234. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERRIBERAREN GARAPEN ESTRATEGIETARAKO PARTZUERGOA (EDER PARTZUERGOA)

Laguntzen deialdia, betearaz daitezen partaidetzazko toki garapenaren estrategiak, sustatzaile publiko eta pribatuentzat, 2023rako. LEADER-Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoa, Nafarroan, 2023-2027. 7119.02.01 azpineurria

Oinarri arautzaileak.

Interesdunen eskura daude Nafarroako Aldizkari Ofizialeko esteka honetan: https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2023/199/41#.

Eskaerak aurkezteko tokia eta modua.

Pertsona, enpresa edo entitate interesdunak harremanetan jar daitezke EDER Partzuergoarekin, eta hari zuzendu eskaera. Partzuergoak izanen du eskaera tramitatzeko eta erregistratzeko erantzukizuna, SGA-NA aplikazio informatikoaren bidez (laguntza hauek kudeatzeko prestatu da).

SGA-NA aplikazio informatikoak zenbaki korrelatibo bat emanen dio laguntzen espedienteari, eta sortuko du laguntza eskatzeko inprimaki ofiziala. Eskatzaileak sinatu beharko du, edo, behar denean, legezko ordezkariak.

Ez dira aurkeztutzat joko aplikazioko eredura egokitzen ez diren eskaerak, ezta telematikoki eta aplikazio hori erabiliz aurkezten ez direnak ere. Hori hala xedatzen du urriaren 1eko 39/2015 Legeak, 16.8 eta 66.6 artikuluetan (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea). Horrenbestez, ez-aurkeztutzat jotzen direnez, eskaera horiek ezin izanen dira zuzendu.

Aurkeztu beharreko gutxieneko dokumentazioa hemen kontsultatzen ahal da: https://www.consorcioeder.es/wp-content/uploads/2023/10/Listado-Documentacion-ayuda.doc.

Beharrezko dokumentazioa zein den jakiteko, eta jakiteko zein diren eskaerak aurkezteko prozeduraren eskuliburuko formularioak, jo daiteke tokiko ekintza taldeko web-orrira, edo bulego hauetara:

Yehuda Ha-Levi plaza, z.g.

31500 Tutera.

Telefonoa: 948 84 73 56.

Helbide elektronikoa: leader@consorcioeder.es.

Web-orria: https://www.consorcioeder.es/planes/edlp/.

Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hasiko da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, eta bukatuko da 2024ko urtarrilaren 31n.

Gehienez ere, egun horretako 10:00ak arte jaso eta zigilatuko dira laguntzaren eskaera formalizatzeko agiriak.

Finantza-zuzkidura.

EDER Partzuergoko aurrekontuetan gaitzen diren partiden kargura izanen da kreditu erabilgarria; zenbateko hauek izanen dira:

EKITALDIA

LERROAREN KODEA

AZPINEURRIAREN IZENA /
PROIEKTUAREN IZENA

GUZTIRA
(euroak)

LANDA GARAPENERAKO EUROPAKO NEKAZARITZA FUNTSAREN (FEADER) EKARPENA: %45
(euroak)

NAFARROAKO
GOBERNUAREN EKARPENA: %55 (euroak)

2025

7119.02.01

Partaidetzazko toki garapenaren estrategia - proiektu produktiboak. Exekuzioa

476.605,91

214.472,66

262.133,25

2025

7119.02.01

Partaidetzazko toki garapenaren estrategia - proiektu ez-produktiboak. Exekuzioa

476.605,91

214.472,66

262.133,25

2025

7119.02.02

Partaidetzazko toki garapenaren estrategia - berezko proiektuak. Exekuzioa

-

-

-

2025

7119.02

GUZTIRA

953.211,82

428.945,32

524.266,50

Proiektu produktiboen lerrorako ezarritako hasierako zuzkidura da, gutxienez, 7119.02.01 lerrorako esleitutako guztizko zuzkiduraren %50. Baldin ez bada ematen lerro horretarako esleitutako zuzkidura guztia, eman gabekoa erabil daiteke proiektu ez-produktiboen lerroan zuzkidurarik gabe gelditu diren proiektu onartuetarako, eta alderantziz.

Onartutako laguntzen zenbatekoaren finantzaketa hau izanen da: %45, FEADERen ekarpena, eta %55, Nafarroako Gobernuaren ekarpena.

Jarduketa eremua.

EDER Partzuergoari esleitutako udalerrietako pertsona fisikoak, enpresak nahiz entitateak. Hain zuzen ere, udalerri horiek Partzuergoari atxiki zitzaizkion abuztuaren 26ko 201E/2022 Ebazpenaren eta martxoaren 29ko 59E/2023 Ebazpenaren bitartez. Ebazpen horien bidez onetsi ziren partaidetzazko toki garapenaren estrategiak, eta eman zen Nafarroako tokiko ekintza taldearen izaera.

1. eranskinean kontsulta daitezke zer udalerri dauden Partzuergoko eremu geografikoan.

Ekintza-plana eta lehentasunezko lerroak.

Ekintza-plana eta lehentasunezko lerroak, baita haien laguntza mugak, inbertsio mugak, eta diruz lagungarriak diren proiektuen baldintzak ere, jarraikiz EDER Partzuergorako onetsitako tokiko garapen estrategiei.

2. eranskinean kontsultatzen ahal da erakundearen ekintza-plana.

Proiektuak gauzatzeko epea.

Aldeko ebazpena jasotzen duten eskaeretako proiektuak egin beharko dira, gehienez ere, 2025eko martxoaren 27rako.

Onarpen-ebazpenean zehaztuko da proiektuak gauzatzeko epea, aurkeztutako eta onetsitako proiektuaren arabera. Nolanahi ere, luzapenak ematen ahalko dira, justifikatutako arrazoiengatik, betiere oinarri arautzaileetan ezarritako mugak gainditzen ez badira.

Jarduketak hautatzeko irizpideak.

Laguntzak norgehiagoka bidez emanen dira. Honela eginen da: aurkeztutako proiektuak teknikoki alderatuko dira, horien arteko lehentasuna ezartzeko, jarraikiz deialdi honetan ezarri diren baloratzeko eta lehenesteko irizpideei.

Hain zuzen, 3. eranskinean kontsultatzen ahal dira erakundeko jarduketak hautatzeko zer irizpide erabiliko diren.

Kontsultatu eranskinak:

https://www.consorcioeder.es/wp-content/uploads/2023/10/Convocatoria2023_ParticularidadesEDE_SDR.pdf

Tuteran, 2023ko urriaren 31n.–EDER Partzuergoko burua, Alejandro Toquero.

Iragarkiaren kodea: L2315651