116. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

290/2024 EBAZPENA, maiatzaren 7koa, Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez 6.000.000 euro gehitzen zaizkion lehendik dauden eraikinetan birgaitze energetikoko jarduketak egiteko dirulaguntzen 2023ko deialdiaren gastu baimenduari ("SEM-Eraikinak 2023"). DDBN identifikazioa: 665129.

Etxebizitzako zuzendari nagusiaren abenduaren 19ko 901/2022 Ebazpenaren bidez, lehendik dauden eraikinetan birgaitze energetikoko jarduketak egiteko dirulaguntzen deialdia eta dirulaguntza horien oinarri arautzaileak onetsi ziren ("SEM-Eraikinak 2023"). Banakako ebaluazioaren araubideko deialdi bat da, efizientzia energetikoa bermez hobetzeko nagusiki bizitegi-erabilerakoak diren eraikinak birgaitzeko jarduketetan, bat etorriz urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretuan ezarritakoarekin (Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren laguntza-programak arautzen dituena, bizitegiak birgaitzeari eta etxebizitza sozialei dagokienez) eta, zehazki, haren IV. kapituluan jasotakoarekin ("Eraikin mailako birgaitze-jarduketetarako laguntza-programa), 30. artikulutik 39. artikulura bitartekoetan.

Deialdi horretan 10.000.000 euroko gastua baimendu zen. Zenbateko hori 2023ko (2.000.000 euro) eta 2024ko (8.000.000 euro) aurrekontu-partidetan dago erabilgarri; partida horiek 2022ko gastu-aurrekontuko "SEM-Birgaitze babesturako Europako funtsen dirulaguntzak" izeneko 320000-32100-7800-261405 (PEP E-21/000433-01 elementua) partidaren baliokideak dira.

Gero, Etxebizitzako zuzendari nagusiaren azaroaren 17ko 255/2023 Ebazpenaren bidez, aldatu egin zen lehendik dauden eraikinetan birgaitze energetikoko jarduketak egiteko dirulaguntzen deialdirako ("SEM-Eraikinak 2023") baimendutako gastuari egotzitako urteko zenbatekoa, eta zenbateko horri 4.000.000 euro gehitu zitzaizkion.

Jasotako eskaeren kopurua ikusita, ezinbestekoa da deialdiari beste 6 milioi euro gehitzea (dagoeneko jaso diren funts erabilgarriak), eta gastu hori 2025era aldatzea.

Kasu honetan, aplikatzekoa da Nafarroako 2024rako Aurrekontu Orokorrei buruzko martxoaren 13ko 2/2024 Foru Legearen 66. artikulua, honako hau ezartzen baitu:

"Administrazio ebazpen bidez, kreditu-zenbateko gehigarriak onesten ahalko dira urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretuan aurreikusitako bizitegiak birgaitzearen arloko laguntza-programak –Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barnekoak– garatzeko onetsitako dirulaguntzen deialdietan, eskaerak aurkezteko epea amaituta egonik ere. Zenbateko gehigarri horiek programa horiek finantzatzeko jasotako funts berrien zenbatekoa adinakoak izanen dira. Halaber, baliagarri dauden funtsak programen artean birbanatzea onesten ahalko da, errege dekretu horretan ezarritakoari jarraikiz. Gastu gehigarriaren gehikuntza onesteak ez du ekarriko eskaerak aurkezteko beste epe bat irekitzea".

Etxebizitza Zerbitzuaren txostena ikusita, kontu-hartzailetza delegatuaren adostasunarekin, eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen azaroaren 15eko 241/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 6.000.000 euroko gastu gehigarria baimentzea, 2025eko gastu-aurrekontuko "SEM-Birgaitze babesturako Europako funtsen dirulaguntzak" izeneko 320000-32100-7800-261405 (PEP E-21/000433-01 elementua) partidaren kargura, 665129 DDBN-kodea duen deialdi honetarako: lehendik dauden eraikinetan birgaitze energetikorako jarduketak egiteko dirulaguntzen 2023ko deialdia, "SEM-Eraikinak 2023" programa.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Atalera, Etxebizitza Zerbitzura eta Etxebizitza Zuzendaritza Nagusian dagoen kontu-hartzailetza delegatura, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 7an.–Etxebizitzako zuzendari nagusia, Maite Arrondo Segovia.

Iragarkiaren kodea: F2407431