208. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

5759E/2023 EBAZPENA, irailaren 8koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdi bat onesten baita langabeei zuzendutako enplegu eta prestakuntzako programa mistoak gauzatzeko 2023., 2024. eta 2025. urteetan eta Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean bakarrik. DDBN: 715070.

Enplegurako lanbide-prestakuntzaren sistema lan arloan arautzen duen irailaren 9ko 30/2015 Legearen bidez sistemaren osoko erreforma bati ekin zaio eta esparru juridiko berri bat ezarri da hala enpresek nola Administrazio Publikoek langileen eskura jartzen dituzten prestakuntza eskaintzetarako.

Lege horren 8. artikuluak aurreikusten du ikas-ekinezko prestakuntza, enplegu eta prestakuntzaren prozesu misto baten bitartez. Prozesu horrek aukera ematen dio langileari ikaskuntza formala lanpostuko lanbide praktikarekin batera uztartzeko, prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratu baten bitartez.

Ekimen hau, eta hura osatzen duten ekintzak, lanbide kualifikazio eta gaitasunak eskuratu, hobetu eta etengabe eguneratzera bideratuta daude, biztanleria aktiboari bizitza osoan prestatzen segitzeko aukera emateko, pertsonen, enpresen, lurraldeen eta sektore produktiboen beharrak uztartuta.

Nafarroako 2021-2024 Enplegurako Planaren helburu estrategikoak dira pertsonen enplegu aukerak hobetzea eta bizialdiko ikaskuntza iraunkorrerako gaitasuna sustatzea eta garatzea. Gainera, enplegurako politika aktiboen Akordioan, pertsonen zeharkako gaitasun profesionalak eta enplegurako lanbide-prestakuntza bultzatzen dira, prestakuntza eskaeren eta premien arabera planifikatuz eta diseinatuz lurralde-ikuspegiarekin, enpleguan eragin zuzen handiagoa izan dezan.

Irailaren 28ko 818/2021 Errege Dekretuak, Enplegu Sistema Nazionalaren barruan enplegua aktibatzeko programa komunak arautzen dituenak, 36.etik 40.era bitarteko artikuluetan zehazten ditu enplegu eta prestakuntzako programen baldintzak: xedea, garapena, parte-hartzaileen hautaketa eta finantzaketa.

Deialdi honen bidez, kontratazio-beharrei erantzun nahi zaie, langabeei behar duten prestakuntza eta esperientzia emanez, ahalik eta bermerik handienarekin laneratu daitezen. Horretarako, onuradunak ikas-ekinezko prestakuntza-kontratu batekin kontratatuko dira, urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege-dekretuak onetsitako Langileen Estatutuaren Legearen testu bateginaren 11. artikuluan eta bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.

Enplegu eta prestakuntzako programa misto horiek banakako ebaluazio-araubidean emandako dirulaguntza publikoen bidez finantzatuko dira, eta entitate publikoek eta irabazi-asmorik gabeko entitate onuradunek gauzatuko dituzte.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen xedea da Nafarroako Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen araubide juridiko orokorra arautzea. Foru lege horren 17.1 artikuluak xedatzen duenez, dirulaguntzak emateko prozedura arrunta norgehiagokako araubidearen araberakoa izanen da, salbu eta Nafarroako Gobernuak, behar adinako arrazoiak tarteko, banakako ebaluazio-araubidea erabiltzeko baimena ematen duenean.

Foru lege hori betez, Nafarroako Gobernuak, 2023ko irailaren 6ko Erabakiaren bidez, baimena eman du deialdi honetan banakako ebaluazio-araubidea erabiltzeko, hura baita haren helburura eta xedera hobekien egokitzen dena. Halaber, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 40.6 artikulua betez, baimendu egin da 2023, 2024 eta 2025eko ekitaldietarako proposatutako urte anitzeko gastuaren konpromisoa.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea dirulaguntza deialdi bat, langabeei zuzendutako enplegu eta prestakuntzako programa mistoak gauzatzeko 2023., 2024. eta 2025. urteetan eta Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean bakarrik.

2. Onestea deialdi hau arautzen duten oinarriak, ebazpen honen eranskinean jaso direnak.

3. 10.940.000 euroko gastua baimentzea enplegu eta prestakuntzako programa mistoak finantzatzeko, honako aurrekontu-egozpen honekin:

–1. ildoa: 8.800.000 euro lantegi-eskoletarako:

  • 1.800.000 euro, 2023ko aurrekontuko "Lantegi-eskolen programak eta programa espezifikoak. Konferentzia sektoriala" izeneko 950002-96200-4819-242200 aurrekontu-partidaren kargura.
  • 4.000.000 euro, 2024ko aurrekontuko "Lantegi-eskolen programak eta programa espezifikoak. Konferentzia sektoriala" izeneko 950002-96200-4819-242200 aurrekontu-partidaren kargura, edo gaitzen den aurrekontu-partida baliokidearen kargura, baldin eta xede horretarako krediturik badago.
  • 3.000.000 euro, 2025eko aurrekontuko "Lantegi-eskolen programak eta programa espezifikoak. Konferentzia sektoriala" izeneko 950002-96200-4819-242200 aurrekontu-partidaren kargura, edo gaitzen den aurrekontu-partida baliokidearen kargura, baldin eta xede horretarako krediturik badago.

–2. ildoa: 2.140.000 euro enplegu eta prestakuntza lantegietarako:

  • 1.140.000 euro, 2023ko aurrekontuko "Lantegi-eskolen programak eta programa espezifikoak. Konferentzia sektoriala" izeneko 950002-96200-4819-242200 aurrekontu-partidaren kargura.
  • 1.000.000 euro, 2024ko aurrekontuko "Lantegi-eskolen programak eta programa espezifikoak. Konferentzia sektoriala" izeneko 950002-96200-4819-242200 aurrekontu-partidaren kargura, edo gaitzen den aurrekontu-partida baliokidearen kargura, baldin eta xede horretarako krediturik badago.

4. 2023ko edo 2024ko ekitaldian, 800.000 euro gehiago baimentzen ahalko dira gehienez, baina, hori gauzatu ahal izateko, baimena beharko da, legez aurreikusitako inguruabarren bat gertatzen delako emandakoa. Kreditu gehigarri horretarako baimena, kasua bada, organo eskudunak emanen du, eta deialdiaren modu berean argitaratuko da. Horrek ez du ekarriko beste epe bat irekitzea dirulaguntza eskaerak aurkezteko, ez eta ebazteko eta jakinarazteko gehieneko beste epe bat hastea ere. Hori guztia Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31. artikuluaren 3. apartatuko a) erregelako 2. kasuan xedatutakoa aplikatuz, hau da, erabilgarri dagoen aurrekontu-kredituaren zenbatekoa handitu bada kreditua sortu, gehitu edo eranstearen ondorioz.

5. Ebazpena eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta ohartaraztea deialdiak eta oinarri arautzaileek ez dutela ondoriorik sortuko harik eta aipatu aldizkarian argitaratu arte.

6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2023ko irailaren 8an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

I. ERANSKINA.–DEIALDIAREN XEDAPEN OROKORRAK

1.–Xedea eta jarduketa eremua.

Ebazpen honen xedea da langabeei zuzendutako enplegu eta prestakuntzako programa mistoak egiteko dirulaguntzak emateko prozedura arautzea, bi laguntza-ildorekin:

–1. ildoa: Lantegi-eskolak.

–2. ildoa: prestakuntza eta enplegu lantegiak.

Aplikazio eremua Nafarroako Foru Komunitatea da.

2.–Definizioa.

Enplegu eta prestakuntza lantegi mistoak langabeen enplegu aukerak hobetzeko programak dira eta, horretarako, ikaskuntza eta prestakuntza jardun produktiboarekin tartekatzen dituzte, langabe horiek laneratzea sustatzeko.

Horretarako, lan produktiboak garatuko dira, obrak edo zerbitzuak, onura publikokoak edo gizarte interesekoak, eta horiek ahalbidetuko dute ikasle-langileek benetako lan bat egitea ikasbide moduan.

3.–Entitate onuradunak.

1. Deialdi honetan aurreikusitako programen sustatzaileak honako entitate hauek izanen dira:

a) Toki entitateak, beren erakunde autonomoak eta horien mendeko edo horiei parekatutako entitateak, titulartasun osoa toki entitate horiena bada eta Nafarroako Foru Komunitatean badaude.

b) Nafarroan gutxienez establezimendu bat duten irabazi-asmorik gabeko elkarte, fundazio eta bestelako entitateak.

