2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Deialdia, dirulaguntzak emateko, herritarren partaidetzaren esparruan proiektuak, jarduerak eta prestakuntzak egin daitezen, 2023. urtean. Laburpena
DDBN (identifikazioa): 685390.
Bat etorrita azaroaren 17ko Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoarekin, deialdiaren laburpena argitaratzen da; testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/685390).
Irabazi-asmorik gabeko elkarteei eta beste entitate batzuei dirulaguntzak ematea, 2023an proiektuak, jarduketak eta prestakuntzak egin ditzaten herritarren partaidetzaren, herritartasun aktiboaren, partaidetzako prestakuntzaren eta gizarte-loturaren esparruetan.
Ildo horretan, herritarren partaidetza irabazi-asmorik gabeko elkarteek eta/edo entitateek sustatutako ekimenak dira, elkartekideen eta/edo boluntarioen inplikazio aktiboa sustatzeko, garapen pertsonala, taldekoa eta komunitarioa sustatuz, inguruko arazo ekonomikoei, ingurumenekoei eta sozialei erantzuna emanez eta bizi-baldintzak hobetuz.
Iruñean, 2023ko martxoaren 29an.–Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako zinegotzi ordezkaria, Fernando Sesma Urzaiz.
Iragarkiaren kodea: L2305320