116. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

453/2024 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako toki-erakundeei dirulaguntzak emateko deialdi bat ebazten duena, 2024an herrietako kontsultategiak eta kontsultategi lagungarriak eraikitzeko eta eraberritzeko obrak finantzatzeko xedez.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 6an emandako 63/2024 Ebazpenaren bidez, Nafarroako toki-erakundeei dirulaguntzak emateko deialdi bat eta haren oinarri arautzaileak onetsi ziren, 2024an herrietako kontsultategiak eta kontsultategi lagungarriak eraikitzeko eta eraberritzeko, obrak finantzatzeko xedez; era berean, gasturako baimena eman zen ebazpen horren bidez.

2024ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan 547001-52300-7609-312802 partida ageri da, "Oinarrizko osasun laguntzako kontsultategiak eraiki eta eraberritzeko transferentziak" izenekoa, eta 950.000 euroko kreditua du.

Aipatutako deialdiaren oinarri arautzaileetan izendatutako balorazio batzordeak txostena egin du, bertan ezarrita onartutako eskaeren artean lehentasun ordena, bat etorriz emandako puntuazioekin eta oinarri arautzaileek ezarritakoarekin. Hona hemen txostenaren emaitza:

ESKATZAILEA

KONTSULTATEGIA

JARDUKETEN IZENAK

PUNTUAK

HURRENKERA

Martzillako Udala

Martzilla

Guneak berrantolatzea: itxarongela, harrera eta kupoetako bat

20

1

Funesko Udala

Funes

Guneak berrantolatzea: itxarongela eta harreragunea

18

2

Ablitasko Udala

Ablitas

Guneak berrantolatzea: itxarongela eta harreragunea

18

3

Fustiñanako Udala

Fustiñana

Ate automatikoak jartzea kontsultategian

17

4

San Martin Unxeko Udala

San Martin Unx

Kontsultategiko guneak berrantolatzea eta berokuntza sistema berria

16

5

Murchanteko Udala

Murchante

Ate automatikoak jartzea kontsultategian

15

6

Berako Udala

Bera

Komuna irisgarria jartzea kontsultategian

15

7

Zubietako Udala

Zubieta

Eraberritze orokorra, berokuntza, irisgarritasuna, etab., eta handitzea kontsulta batean

14

8

Lanako Udala

Galbarra

Kontsultategia handitzea kontsulta batean eta berokuntza sistema aldatzea

14

9

Leringo Udala

Lerin

Ate automatikoak jartzea kontsultategian

14

10

Allingo Udala

Allin

Ate automatikoak jartzea kontsultategian

13

11

Utergako Udala

Uterga

Kontsultategiaren eraberritze orokorra, irisgarritasun unibertsala barne

13

12

Erronkariko Udala

Erronkari

Komuna irisgarria jartzea kontsultategian

13

13

Urzainkiko Udala

Urzainki

Irisgarritasuna hobetzea eta oztopo arkitektonikoak ezabatzea

13

14

Abartzuzako Udala

Abartzuza

Berokuntza sistema aldatzea eta inguratzailea hobetzea

13

15

Etxauriko Udala

Etxauri

Aire girotua jartzea eta zureria aldatzea

12

16

Puiuko Udala

Puiu

Kontsultategi berria eraikitzea bertan dagoen eraikinean

11

17

Basaburuko Udala

Basaburua

Argiak aldatzea, efizientzia energetikoa

11

18

Jaizko Udala

Jaitz

Efizientzia energetikoa: inguratzailea, berokuntza eta argiteria

11

19

Bargotako Udala

Bargota

Argiak aldatzea, efizientzia energetikoa

11

20

Oibarko Udala

Oibar

Kanpoko zureria aldatzea

11

21

Esako Udala

Esa

Kontsultategiko ate guztiak aldatzea

11

22

Eslabako Udala

Eslaba

Instalazioen eta zureriaren eraberritze orokorra

11

23

Igariko Kontzejua

Igari

Itoginak eta hezetasunak konpontzea

11

24

Eulateko Udala

Eulate

Argiak aldatzea, efizientzia energetikoa

11

25

Mezkirizko Kontzejua

Mezkiritz

Kontsultategiaren eraberritze orokorra, irisgarritasun unibertsala barne

9

26

Uharte Arakilgo Udala

Uharte Arakil

Argi zuloak iragazgaiztea, berokuntza sistema eta instalazio elektrikoa aldatzea

9

27

Berriobeitiko Udala

Berriobeiti

Kontsultategi berria eraikitzea

8

28

Ezkabarteko Udala

Arre

Erabilera anitzeko gela egokitzea

8

29

Ziraukiko Udala

Zirauki

Kontsultategi berria eraikitzea

6

30

Imarkoaingo Kontzejua

Imarkoain

Kontsultategi berria eraikitzea

6

31

Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuak eginiko proposamena ikusirik, Osasun Departamentuko kontu-hartzailetzaren adostasunez eta aurrekontuan dagoen dirua kontuan hartuz, toki-erakundeen aldeko dirulaguntzak ematea erabaki da, proposamenean adierazten diren zenbatekoetan.