Proiektua gauzatzen den bitartean, erabilgarritasun publikoko edo interes sozialeko obrak edo zerbitzuak eginen dira, eta horiei esker, ikasle-langileek aukera izanen dute benetako lana egiteko. Lan horrek, jasotzen duten enplegurako lanbide prestakuntzarekin batera, lanbide-kualifikazioa emanen die eta laneratzea erraztuko.

2. Entitate onuradun guztiek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. eta 15. artikuluetan ezarritako betekizunak bete beharko dituzte.

4.–Edukiera, instalazioak, ekipamenduak eta prestakuntza-materiala.

1. Entitate onuradunek eskumena izanen dute kasuan kasuko onura publikoko obrak edo zerbitzuak gauzatzeko Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde-eremuan.

2. Onetsitako proiektuaren memoriaren arabera, entitate onuradunak jarri beharko ditu ikasgelak, lantegiak, altzariak, makineria eta abar, hori baita proiektuak behar bezala funtzionatzeko behar duen oinarrizko ekipamendua.

3. Proiekturako erabiltzen diren ikasgelak, lantegiak eta gainerako gelak entitate onuradunaren jabetzakoak ez direnean, eskaera egiteko unean egiaztatu beharko da profesionaltasun ziurtagiriak emateko lokalak erabiltzeko prest daudela eta horretarako akreditatuta daudela.

4. Proiektuko memorian adierazitako gainerako oinarrizko ekipamendua prest egonen da erabiltzeko, proiektua behar bezala garatzeko beharrezkoa den unean.

5.–Parte-hartzaileen hautaketa.

1. Parte-hartzaileak hautatu aurretik, proiektua gauzatuko den lurraldeko enplegu agentziak aurrehautaketa bat eginen du.

Entitate onuradunek dagokion enplegu agentziari adierazi beharko diote zein diren proiektuari egokitzen zaizkion profilak eta sartzeko betebeharrak, zundaketa bidez edo zabalkunde publikoaren bidez behar bezala kudea ditzan.

Enplegu agentziak zundaketa bat egiten badu, bilaketa esparrua izanen da hautaketa egiten den enplegu agentziaren eragin eremua. Zabalkunde iragarkian zehaztuko dira interesdunek izena emateko epea, modua eta bideak.

Sartzeko baldintzak betetzen dituzten eskaeren kopuruak ikaspostuen kopurua gainditzen badu, enplegu agentziak aurrehautaketa bat eginen du, honako irizpideen eta lehentasun-ordenaren arabera:

a) Errenta bermatua jasotzen dutenak, inklusiorako eskubidea gauzatzeko.

b) NL-NEZko orientazio langileek edo gizarte zerbitzuek bideratutako pertsonak.

c) Enplegu aukeren ibilbideak edo enplegurako ibilbide pertsonalizatuak dituztenak, NL-NEZk berak edo orientabiderako dauzkan entitate laguntzaileek eginak.

d) Lehentasuna emanen zaie 2924E/2021 Ebazpenaren bidez onetsitako lantegi-eskolen azken programan eta 21624E/2022 Ebazpenaren eta 12119E/2022 Ebazpenaren bidez onetsitako prestakuntza eta enplegu lantegietan parte hartu ez duten pertsonei.

Entitate onuradunek enplegu agentziari hautagai zerrenda bat aurkezten ahalko diote, aurrehautatuak izan daitezen, eta jarduketa eremuan proiektuaren hartzaileekin lan egiten duten beste entitate batzuetatik deribazio bideak ezarrita izaten ahalko dituzte.

Aurrehautaketa egin ondoren, enplegu agentziak entitate onuradunari igorriko dizkio aurrehautatutako pertsonen zerrenda eta inskripzio eskaerak, hautaketa egin dezan.

Entitate onuradunak parte-hartzaileen eta ordezkoen zerrenda eta hautatzeko irizpideak behar bezala justifikatuta igorriko dizkio enplegu agentziari.

Enplegu agentziak, bere eskumenen arabera, deialdi honetan ezarritako betebeharrak bete diren egiaztatuko du.

2. Hautatutako ikasleek hautaketa-baldintzak bete beharko dituzte proiektuan sartu aurreko egunean.

6.–Eskaerak eta aurkezteko epea.

1. Eskaerak elektronikoki tramitatuko dira Nafarroako Atarian (www.navarra.es/eu/), "Tramiteak" atalean dagoen deialdiaren fitxan, "Tramitatu" aukeratuz.

2. Eskaerak deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita aurkezten ahalko dira. Aurkezteko epea 2023ko azaroaren 15ean bukatuko da. NL-NEZk eskaerak aurkezteko beste epe bat irekitzen ahalko du, abenduaren 15era artekoa, baldin eta ildoetako bateko eskaerak ebatzi ondoren soberakina beste ildoko dirulaguntzak emateko erabiltzea erabakitzen badu, 10.4 oinarrian adierazten den bezala, edo eskaera berriak onartzeko erabiltzea erabakitzen badu. Nafarroako Atarian emanen da horren berri.

3. Eskaera aurkezteak berekin dakar deialdi hau arautzen duten oinarriak onartzea. Halaber, eskaera aurkeztean baimena ematen zaio Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari eskaera ebazteko behar den informazioa kontsultatzeko eta administrazio publikoek egiten edo gordetzen duten dokumentazioa eskuratzeko. Horri berariaz aurka egin nahi izanez gero, dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko da.

4. Ez dira berriz aurkeztu beharko interesdunak edozein administraziori lehendik aurkeztu dizkion agiriak, ez eta administrazioak berak eginak direnak ere. Ondorio horietarako, interesdunak azaldu beharko du Administrazioaren zein organoren aurrean eta noiz aurkeztu zituen aipatutako agiriak, eta NL-NEZk bide elektronikotik eskatuko ditu, salbu eta interesdunak berariaz egin badu horren aurka. Kasu horretan, berak aurkeztu beharko ditu agiriak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.3 artikuluan aurreikusitakoarekin bat. Salbuespen gisa, aipatu erakundeak ezin baditu agiri horiek eskuratu, berriz aurkez ditzala eskatzen ahalko dio interesdunari.

7.–Aurkeztu beharreko agiriak.

1. Entitate eskatzaileek eskabide bat eta dagokion memoria aurkeztu beharko dituzte garatu nahi duten proiektu bakoitzeko, eredu normalizatuaren arabera. Gehienez ere ildo bakoitzeko 6 proiektu aurkezten ahalko dira (lantegi-eskolak edo prestakuntza eta enplegu lantegiak) entitate bakoitzeko. Proiektuekin batera honako dokumentazio hau aurkeztuko da:

a) Entitate eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. eta 15. artikuluetan jasotako betebeharrak konplitzen dituela.

b) Eskatzaileen nortasuna identifikatzen duen dokumentazioa eta entitate onuradunen izenean eta haiek ordezkatuz jarduteko ahalorde aski eta iraunkorra dutela egiaztatzen duena.

c) Irabazi-asmorik gabeko elkarteen, fundazioen eta bestelako entitateen kasuan, eraketaren eskritura publikoa eta dagokion erregistroan behar bezala inskribatutako estatutuak, irabazi-asmorik gabeko entitateak direla egiaztatzen dutenak.

d) Dirulaguntzarik jasotzen ez duen proiektuaren kostua finantzatzeko kreditua baduela egiaztatzen duten agiriak.

e) Organo eskudunak proiektua onesteko hartutako erabakiaren ziurtagiria, entitate onuraduna 3.1.a) oinarrian adierazitakoetako bat bada.

f) Proiektua V. eranskinean jasotako prestakuntza-espezialitateak ematera bideratuta baldin badago, entitate eskatzaileak erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko du profesionaltasun-ziurtagiria lortzera bideratuta ez dauden prestakuntza-espezialitateak inskribatzeko, eredu normalizatuaren arabera.

g) Helburu bererako eskatu edo emandako dirulaguntzen gaineko adierazpena.

h) Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera, Nafarroako Gobernuari dirulaguntza eskatzen zaion lehenengo aldia baldin bada.

i) Beste edozein dokumentu edo informazio gehigarri, uste bada beharrezkoa dela espedientea ebazten denerako.

