakuntza osagarri (petaloak-prestakuntzak) egin beharko dira gehienez 5 urtean.
  • Prestakuntza horren kudeaketa Bizikidetza Aholkularitzaren medioz eskatuko da.

3. Hautaketa irizpideak:

1.–Titulartasuna. %80, ikastetxe publikoak; %20, itunpeko ikastetxeak. Eskatutako plazak ez badira iristen titulartasun bakoitzerako ezarritako ehunekora, ikastetxe interesdunek –duten titulartasuna edozein dela ere– plaza horiek eskuratzeko aukera izanen dute, eta inskripzio hurrenkera kontuan hartuko da plazak esleitzeko.

2.–Eskola bizikidetzarekin lotutako jardunbide egokietan esperientzia egiaztatua izatea.

3.–Hezkuntza laguntzarako behar partikularrak dituzten ikasleen –HLBPIen– ehunekoa.

4.–Ikastetxeak zergatik eskatu duen programan sartzeko.

5.–Inskripzio ordena.

4. Talde eragileen funtzioak:

Talde eragile horiek tratu onaren ezarpena sustatuko dute, baita ikasgeletan hezkuntza emozionalaren garapena ere.

Era berean, klaustroaren sentsibilizazio eta kontzientziazio prozesua koordinatuko dute, irakasleek batera lan egin dezaten ikasgeletako eta hezkuntza komunitateko bizikidetza hobetzeko helburu komunaren alde.

Talde eragilearen lana izanen da ikastetxearen aldaketa eta eraldaketa prozesua hastea eta prozesu horretako liderra izatea.

5. Prestakuntza prozesua honelakoa izanen da:

–Talde eragilearentzako prestakuntza.

–Irakasle taldearentzako prestakuntza.

–Prestakuntza presentziala eta online formatua erabiliko dira.

–Lehenengo eta bigarren urteko prestakuntza saioak lehenengo hiruhilekoan izanen dira talde eragilearentzat. Irakasle taldearentzat, lehenengo urteko bigarren lauhilekoan eta bigarren urteko lehen lauhilekoan izanen da.

–Hirugarren ikasturtetik aurrera, hezkuntza komunitatearen tratu onarekin eta ongizate emozionalarekin lotutako alderdiei buruzko prestakuntza jasotzeko aukera egonen da PETALOAK-12 orduko prestakuntzen bidez; hona alderdiok:

  • Bitartekaritza, berdinkideen arteko babesa eta/edo lehengoratze jardunbideak.
  • Lehengoratze jardunbideak.
  • Hezkuntza sozioemozionalerako baliabideak.
  • Diziplina positiboa.
  • Hezkuntza komunitate osoa txertatzea (familiak, haurtzaro sareetako lana, elkarrizketa tertuliak, komunitatearen partaidetza).
  • Emozioen eta ikasgelaren kudeaketa.
  • Ziberbizikidetza. Berdinkideen arteko harremana sareetan eta ziberjazarpenaren prebentzioa.
  • Jazarpen egoerei aurre egitea.

3. urtetik aurrera, Laguntza ikastetxe izateko, prestakuntza osagarri horietako bi egin behar ditu eskolak (2 petalo-prestakuntza) 5 urteko mugarekin.

6. Eskabideak aurkezteko epea:

Inskribapenak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 15 egun naturalekoa izanen da. Horretarako, ikastetxe interesdunek inskribapen orria behar bezala beteta bidali beharko dute Elkarbizitzarako Aholkularitza Bulegora convive@navarra.es (III. eranskina).

II. ERANSKINA.–IKASTETXEKO LAGUNTZA PROGRAMAZIOA

HITZAURREA.

HELBURU OROKORRAK.

IKASTETXEAREN HELBURUAK.

IRAKASLEEKIKO JARDUKETAK.

1. Ikasle berrien harrera plana.

2. Laguntza programa Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuan.

3. Laguntza programaren urteko plana.

JARDUKETAK IKASLEEKIN.

1. Prestakuntza eta denborak esleitzea ikasgelan.

2. Ikastetxe osorako jarduerak programatzea eta denborak esleitzea.

3. Jarduerak programatzea eta denborak esleitzea, komunitatearekin sinergian.

JARDUKETAK FAMILIEKIN.

1. Komunikaziorako eta proiektuan parte hartzeko uneak.

2. Familiekin egiteko jardueren programazioa.

III. ERANSKINA.–(*) "LAGUNTZA" PROGRAMAN SARTZEKO ESKABIDEA

Izen-deiturak: _____________________________________________________________________

Ikastetxearen zuzendari gisa: ________________________________________________________

eta haren izenean,

ESKATZEN DUT ikastetxe hau onartua izan dadila Laguntza programan, 2024-25 eta 2025-26 ikasturteetan gure ikastetxean hezkuntza sozioemozionala lantzeko.