Erabiliz irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Dirulaguntzak ematea toki-erakundeei 2024an herrietako kontsultategiak eta kontsultategi lagungarriak eraberritu edo handitzeko obrak finantzatzeko, hain zuzen ere 807.293,96 euro, ondoren azaltzen diren gehieneko zenbatekoetan banaturik:

–Martzillako Udalari (IFZ: P3116200A) gehienez ere 96.812,50 euro ematea, Martzillako kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2024ko jarduketei dagokie.

–Funesko Udalari (IFZ: P3110600H) gehienez ere 13.572,58 euro ematea, Funesko kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2024an gauzatzen diren jarduketei dagokie.

–Ablitasko Udalari (IFZ: P3100600J) gehienez ere 51.224,94 euro ematea, Ablitasko kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2024an gauzatzen diren jarduketei dagokie.

–Fustiñanako Udalari (IFZ: P3110700F) gehienez ere 21.285,83 euro ematea, Fustiñanako kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2024ko jarduketei dagokie.

–San Martin Unxeko Udalari (IFZ: P3121700C) gehienez ere 61.762,34 euro ematea, San Martin Unxeko kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2024ko jarduketei dagokie.

–Murchanteko Udalari (IFZ: P3117600A) gehienez ere 15.129,77 euro ematea, Murchanteko kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2024ko jarduketei dagokie.

–Berako Udalari (IFZ: P3125000D) gehienez ere 9.025,00 euro ematea, Berako kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2024ko jarduketei dagokie.

–Zubietako Udalari (IFZ: P3126300G) gehienez ere 86.938,79 euro ematea, Cadreitako kontsultategia handitu eta eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2024an gauzatzen diren jarduketei dagokie.

–Lanako Udalari (IFZ: P3113800A) gehienez ere 53.280,47 euro ematea, Galbarrako kontsultategia handitu eta eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2024ko jarduketei dagokie.

–Leringo Udalari (IFZ: P3115100D) gehienez ere 13.985,00 euro ematea, Leringo kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2024ko jarduketei dagokie.

–Allingo Udalari (IFZ: P3101100J) gehienez ere 6.936,13 euro ematea, Allingo kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2024ko jarduketei dagokie.

–Utergako Udalari (IFZ: P3124600B) gehienez ere 53.625,00 euro ematea, Utergako kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2024ko jarduketei dagokie.

–Erronkariko Udalari (IFZ: P3121000H) gehienez ere 22.625,00 euro ematea, Erronkariko kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2024ko jarduketei dagokie.

–Urzainkiko Udalari (IFZ: P3124500D) gehienez ere 11.684,97 euro ematea, Urzainkiko kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2024ko jarduketei dagokie.

–Abartzuzako Udalari (IFZ: P3100200I) gehienez ere 68.013,99 euro ematea, Abartzuzako kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2024ko jarduketei dagokie.

–Etxauriko Udalari (IFZ: P3108400G) gehienez ere 14.211,18 euro ematea, Etxauriko kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2024an gauzatzen diren jarduketei dagokie.

–Puiuko Udalari (IFZ: P3120700D) gehienez ere 73.510,07 euro ematea, Puiuko kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2024ko jarduketei dagokie.

–Basaburuko Udalari (IFZ: P3104900J) gehienez ere 3.351,82 euro ematea, Basaburuko kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2024an gauzatzen diren jarduketei dagokie.

–Jaizko Udalari (IFZ: P3121400J) gehienez ere 83.509,15 euro ematea, Jaizko kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2024an gauzatzen diren jarduketei dagokie.

–Bargotako Udalari (IFZ: P3104700D) gehienez ere 1.176,64 euro ematea, Bargotako kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2024an gauzatzen diren jarduketei dagokie.

–Oibarko Udalari (IFZ: P3100900D) gehienez ere 12.238,98 euro ematea, Oibarko kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2024an gauzatzen diren jarduketei dagokie.

–Esako Udalari (IFZ: P3126100A) gehienez ere 11.552,10 euro ematea, Esako kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2024ko jarduketei dagokie.

–Eslabako Udalari (IFZ: P3109300H) gehienez ere 13.704,94 euro ematea, Eslabako kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2024ko jarduketei dagokie.

–Igariko Kontzejuari (IFZ: P3149700A) gehienez ere 6.993,80 euro ematea, Igariko kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2024an gauzatzen diren jarduketei dagokie.

–Eulateko Udalari (IFZ: P3109900E) gehienez ere 1.142,97 euro ematea, Eulateko kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2024an gauzatzen diren jarduketei dagokie.

2. Laguntza ukatzea gainerako toki-erakundeei, beren proposamenek eskaerak onartzeko deialdiaren oinarrietan eskatutako gutxieneko puntuazioa ez lortzeagatik.

3. Gastua 2024rako gastu-aurrekontuko "Oinarrizko osasun laguntzako zentroak eraiki eta eraberritzeko transferentziak" izeneko 547001-52300-7609-312802 partidari egoztea.

4. Soberako zenbatekoa itzultzea "Oinarrizko osasun laguntzako zentroak eraiki eta eraberritzeko transferentziak" izeneko 547001-52300-7609-312802 partidara.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasun Departamentuko kontu-hartzailetza delegatura; Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzara eta Horniduraren, Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzaordetzara; Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzura, Zerbitzu Orokorren eta Mantentze-lanen Atalera, eta Kontabilitate-kudeaketaren eta Fakturazioaren Atalera. Halaber, ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezaketela, Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 30/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluarekin.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 8an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.

Iragarkiaren kodea: F2407438