2. Eskaerak ez baditu betetzen adierazitako betebeharrak, instrukzio unitateak eskatzaileari eskatuko dio hamar egun balioduneko epean akatsa zuzendu dezala. Zuzentzen ez badu, bere eskaerari uko egin diola ulertuko da. Kasu horretan, espedientea artxibatzeko agindu, eta dagokionari jakinaraziko zaio, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluan xedatu bezala.

8.–Instrukzioa eta tramitazioa.

1. Prozeduraren instrukzioa eta tramitazioa NL-NEZko Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzuari dagozkio.

2. Instrukzio organoak, behar diren egiaztapenak egin ondoren eta aurrekontuan dagoen diru erabilgarriaren arabera, txostena prestatu eta dagokion ebazpen proposamena eginen du, NL-NEZko zuzendari kudeatzaileari igortzeko.

3. Eskaeren instrukzioa aurkezten diren hurrenkerari jarraikiz eginen da.

9.–Dirulaguntzak emateko prozedura.

Deialdi honetan ezarritako dirulaguntzak emateko, banakako ebaluazio-araubidea erabiliko da. Prozedura hori Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen aurreikuspenekin eta oinarri arautzaile hauetan ezarritakoarekin bat etorriko da.

10.–Dirulaguntza emateko ebazpena.

1. NL-NEZko zuzendari kudeatzaileak, instrukzio organoak egindako proposamena jasorik, ebatziko du dirulaguntza eman edo ukatzen den.

Ebazpena gehienez ere hilabetean eman eta jakinaraziko da, eskaera aurkezten denetik hasita.

Epe hori berariazko ebazpenik jakinarazi gabe bukatzen bada, aurkeztutako eskaera ezetsi egin dela ulertuko da, deusetan galarazi gabe organo eskudunak ebazpena emateko duen betebeharra.

2. Ebazpena entitate eskatzaileari jakinaraziko zaio, dirulaguntza eman edo ukatzearen arrazoiak adierazita.

3. Eskaeraren gaineko presuntziozko edo berariazko ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Ebazpena berariazkoa ez bada, noiznahi aurkezten ahalko da errekurtsoa, ebazteko gehieneko epea bukatu eta biharamunetik hasita.

4. 2023ko azaroaren 15ean kreditua soberan badago, ildoetako bateko eskaerak ebatzi ondoren, soberakina beste ildoko dirulaguntzak ematera bideratzen ahalko da.

11.–Bateragarritasuna.

Deialdi honen babesean jasotzen diren dirulaguntzak bateragarriak dira Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek, beste entitate publiko edo pribatu batzuek edo partikularrek, Espainiakoek zein atzerrikoek, diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideekin, salbu eta kontratatzeko pizgarrien dirulaguntzekin.

Aurrekoa gorabehera, dirulaguntzen zenbatekoa inoiz ere ez da izanen, bakar batean edo beste batzuekin batera, proiektua egiteak sortutako kostuen ehuneko ehun baino handiagoa.

12.–Entitate onuradunen betebeharrak.

Dirulaguntza hauen onuradun diren entitateek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak bete beharko dituzte.

Bereziki, hauek bete beharko dituzte:

a) NL-NEZri, proiektuaren hasieran, jardueraren hasieraren komunikazioa igortzea.

b) Dirulaguntzaren xedeko jarduera deialdian ezarritako moduan eta epean egitea.

c) Diruz lagundutako langileen lan kontratuak aurkeztea.

d) Proiektuan zehar egin beharreko jarduera osoaren plangintza eta egutegi xehatua aurkeztea proiektuaren hasieran, bai eta eskuratutako prestakuntza teoriko-praktikoaren maila zehazten duen ebaluazio-sistema bat ere.

e) Lehenbailehen jakinaraztea NL-NEZri parte-hartzaileen artean izan diren altak eta bajak.

f) NL-NEZk eskatzen dituen argibide eta agiriak aurkeztea prozeduraren instrukzio fasean, prestakuntza ekintzak gauzatzeko fasean eta dirulaguntza justifikatzean, organo horrek ezarritako formatu, epe eta bideak erabiliz, eta kontrol organo eskudunen eskura edukitzea partaideek prestakuntza ekintzetan parte hartu dutela frogatzen duten agiriak, behar bezala sinatuak.

g) NL-NEZri komunikatzea beste administrazio edo entitate publiko edo pribatu batzuek, Espainiakoek nahiz atzerrikoek, diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko emandako bestelako dirulaguntzarik, laguntzarik, diru-sarrerarik edo baliabiderik jaso den, bai eta dirulaguntzak emateko kontuan hartutako xedeak edo baldintzak aldatu diren ere.

h) NL-NEZri behar beste justifikatzea onetsitako proiektuan aurreikusitako laneratze konpromisoak bete direla.

i) Gordetzea jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrolaren xede izan daitezkeen bitartean.

j) Diruz lagundutako jarduerak izaera publikoa duela agerraraztea. Diruz laguntzen diren programen zabalkunde eta garapenarekin zerikusia duten jarduketa guztietan, gutxienez, Nafarroako Gobernuaren ikurra sartu beharko da, eta NL-NEZren eta Laneko eta Ekonomia Sozialeko Ministerioaren elkarlana aipatu. Horiek guztiak lehentasunezko tokian jarriko dira, eta ez dira inola ere entitate onuradunaren ikurra baino txikiagoak izanen. Betiere proportzioak eta jatorrizko gama kromatikoa errespetatuko dira.

Entitateak deialdi honen berri emateko eta zabalkunderako baliatzen dituen dokumentazio, publizitate, irudi edo material guztietan, hizkuntzaren erabilera ez-sexista erabili beharko da, emakumeak diskriminatzen dituen edozein eredu edo estereotipo sexista baztertu, eta berdintasun balioetan, presentzia orekatuan eta rolen eta genero identitateen aniztasunean oinarritutako irudia sustatu.

k) Jarduketak grabatzea NL-NEZk adierazitako plataforma informatikoetan.

l) Parte-hartzaile bakoitzari egin duen aprobetxamendua egiaztatzen duen diploma bat ematea, deialdi honetan adierazi bezala. Proiektuan parte hartu ondoren, onuradunek entitate onuradunak emandako ziurtagiri bat jasoko dute. Ziurtagiri horretan adieraziko da zenbat ordu iraun duen parte-hartzeak, eta lortutako prestakuntza teoriko-praktikoaren ebaluazioa eta egindako prestakuntza jasoko dira.

m) Parte-hartzaileei proiektura joateak dakartzan betebeharren berri ematea.

n) Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legeak ezarritako betebeharrak betetzeari buruzko adierazpena aurkeztea, hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik hasita.

o) Lantegi-eskolen lehen etapako proiektuek soilik izenpetu beharko dute istripu-aseguruaren poliza bat, proiektuak hasi aurretik. Poliza hori gauzapen aldiari, egin asmo diren jarduketei eta eguneroko ordutegiari egokituko zaizkie. In itinere istripu gastuak eta ikasleek enpresetara eta beste establezimendu batzuetara egiten dituzten bisiten ondoriozko arriskuak estali beharko ditu, eta jarduketen garapenari euskarri eman beharko diote.

Polizak hirugarrenen aurreko erantzukizun zibila ere estali beharko du, programa gauzatu bitartean parte-hartzaileek eragindako kalteak estaltzeko eta NL-NEZ horren gaineko erantzukizun orotik salbuesteko. Aseguru poliza kolektibo bat sinatzen ahalko da, adierazitako baldintzekin, parte-hartzaile guztiak estaltzeko.

Parte-hartzaileek ezin izanen dute proiektua hasi istripu aseguruko poliza sinatu ez bada. Polizak, gutxienez, honako estaldura hauek izanen ditu:

–Heriotza, istripuagatik.

–Ezintasun iraunkorra (partziala, osoa edo absolutua) eta ezintasun handia, istripuagatik. Baremoaren araberakoa izanen da.

–Osasun laguntza mugagabea, istripuagatik.

13.–Onetsitako proiektuen aldaketak.

1. Proiektuak edo dirulaguntzak ematerakoan kontuan hartutako baldintzak aldatu badira, aitzinetik horren berri eman beharko zaio NL-NEZri, haietarako baimena eman dezan.

Aldaketa egiteko eskaeretan behar bezain ongi azaldu beharko da aldaketarako arrazoia, edo zer arazo sortu den proiektua hasieran pentsatu bezala ez egiteko. Horrelako eskaerak proposatu nahi den aldaketa hasi baino gutxienez 5 egun natural lehenago aurkeztu beharko dira.

