267. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

23-02081 gora jotzeko errekurtsoa, deialdi honen aurka: deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko, oposizio-lehiaketa bidez, aldi baterako kontratuarekin bete dadin administrazio publikoko / antolaketaren eta giza baliabideen kudeaketako teknikariaren lanpostua

Jaso da 23-02081 gora jotzeko errekurtsoa, Adrían Fernández Martínezek Nafarroako Administrazio Auzitegian aurkeztutakoa, honako honen aurka: 2023ko irailaren 21ean Zizur Nagusiko Udaleko Lehendakaritza, Funtzio Publiko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkariaren ebazpena, Administrazio publiko-kudeaketa eta antolakuntza eta giza baliabideen teknikariaren lanposturako aldi baterako kontratatzeko hautatutako hautagaien zerrendari buruzkoa.

Interesdunak epatzen dira iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10, Iruñea), hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

Aditzera ematen da, denek jakin dezaten.

Zizur Nagusian, 2023ko abenduaren 13an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2317426