IKASTETXEAK KONTUAN HARTU BEHARREKO EZAUGARRIAK ETA BALDINTZAK:

–Ikastetxearen titulartasuna:

–Hezkuntza sozioemozionalari lotutako prestakuntza:

  • ..................................
  • ..................................
  • ..................................
  • ..................................

–Hezkuntza sozioemozionalarekin lotutako aurreko proiektuak:

  • ..................................
  • ..................................
  • ..................................
  • ..................................

–Bizikidetza mailan hautemandako beharrak:

______________________________________________________________________________

______________________________________________________________________________

______________________________________________________________________________

–Ikastetxeko HLBPI indizea:

–Ikastetxearen neurria:

  • Ikastetxeko irakasleen kopurua:
  • Ikastetxeko ikasleen kopurua:

–Ikastetxeak zergatik eskatu duen programan sartzeko:

______________________________________________________________________________

______________________________________________________________________________

______________________________________________________________________________

______________________________________________________________________________

–Inskribapenaren hurrenkera.

  • Eguna eta ordua: (Aholkularitzak bete beharrekoa, inskribapenarekin batera jasotako mezu elektronikoaren data eta ordua aipatuz)

IKASTETXEAK HARTZEN DITUEN KONPROMISOAK:

Horretarako, eta ikastetxea hautatu ahal izateko, datu hauek idatzi behar dira (Adierazi X batekin behar dena):

Zuzendaritza taldeak konpromisoa hartzen du programaren talde eragilea (**) gidatzeko eta bertan parte hartzeko.

Zuzendaritza taldeak eta talde eragileak konpromisoa hartzen dute Laguntza programako bi urteko prestakuntza zuzentzeko eta hartan parte hartzeko, bai eta bigarren urtearen amaieran programazioa entregatzeko ere.

Irakasleen klaustroari kontsulta egin zaio, eta ados dago programan parte hartzearekin; ..........% dago alde. Gutxienez %66koa izan behar du.

Talde eragileari jakinarazi egin zaio eta ados dago lehenengo urtean 12 orduko prestakuntza espezifikoa egitearekin eta 12 ordu sartzearekin irakasle taldearekin batera.

Talde eragileari jakinarazi egin zaio eta ados dago bigarren urtean 12 orduko prestakuntza espezifikoa egitearekin.

Irakasleen edo tutoreen irakasle taldeari jakinarazi egin zaio eta ados dago programa garatzeko beharrezko prestakuntza (12 ordu, gehienez, lehenengo bi urteetako bakoitzean) jasotzearekin.

Ikastetxean irakasle taldeak daude arriskua duten talde berariazkoetarako, eta talde horietako irakasle guztiak prest daude programa modu egonkorrean beren gain hartzeko irauten duen bi ikasturteetan.

Talde eragileak koordinatzaile bat izanen du, programa aplikatzeaz arduratuko dena. Koordinatzaile horren izena hauxe da: .......................................................................................................................

Hauxe da haren lanpostua: ...................................................................................................................

Talde eragileak klaustroaren sentsibilizazio eta kontzientziazio prozesua koordinatzeko konpromisoa hartzen du, ikasgeletan eta komunitatean bizikidetza hobetzeko elkarrekin lan egiteko.

Talde eragileak ikastetxearen eraldaketa prozesua hasteko eta zuzentzeko konpromisoa hartzen du.

Eskola kontseiluak balorazio positiboa egi dio programan parte hartzeari, ehuneko honetan: ............% (adierazi ehunekoa).

Ikastetxeak programa hori sartuko du ikastetxearen urteko programa orokorrean.

Ikastetxeak programa hori sartuko du Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuan.

Programa abiarazteko bi ikasturteak bukatu ondoren, ikastetxeak hurrengo ikasturterako lan plana entregatuko du.

Ikastetxeak programan sartzea lortzen badu, konpromisoa hartzen du bere proiektu zehatza gauzatzeko, ezarritako epeetan eta ezarritako jarduerak eginez.

Iruñean, data honetan: ____________________________________

Sinatua: ikastetxeko zuzendaria

(*) Bidali formulario hau helbide honetara:

asesora.convivencia@navarra.es

(**) Komeni da ikastetxeko talde eragilea honako kide hauez osatuta egotea, gutxienez:

Zuzendaritza taldeko pertsona bat.

Ziklo bakoitzeko pertsona bat.

Bizikidetza Batzordeko pertsona bat.

Iragarkiaren kodea: F2408611