2. Aldaketa horiek funtsezkotzat jotzen badira, NL-NEZk ebazpen bat emanen du onartutako dirulaguntzaren zenbatekoa gutxitu edo bertan behera uzteko, sartutako aldaketen garrantziaren proportzioan.

Aldaketak ez-funtsezkotzat jotzen badira, Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzuko zuzendariak emandako ofizioaren bidez emanen da baimenaren berri.

14.–Azpikontratazioa.

Irailaren 9ko 30/2015 Legearen 14. artikuluan ezartzen den bezala, entitate onuradunek ezin izanen dute hirugarrenekin azpikontratatu proiektatutako prestakuntza jarduera, ezta proiektuko langileen eginkizunak ere (zuzendaritza, orientazioa, monitoreak edo laguntzaileak).

Proiektuko langileen kontratazioa ez da azpikontrataziotzat hartuko, kontratazio zuzena edo autonomoena bada. Prestakuntzaren kasuan, irakasleen kontratazioa ere ez da azpikontrataziotzat hartuko.

Hirugarrenak azpikontratatzeko bidea soilik erabiltzen ahalko da Laneko Arriskuen Prebentzioaren esparruko prestakuntza emateko eta entitate akreditatuek eman beharreko Txartel Profesionalak lortzeko.

15.–Jarraipena eta ebaluazioa.

1. NL-NEZk beharrezkoak diren ekintza guztiak gauzatuko ditu proiektuen jarraipena eta ebaluazioa egiteko, bai alderdi kualitatiboan, bai kuantitatiboan. Entitate onuradunek beharrezkoak diren datu, agiri eta informazio guztiak emanen dituzte egindako jarduketa ebaluatzeko, justifikatzeko, kontrolatzeko eta haren jarraipena egiteko. Zehazki, Gizarte Segurantzan kontsulta eginda egiaztatuko da programetan parte hartu dutenak laneratu diren.

2. NL-NEZk laguntzaren xedeko jarduketak ikuskatzen ahalko ditu, dirulaguntzak ematean aintzat hartutako eta ezarritako baldintza eta zehaztapenetara egokitzen ote diren egiaztatzeko. Horretarako, beharrezkoak diren bisitak eginen ditu, baita dirulaguntza jaso duten jarduerak egiten diren tokietara ere, beharrezkoa bada, horien betetze maila ebaluatze aldera.

3. Programa profesionaltasun ziurtagiriak lortzera bideratuta badago, entitate onuraduna Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Kalitatearen Jarraipenerako Planari lotuko zaio. Izan ere, planaren xedea da prestakuntza ekintzen garapenean kalitate maila onargarriak ziurtatzea, aurreikusitako lanbide gaitasunak eskuratzen direla bermatzeko.

16.–Dirulaguntzen publizitatea.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak Nafarroako Atarian (www.nafarroa.eus), eta bertan adieraziko dira deialdia, aurrekontuko zein programari eta kredituri egotzi zaizkien, onuraduna, emandako zenbatekoa eta dirulaguntzaren xedea. Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiak ere argitaratuko ditu datu horiek bere web-orrian, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 20.8 artikuluan xedatutakoarekin bat.

17.–Betebeharrak ez betetzea eta dirulaguntzak itzultzea.

1. Hartutako zenbatekoa itzuli beharko da, osorik edo partez, proiektua gauzatzen ez bada, dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen ez badira, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 35. artikuluan aipatzen diren zergatikoak gertatzen badira edo oinarri hauetan berariaz aipatzen diren betebeharrak betetzen ez badira. Legez ezarritako kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da dirulaguntza ordaindu zenetik itzuli beharraren gaineko ebazpena ematen den arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko eskatzea.

2. Ezarritako epean justifikatzen ez bada, onartutako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da eta aurreratutako zenbatekoak itzuli beharko dira, berandutze-interesak barne.

3. Dirulaguntza erabiltzen baldin bada eman zen helburuetarako ez beste batzuetarako, eta aldaketa horren berri NL-NEZri ematen ez bazaio, dirulaguntza osoa itzuli beharko da, berandutze-interesak barne, ezar daitekeen zehapena galarazi gabe.

Entitate onuradunak dirulaguntzak emateko aintzat hartutako baldintzen edo proiektuen aldaketaren berri eman eta NL-NEZk onartu badu, dirua itzultzea beharrezkoa bada, ez da berandutze-interesik eskatuko.

4. Entitate onuradunak ia "modu esanguratsuan" bete dituenean baldintza guztiak eta konpromisoak betetzeko jarrera garbia duela egiaztatzen duenean, itzuli beharreko zenbatekoa proportzionaltasun irizpideari jarraikiz zehaztuko da, dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak zenbateraino eta noraino bete ez diren ikusita. Deialdi honen ondorioetarako, "esanguratsutzat" joko da onetsitako proiektuaren %75 beteta izatea.

5. Oinarri hauetan ezarritako laneratze konpromisoa betetzen ez bada, emandako dirulaguntzaren zenbatekoaren %5 itzuli beharko da laneratzearen portzentajea betetzen ez denean.

6. Entitate onuradunak organo kudeatzaileari eskatzen ahalko dio dirulaguntzaren zati bat bere borondatez itzultzeko. Entitateak bere borondatez itzultzen badu dirua eta, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, bidezkoa bada berandutze-interesak aplikatzea, horiek kalkulatuko dira dirua itzultzen duen arte.

18.–Zehapen araubidea.

Arau-hauste eta zehapenen araubideari dagokionez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedaturikoa aplikatuko da.

19.–Datuen babesa.

Deialdi honek ezartzen duena betetzeko beharrezkoak diren datu pertsonalen tratamendua honako arau hauen arabera eginen da: 2016/679 (EB) Erregelamendua, apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duena; 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalen Bermatzekoa; eta garapenerako gainerako arauak, hari aurka egiten ez dioten heinean.

Entitate onuradunen ardura izanen da programetan parte hartzen duten pertsonei aipatu Erregelamenduaren (EB) 13. artikuluan adierazitako informazioa ematea.

Halaber, organo kudeatzaileak proiektuetako parte-hartzaileen lan bizitzak kontsulta ditzan, entitate onuradunek dagozkien baimenak eskatu behar dizkiete horiei.

20.–Errekurtsoak.

Pertsona edo entitate interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute oinarri arautzaile hauen aurka eta haien aplikazioaren ondoriozko egintzen aurka, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorrita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluan xedatutakoarekin. Errekurritutako egintza berariazkoa ez bada, edozein unetan jartzen ahalko da gora jotzeko errekurtsoa, isiltasun administratiboaren ondorioak hasi eta biharamunetik aurrera.

II. ERANSKINA.–1. ILDORAKO BEREZITASUNAK. LANTEGI-ESKOLAK

1.–Hartzaileak.

Lantegi-eskolen hartzaileek betebehar hauek bete beharko dituzte:

a) 16 urtetik gorakoak eta 30 urtetik beherako gazteak izatea.

b) Langabezian egotea, enplegu-agentzietan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea eta langabezia-txartela indarrean edukitzea.

c) Ikas-ekinezko prestakuntza kontratu bat formalizatzeko aplikatzekoa den araudian ezarritako betebeharrak betetzea.

d) Proiektuko prestakuntzaren xedea bada 2. kualifikazio mailako profesionaltasun ziurtagiriak lortzea, ikasleen profila profesionaltasun ziurtagirietan ezarritako sarbide baldintzetara egokitzen dela bermatuko da.

Programan aurreikusten den ikasle kopurua gutxienez 12 izanen da, eta gehienez 20.

2.–Iraupena.

Oinarri hauen babesean eginen diren lantegi-eskolek gutxienez 12 hilabete iraunen dute, eta 24 hilabete gehienez.

Proiektu guztiak 2024ko lehen seihilekoan hasi beharko dira.

3.–Laneratzea.

Proiektuek bermatu beharko dute programan parte hartu eta ebaluatzen ahal diren guztien %25 laneratuko direla, gutxienez. Pertsona bat ebaluatu ahal izateko, gutxienez programak irauten duen denboraren %50 egin beharko du.

Laneratutako pertsonak egiaztatzeko, ebaluatzen ahal diren pertsonak soilik hartuko dira kontuan, eta honako dokumentazio honek balioko du:

a) Lan kontratuak, gutxienez 3 hilabeteko guztizko iraupenekoak, lanaldi osoa bada, edo horren baliokidea, lanaldi partziala bada, baldin eta proiektuak iraun bitartean eta hura amaitu ondorengo 9 hilabeteetan kontratu hori lanaldi erdikoa baino txikiagoa ez bada. Horretarako ez dira kontuan hartuko bata bestearen atzetik kateatutako kontratuak.

b) Altak langile autonomoen araubide berezian, eta kuoten ordainketak, gutxienez 3 hilabetez, aurreko atalean zehaztutako epealdian.

Laneratzearen ondorioetarako, kontuan hartuko da administrazio publikoan sartzeko edozein bide, funtzionario, estatutupeko langile edo lan- edo administrazio-kontratudun gisa. Bazter geratuko dira enplegu sozial babestuko kontratuak eta NL-NLZk finantzatutako beste laguntza eta/edo dirulaguntza batzuei lotuta dauden guztiak.

Laneratze konpromisoak justifikatzeko gehieneko epea hilabetekoa da, laneratze epea amaitzen denetik hasita.

4.–Proiektuen edukia.

Proiektuek jarduketa hauek bilduko dituzte:

4.1. Orientazioa:

Orientazio eta tutoretza ekintzak proiektu osoan zehar garatuko dira, honako helburu hauekin: erabiltzaileen enplegu aukerak hobetzen laguntzea, haien lanbide-karrera sustatzea, eta haien kontratazioa erraztea edo autoenplegura orientatzea.

Orientazio zerbitzuak jarduera hauek biltzen ditu:

a) Banakako diagnostikoa eta profila egitea: Arreta espezifikoa emanen zaio onuradunari bere trebetasunak, gaitasunak, prestakuntza eta esperientzia, interesak, familia egoera eta izan ditzakeen lanbide aukerak identifikatzeko, bai eta jarduera hau garatzen duen protokolo espezifikoan garrantzitsutzat jotzen diren beste aldagai guztiak ere. Informazio hori erabiliko da pertsonaren profila egiteko eta haren enplegagarritasunaren arabera sailkatzeko.

b) Enplegurako ibilbide pertsonalizatuaren diseinua: Bidezkoa denean, pertsona laneratzeko egokien ikusten den prozesua prestatu eta haren berri modu fede-emailean emanen zaio, bere profil, premia eta itxaropenen arabera, irizpide tekniko eta estatistikoen bidez, proposatzen diren jarduketa nagusiak, gauzatzeko egutegia eta egiaztapen eta jarraipen elementuak barne.

Ibilbide horrek, gutxienez, honako hauek izan beharko ditu:

1. Bere lanbide profilarena arabera, egokiak izaten ahal diren lanbide aukerak identifikatzea, Nafarroan, Espainian, Europar Batasunean eta nazioartean dituzten enplegu aukeren azterketa arrazoitutik abiatuta.

2. Erabiltzailearen profilaren arabera beharrezkoa bada, prestakuntza ibilbide bat identifikatzea, eta proposatzea egokiak diren prestakuntza ekintzak eta/edo lan esperientziaren edo prestakuntza ez-formalaren egiaztapena, erabiltzailearen gaitasunak eta lanbide kualifikazioa hobetzeko.

3. Identifikatzea erabiltzaileak, bere profilaren arabera, zer jarduketa egin beharko dituen enplegua modu aktiboan bilatzeko.

c) Aholkularitza eta laguntza tekniko osagarria, honako hauetarako:

1. Curriculuma definitzera, bere lanbide profila nolakoa den adierazteko, lanbide gaitasunak kontuan harturik: Informazioa eta aholkularitza pertsonala izanen dituzte onuradunek eta tresnak eta laguntza teknikak emanen zaizkie, beren curriculum pertsonalizatua egin dezaten.

2. Enplegu bilaketa aktiborako teknikak aplikatzera: Informazioa emanen zaie, eta besteren konturako lana bilatzeko eskura dauden bitarteko, teknika eta tresnen oinarrizko erabilera irakatsiko zaie, bide telematikoak eta sare sozialak barne.

d) Informazio eta aholkularitza osagarria, honako hauei buruz:

1. Lan merkatuaren eta enplegurako politika aktiboen gaineko datu edo gorabeherak, baldin eta pertsonek enplegua eskuratzeko dituzten aukerak areagotzeko baliagarriak izaten ahal badira.

2. Prestakuntza eskaintza eta mugikortasunerako aukera ematen duten programak, prestakuntza Europan egin eta kualifikazioak bertan lortzeari begira: Prestakuntza eskaintzari buruz pertsonei aholkularitza espezializatua emateko jarduketak hartuko ditu barnean.

3. Lan bitartekaritzako ekimenak. Orientatzaileak enplegu eskaintzak dituzten atari publiko eta pribatuen informazioa emanen du eta/edo onuraduna bideratzen ahalko du enplegu bulegoan kudeatzen diren eskaintzetara, baldin eta bere lan profilak horien baldintzak betetzen baditu.

e) Lan mugikortasuna kudeatzeko laguntza: Informazioa, aholkularitza eta laguntza izanen dute pertsonen mugikortasun geografiko eta funtzionalari buruz (Espainian, Europan eta nazioartean), eskuratzen ahal dituzten enplegu eskaintza egokiak aprobetxa ditzaten.

Horren barnean, informazio orokorra emanen da Europar Batasunaren lurralde-eremuko lan inguruabar nabarmenei buruz, EURES sarean eskuratzen ahal den informazioa barne.

f) Beste alderdi batzuen garapena, hala nola gizarte eta komunikazio trebetasunak, motibazioa, erabakiak hartzea, eta arazo eta gatazkak konpontzea.

Horretarako, entitateek erabiliko dituzte gutxienez Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko orientazioko langileek ezarritako tresnak (diagnostikoa eta ibilbidea), Orientasare/Silcoi web aplikazio informatikoaren bidez.

Era berean, onuradunari, programa osoan eta zeharka, ekintzailetza arloan orientazioa eta laguntza emanen zaizkio, eta ideia ekintzaileak sustatuko dira, eraginda edo parte-hartzaileek eskatuta. Programaren memorian informazioa jasoko da entitateak ekintzailetza sustatzeko aplikatu nahi duen lan metodologiari buruz.

Proiektuaren azken partean, orientazioak bereziki ardatz hauek izanen ditu: onuradunak laneratzea eta enpresetan lanean hastean laguntzea. Horretarako, entitate onuradunek laneratzeko banakako jarduketa plana eginen dute.

4.2. Prestakuntza.

a) Laguntza prestakuntza:

Behar duten proiektuek beren prestakuntza programetan gehienez ere 100 ordu sartzen ahalko dituzte 1. mailako ziurtagirientzat, eta 50 ordu 2. mailako ziurtagirientzat. Ordu horiek profesionaltasun ziurtagiriaren jarraipena egiten laguntzeko edo oinarrizko prestakuntzarako baliatuko dira. Programatutako laguntza prestakuntza behar duten hartzaileentzako errefortzua izanen da, bizitza aktiboan sartu edo beren ikasketekin segitu ahal izateko.

b) Prestakuntza gaitasun teknikoetan:

Ikasleen prestakuntza bete beharreko lanera egokitutako gaitasun teknikoei buruzkoa izanen da, memorian jasotako prestakuntza-planaren arabera. Prestakuntza programa profesionaltasun ziurtagiri osoekin osatuko da, edo IV. eranskinean jasotako moduluekin, eta/edo oinarri hauen V. eranskinean jasotako prestakuntza-espezialitateekin. Lantegi-eskola guztiek izanen dute, gutxienez, profesionaltasun ziurtagiri oso bat, 1. edo 2. mailakoa.

Entitate onuradunak moduluka identifikatuko du ziurtagiri horien programazioa, ikasle berriak sartzea eta dagokien modulu akreditazioa egitea ahalbidetzeko.

Era berean, bete beharko ditu bai profesionaltasun ziurtagiri bakoitza arautzen duten errege dekretuetan xedatutako betebeharrak, bai urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuan profesionaltasun ziurtagiriak arautzen dituzten xedapenak.

Horretarako, proiekturako dirulaguntza eskatu aurretik, entitateak kasuan kasuko profesionaltasun ziurtagiria emateko egiaztagiria izan beharko du, Prestakuntza Zentro eta Entitateen Estatuko Erregistroak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen barnean.

NEZk beharrezkoak diren tramiteak eginen ditu ziurtagirien egiaztatze partzial edo osoak erregistratu eta prestatzeko.

c) Prestakuntza osagarria:

Gainera, entitate onuradunek prestakuntza osagarria programatu beharko dute, gutxienez gai hauetako bi hautatuz, programaren arabera, gutxienez 50 orduko iraupenarekin eta gehienez 100 ordukoa:

–Genero-berdintasuna. Modulu honen edukiak bost orduko iraupena izanen du gutxienez, eta memoriako prestakuntza planaren barnean jasoko da.

–Laneko arriskuen prebentzioa: Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuaren IV., A) eta B) eranskinean ezarritakoaren arabera, modulu honek IV. eranskinean aipatzen den programan zehaztutako edukia duen gutxieneko prestakuntza jaso beharko du. Prestakuntza horren garapena ez da 50 ordutik beherakoa izanen, I. eranskinean jasotako jardueraren bat garatzen duten programen kasuan, ezta 30 ordutik beherakoa ere, gainerako kasuetan, eta prestakuntza-proiektu bakoitzerako ordu-banaketa egokia izanen du, aipatutako IV. eranskineko A) eta B) letretan, hurrenez hurren, ezarritakoa errespetatuz betiere.

–Ingurumenarekiko sentsibilizazioa. Modulu honen edukiak bost orduko iraupena izanen du gutxienez, eta memoriako prestakuntza planaren barnean jasoko da. Zeharkakotasunez ematen ahalko da proiektua gauzatzen den bitartean, eta prestakuntza hori lantegi bakoitzaren gaira egokituta.

–Oinarrizko gaitasun digitalak: oinarrizko alfabetatze digitala. Gutxienez 40 ordu. Helburua da oinarrizko gaitasun digitalak eskuratzea, teknologia digitalei lotutako aukerak baliatu ahal izateko informazioa bereganatzeko eta komunikaziorako prozesatzeko eta erabiltzeko, edukiak sortzeko, segurtasunerako eta arazoak konpontzeko, Europar Batasuneko Herritarren Gaitasun Digitalen Esparruaren arabera.

–Zeharkako/lan aurreko prestakuntza: pertsonak lanpostuan izan beharreko portaera orokorraren ezaugarrien edo trebetasunen gaineko gaitasunak landuko dira: motibazioa, gizarte-trebetasunak, talde-lana, gatazken konponketa, proaktibitatea, erantzukizuna, autoezagutza eta autokonfiantza, enplegu-bilaketa aktiboa eta abar, gutxienez 10 orduz.

Proiektuko prestakuntzaren programazioa zehatz azalduko da eskaerari gehitutako memorian.

Entitateak, prestakuntza bukatu ondoren, "Ebaluazio akta" emanen dio NL-NEZri, non ikasleek prestakuntza unitate/moduluetan lortutako emaitzak jasoko baitira. Aktarekin batera, profesionaltasun ziurtagiri berriak osorik edo partez akreditatzeko eskabideak (ikasleek beteta) aurkeztuko ditu zentroak. Halaber, entitateak NL-NEZri jakinaraziko dizkio profesionaltasun ziurtagiriarekin lotuta ez dagoen edukiaren emaitzak, eta ikasleari dagokion aprobetxamendu ziurtagiria edo diploma emanen dio.

4.3. Lantegi-eskoletan benetako lana egitea:

Lantegi-eskola guztietan funtsezko osagaia izanen da benetako lana, obra edo zerbitzu errealak egitea, onura publiko edo sozialekoa. Horrek eta parte-hartzaileek jasotzen duten lanerako prestakuntza teoriko-praktikoak bermatzen dute ikasitako lanbidean modu egokian aritzeko trebakuntza, eta horien ondorengo laneratzea errazten du, bai besteen kontura lan egiteko, bai enpresa edo ekonomia sozialaren arloko proiektuak sortzeko.

Lana benetako laneko monitore/tutore izeneko figura batek zaintzen ahalko du. Pertsona horren ardura izanen da jarraibideak ezartzea eta egon daitezkeen akatsak zuzentzea. Onuradunek egiten duten lanak onartutako proiektuaren prestakuntza-planak eskatzen duen erritmoari jarraitu behar dio.

5.–Proiektuen garapena.

5.1. Lantegi-eskolak bi etapa izanen ditu:

A) Lehen etapa: orientazioa eta prestakuntzaren hasiera.

a.1. Etapa honek gutxienez hilabete iraunen du, eta gehienez hiru hilabete.

a.2. Etapa hau, batez ere, lan-orientazioko lanak osatuko du. Lan hori zeharkakoa da programa osoan, eta indar handiagoa hartzen du lehen une honetan. Gainera, entitate onuradunak 4.2.c oinarrian deskribatutako prestakuntza osagarria ematen hasi beharko du, eta laguntza-prestakuntza hasten ahalko du, eskaera-memorian hala aurreikusi bada.

B) Bigarren etapa: ikas-ekinezko prestakuntza benetako lanarekin tartekatuta, eta laneratzean laguntzea:

b.1. Etapa hau gaitasun teknikoen arloko prestakuntzarekin hasiko da (4.2.b oinarria). Gainera, entitate onuradunak, egoki iritziz gero, 4.2.a oinarrian deskribatutako laguntza prestakuntza eta 4.2.c oinarrian deskribatutako prestakuntza osagarriak programatu beharko ditu.

Programako etapa honetan, onuradunak ikas-ekinezko prestakuntza osatuko du proiektuan aurreikusitako benetako lana egitearekin. Orientazio lanean, laneratzeko ekintzak nabarmenduko dira bereziki.

b.2. Ikasle-langileek dagozkien ordainsariak jasoko dituzte etapa honetan, aplikatzekoa den araudian eta oinarri hauetan aurreikusitakoarekin bat.

Horretarako, ikas-ekinezko prestakuntza-kontratua erabiliko da, bat etorrita Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 11.2 artikuluan eta, hala badagokio, bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin.

Ikasle-langileekin sinatutako lan-kontratuen iraupena ezin izanen da proiektuarena baino luzeagoa izan.

5.2. Onuradun berriak sartzea eta ordeztea.

Lantegi-eskolaren programa guztiek hasi beharko dute gutxienez proiektuan ezarritako pertsonen %75ekin.

Uzteak gertatzen badira, beste pertsona batzuek hartzen ahalko dituzte hutsik gelditu diren lekuak. Proiektuak iraun bitartean onuradunak edozein unetan hasten ahal dira, profesionaltasun ziurtagirien prestakuntza ematen ari denean izan ezik. Kasu horretan, ordezkapen hori onartuko da ematen ari den prestakuntza-moduluaren iraupenaren %25 gainditzen ez bada.

Pertsonek prestakuntza ekintzetara joan beharko dute, eta horiek probetxuz segitu.

Entitate onuradunak ikastaroan parte hartzeak dituen betebeharren berri eman beharko die parte-hartzaileei. Honako hauek dira baztertuta gelditzeko arrazoiak:

a) Arrazoitu gabeko hiru hutsegite baino gehiago egitea hilabete batean.

b) Prestakuntza ekintza ez aprobetxatzea.

c) Prestakuntza ekintzaren garapen arrunta trabatzea.

d) Begirune edo adeitasun falta irakasleekin, ikaskideekin edo prestakuntza ematen duen entitate edo zentroko langileekin.

e) Prestakuntza ematen duen entitate edo zentroko instalazioak eta ekipamenduak behar bezala ez erabiltzea.

f) Entitate onuradunaren funtzionamendu araudian agertzen ahal den beste edozein.

6.–Bekak.

6.1. Lantegi-eskolaren lehenengo etapan ikasleek bertaratzeagatik dauden bekak jasotzen ahalko dituzte.

6.2. Beken zenbatekoa NL-NEZk eman beharreko dirulaguntza osoaren parte izanen da.

Entitate onuradunak eskaeran adierazik o du zenbat diru aurreikusita daukan beketarako bideratzea, eta beken kudeaketaz arduratuko da, bai eta bekak ordaintzeaz ere, onuradunen kontu korrontean sartuta.

Entitate onuradunak xedatuko du zein kasutan emanen den beka.

Ez dagokio bekarik jasotzea pertsona lanean ari den egunetan, ezta lantegi-eskolara joan ez den eskola egunetan ere.

7.–Proiektuko langileak.

7.1. Entitate onuradunak kontratatuko ditu zuzendaritzako, irakaskuntzako eta orientazioko langileak, bai eta benetako lanaren tutoretzakoak eta laguntza administratibokoak ere, proiektuan adierazitako profilaren arabera. Entitate onuraduna arduratuko da hautaketaz.

7.2. Proiektuak irauten duen bitartean, gutxieneko langile-ratio diruz lagungarria honako hau izanen da: zuzendaritzako lanaldiaren %50, orientazioko lanaldiaren %50 eta administrazioko lanaldiaren %50. Gainera, bigarren etapan, benetako lanaren monitorizazio/tutoretzako langileen figura sartzen ahalko da, %100erainoko lanaldiarekin.

7.3. Orientzatzaileek psikopedagogiako, psikologiako edo pedagogiako titulazio akademikoa izan behar dute. Aurrekoa gorabehera, zilegi izanen da diruz laguntzea aipatutakoez bestelako titulazio akademikoa duten entitateko orientatzaileak, baldin eta frogatzen badute gutxienez 12 hilabeteko esperientzia dutela lanbide orientazioan eta/edo prospekzio eta bitartekotza lanetan.

Benetako lanaren monitoreak/tutoreak prestakuntzari lotutako titulazio akademikoa edo prestakuntza-programaren edukiarekin lotutako urtebeteko esperientzia izan beharko du gutxienez.

7.4. Entitate onuradunak bere langileak sartzen ahalko ditu proiektuan, baldin eta titulazio edo esperientzia baldintzak betetzen badituzte. Horretarako, dokumentu bat sinatu beharko du, langile horien eginbehar eta dedikazioak adierazita.

8.–Dirulaguntzen zenbatekoa.

8.1. Programa bakoitzeko eman beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa honako hauen batura izanen da:

a) Zuzendaritzarako, orientaziorako, benetako lanaren tutoretzarako eta administrazio-laguntzarako dirulaguntza.

b) Prestakuntzarako dirulaguntza.

c) Bekak.

d) Langile-ikasleen soldaten kostuari aurre egiteko dirulaguntza.

8.2. Zuzendaritzarako, orientaziorako, benetako lanaren tutoretzarako eta administrazio-laguntzarako dirulaguntza:

Dirulaguntza hauek emanen dira:

–21.612,50 euro urtean zuzendaritza-lanetarako, edo horren zati proportzionala,

–16.425 euro urtean, orientazio-lanetarako edo horien zati proportzionala eta,

–Gehienez 32.850 euro urtean, benetako lanaren tutoretza-lanetarako, lanaldiaren %100ean, edo zati proportzionala.

–Administrazio-laguntzako zereginetarako, urtean 12.967,5 euroko dirulaguntza edo zati proportzionala emanen da.

Entitate onuradunak bere proiektuan hala aurreikusten badu, diruz laguntzen ahalko da zuzendariaren kontratazioa, proiektua hasi baino 15 egun lehenago eta/edo amaitu eta 15 egun geroago. Kasu horretan, aurreko eta amaierako egunen kalkulu proportzionala eginen da, oinarri honetan ezarritako kopuruaren arabera.

8.3. Prestakuntzarako dirulaguntza:

Emanen den zenbatekoa proiektuan aurreikusitako orduen batura izanen da, bider dagokion modulua eta aurreikusitako parte-hartzaile kopurua:

Modalitate presentzialean, aurreko taulan agertzen ez diren lanbide arloetako prestakuntza ekintza bakoitzagatik eman beharreko dirulaguntzaren zenbatekoak ezin du gainditu modulu ekonomikoko araubide berariazkoa: 9,88 euro, parte-hartzaileko eta prestakuntza orduko.

KODEA

LANBIDE-ARLOA

MODULUA

GKJ

Gorputz eta Kirol Jarduerak

10,85 euro

ADK

Administrazioa eta Kudeaketa

9,88 euro

NEK

Nekazaritza

12,60 euro

ART

Artea eta artisautza

11,80 euro

ARG

Arte Grafikoak

11,80 euro

MEM

Merkataritza eta Marketina

9,89 euro

EOZ

Eraikuntza eta Obra Zibila

12,17 euro

ELE

Elektrizitatea eta Elektronika

11,00 euro

ENU

Energia eta Ura

11,29 euro

FME

Fabrikazio Mekanikoa

12,35 euro

OST

Ostalaritza eta Turismoa

12,02 euro

IRUP

Irudi Pertsonala

12,77 euro

IRUS

Irudia eta Soinua

12,35 euro

ELI

Elikagaien Industriak

13,50 euro

ERI

Erauzketa Industriak

12,17 euro

INK

Informatika eta Komunikazioak

9,88 euro

IMA

Instalazioa eta Mantentze-lanak

11,49 euro

ZAK

Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxogintza

12,17 euro

KIM

Kimika

10,71 euro

OSAS

Osasuna

11,97 euro

SEI

Segurtasuna eta Ingurumena

10,71 euro

GIZ

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

10,71 euro

EHU

Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza

12,35 euro

GIM

Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak

12,47 euro

8.4. Bekak:

Entitate onuradunak hala aurreikusita badu, diruz laguntzeko zenbatekoari eragiketa honen emaitza gehituko zaio: 9 euro x aurreikusitako bekadun eguna x ikasle kopurua, bertaratze beketarako.

8.5. Ikasle-langileen soldaten kostuei aurre egiteko dirulaguntza.

Bigarren etapan, ikasle-langileekin izenpetzen diren ikas-ekinezko prestakuntza-kontratuen ondoriozko soldata-kostuak lagunduko dira diruz, benetako lanaren portzentajearen proportzioan, eta urtean ezarritako lanbide arteko gutxieneko soldataren %65eko gehieneko mugarekin lehenbiziko urtean eta %85ekoarekin bigarren urtean. Diruz lagunduko dira Gizarte Segurantzari dagozkion eta kontratu horietarako araudi espezifikoan ezarrita dauden kuota guztiak, enplegatzailearen kargura, Soldatak Bermatzeko Funtsa eta langabezia-kotizazioa barne, eta zenbateko horietan aparteko bi ordainsariren zati proportzionala sartuko da.

Legez edo erregelamendu bidez ezarritako derrigorrezko oporrak benetan egindako ordu gisa zenbatuko dira dirulaguntza finkatzearen ondorioetarako.

9.–Dirulaguntzaren ordainketa eta justifikazioa.

9.1. Azken justifikazioaren aitzinetik, entitateak konturako ordainketak eskatzen ahal ditu, 3 gehienez ere, gauzatzeko memoria tekniko bat aurkeztuta.

Horrez gain, konturako ordainketa bat eskatuko du, bidezkoa bada, 2024ko eta 2025eko azaroaren 30a baino lehen, eta memoria tekniko bat aurkeztuko du, non gauzatzea azalduko baitu, hasieratik edo konturako azken ordainketatik urte horretako azaroaren 15a arte. Txosten horrek balioko du proiektuaren likidazio partziala egiteko.

9.2. Dirulaguntzaren azken likidazioa egiteko, proiektua amaitu eta biharamunetik gehienez hilabeteko epean, eta 2026ko abuztuaren 31 baino lehen, entitate onuradunak frogagiri hauek aurkeztu beharko ditu:

1. Dirulaguntza ematerakoan ezarritako baldintzak bete dituela frogatzeko memoria tekniko bat, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak azalduko dituena eta prestakuntza arloan egindako lana zehaztuta. Halaber, orientazio, laguntza eta laneratze jarduerak Orientasare tresnaren bidez justifikatu beharko dira.

2. Justifikazio memoria ekonomikoa, gutxienez honako hauek jasoko dituena:

a) Prestakuntza amaitu zuten ikasleen zerrenda, lantegi-eskolen deialdiaren oinarriak arautzen dituen II. eranskineko 9.3 oinarriaren arabera.

b) Ikasleei justifikatutako aldian egindako ordainketen justifikazioa, hala bekena nola lansari eta soldatena.

c) Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten bestelako dirulaguntzen edo diru-sarreren azalpena, bakoitzaren zenbatekoa eta jatorria adierazita.

Justifikazioa ezarritako epean edo zuzenketak egiteko ematen den epean aurkeztu ezean, galduko da justifikatzen ez diren gastuak eta ordainketak kobratzeko eskubidea.

9.3. Prestakuntzari dagokion dirulaguntza zehazteko, honako hauek hartuko dira kontuan:

a) Prestakuntza amaitu duten ikasleak; horretarako, prestakuntza-ekintzak irauten duen denboraren %75era joan direnak hartuko dira kontuan.

b) Prestakuntza-ekintzak irauten duen denboraren %50 gainditu duten eta salbuespenezko arrazoiengatik programa osatu ezin duten ikasleak –arrazoi horiek justifikatzeko txosten arrazoitua eman beharko zaio NEZri–, portzentaje bereko gehieneko dirulaguntzarekin (%50).

Prestakuntza ekintza proiektuan zehar emandako prestakuntza ordu guztien batura dela ulertzen da. Gainera, pertsona batzuek prestakuntza ekintza utzi behar izan badute lana aurkitu dutelako, beka bat jaso dutelako, edo lanekoak ez diren praktikak egiteko, eta gutxienez prestakuntza ekintzaren ehuneko 25 egin badute, prestakuntza ekintza amaitu dutela ondorioztatuko da. Horretarako, ezin dira 5 lanegun baino gehiago igaro pertsona horrek prestakuntza ekintza uzten duen egunetik kontratua, beka edo lanekoak ez diren praktikak hasten dituen egunera arte.

III. ERANSKINA.–2. ILDOKO BEREZITASUNAK.
PRESTAKUNTZA ETA ENPLEGU LANTEGIAK

1.–Hartzaileak.

Prestakuntza eta enplegu lantegien hartzaileek gutxieneko baldintza hauek bete beharko dituzte:

1. Langabezian eta enplegu-agentzietan eskatzaile gisa izena emanda egotea.

2. Proiektuko prestakuntzaren xedea bada 2. edo 3. kualifikazio mailako profesionaltasun ziurtagiriak lortzea, ikasleen profila profesionaltasun ziurtagirietan ezarritako sarbide baldintzekin bat datorrela bermatuko da.

Proiektuak 8-20 laguneko talde bati zuzenduko zaizkio.

2.–Iraupena.

1. Proiektuak 6, 9 edo 12 hilabete iraunen du.

2. Proiektu guztiak 2024ko lehen seihilekoan hasi beharko dira.

3.–Laneratzea.

3.1. Proiektu guztiek bermatu beharko dute bertan parte hartu eta ebaluatzen ahal direnen %15 laneratuko direla, gutxienez. Ehuneko hori aplikatu ondoren dezimalak ateratzen badira, gertuen dagoen zenbaki osoaren arabera borobilduko da, gorantz edo beherantz, eta digitua 5 bada, goiko zenbaki osoaren arabera borobilduko da. Pertsona bat ebaluatu ahal izateko, gutxienez proiektuak irauten duen denboraren %50 egin beharko du.

3.2. Honela egiaztatuko da pertsona ebaluagarriak laneratu direla:

–Lan kontratuak, gutxienez 3 hilabeteko guztizko iraupenekoak, lanaldi osoa bada, edo horren baliokidea, lanaldi partziala bada, baldin eta proiektuak iraun bitartean eta hura amaitu ondorengo 9 hilabeteetan kontratu hori lanaldi erdikoa baino txikiagoa ez bada.

–Altak langile autonomoen araubide berezian, eta kuoten ordainketak, gutxienez 3 hilabetez, aurreko atalean zehaztutako epealdian.

Laneratzearen ondorioetarako, kontuan hartuko da administrazio publikoan sartzeko edozein bide, funtzionario, estatutupeko langile edo lan- edo administrazio-kontratudun gisa. Bazter geratuko dira enplegu sozial babestuko kontratuak eta NL-NLZk finantzatutako beste laguntza edo dirulaguntza batzuei lotuta dauden guztiak.

3.3. Laneratze konpromisoak justifikatzeko gehieneko epea hilabetekoa da, laneratze epea amaitzen denetik hasita.

4.–Onuradunekin egindako kontratuak.

4.1. Proiektuak irauten duen bitartean, ikasle-langileei lanaldi osoko kontratua eginen diete honako entitate hauek:

4.2. Horretarako, ikas-ekinezko prestakuntza-kontratua erabiliko da, bat etorrita Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 11.2 artikuluan eta, hala badagokio, bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin.

4.3. Programan parte hartzeagatik ikasle-langileekin sinatutako lan-kontratuen iraupena ez da izanen proiektuarena baino luzeagoa.

5.–Proiektuen edukia eta garapena.

1. Proiektuak, nahitaez, eduki hau izanen du:

a) Prestakuntza edukia.

a.1. Ikasleen prestakuntza bete beharreko lanera egokitutako gaitasun teknikoei buruzkoa izanen da, memorian jasotako prestakuntza-planaren arabera. Prestakuntza programa profesionaltasun ziurtagiri osoekin osatuko da, edo I. eranskinean jasotako moduluekin, eta/edo oinarri hauen II. eranskinean jasotako prestakuntza-espezialitateekin.

Prestakuntza ekintzak bideratuta baldin badaude profesionaltasun ziurtagiria(k) edo modulua(k) lortzera, eskaeran adierazi beharko da zer ziurtagiritara dauden zuzenduta. Era berean, bete beharko dituzte profesionaltasun ziurtagiri bakoitza arautzen duten errege dekretuetan ezarritako baldintzak nahiz urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuaren xedapenak (abenduaren 10eko 1675/2010 Errege Dekretuak eta martxoaren 15eko 189/2013 Errege Dekretuak aldatu zuten).

Horretarako, proiekturako dirulaguntza eskatu aurretik, entitateak kasuan kasuko profesionaltasun ziurtagiria emateko egiaztagiria izan beharko du, Prestakuntza Zentro eta Entitateen Estatuko Erregistroak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen barnean.

V. eranskinean agertzen diren prestakuntza ekintzetan, edukia nahiz orduak errespetatu beharko dira, aipatutako eranskinean agertzen diren espezialitateen gaineko informazioari dagokionez.

a.2. Gainera, entitate onuradunek prestakuntza osagarria programatu beharko dute, gutxienez gai hauetako bi hautatuz, programaren arabera, gutxienez 50 orduko iraupenarekin eta gehienez 100 ordukoa:

–Genero-berdintasuna. Modulu honen edukiak bost orduko iraupena izanen du gutxienez, eta memoriako prestakuntza planaren barnean jasoko da.

–Laneko arriskuen prebentzioa: Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuaren IV., A) eta B) eranskinean ezarritakoaren arabera, modulu honek IV. eranskinean aipatzen den programan zehaztutako edukia duen gutxieneko prestakuntza jaso beharko du. Prestakuntza horren garapena ez da 50 ordutik beherakoa izanen, I. eranskinean jasotako jardueraren bat garatzen duten programen kasuan, ezta 30 ordutik beherakoa ere, gainerako kasuetan, eta prestakuntza-proiektu bakoitzerako ordu-banaketa egokia izanen du, aipatutako IV. eranskineko A) eta B) letretan, hurrenez hurren, ezarritakoa errespetatuz betiere.

–Ingurumenarekiko sentsibilizazioa. Modulu honen edukiak bost orduko iraupena izanen du gutxienez, eta memoriako prestakuntza planaren barnean jasoko da. Zeharkakotasunez ematen ahalko da proiektua gauzatzen den bitartean, eta prestakuntza hori lantegi bakoitzaren gaira egokituta.

–Oinarrizko gaitasun digitalak: oinarrizko alfabetatze digitala. Gutxienez 40 ordu. Helburua da oinarrizko gaitasun digitalak eskuratzea, teknologia digitalei lotutako aukerak baliatu ahal izateko informazioa bereganatzeko eta komunikaziorako prozesatzeko eta erabiltzeko, edukiak sortzeko, segurtasunerako eta arazoak konpontzeko, Europar Batasuneko Herritarren Gaitasun Digitalen Esparruaren arabera.

–Zeharkako/lan aurreko prestakuntza: pertsonak lanpostuan izan beharreko portaera orokorraren ezaugarrien edo trebetasunen gaineko gaitasunak landuko dira: motibazioa, gizarte-trebetasunak, talde-lana, gatazken konponketa, proaktibitatea, erantzukizuna, autoezagutza eta autokonfiantza, enplegu-bilaketa aktiboa, eta abar, gutxienez 10 orduz.

b) Benetako lana.

Proiektuak irauten duen bitartean, ikas-ekinezko prestakuntza-kontratu bat sinatuko da ikasle-langileekin, proiektuan aurreikusitako gizarte-ekintza egiteko, eta haiek dagozkien lansariak jasoko dituzte.

Benetako lanaren monitore/tutorearen figura duten proiektuetan, bera arduratuko da jarraibideak ezartzeaz eta egon daitezkeen akatsak zuzentzeaz. Onuradunek egiten duten lanak onartutako proiektuaren prestakuntza-planak eskatzen duen erritmoari jarraitu behar dio.

2. Laneratzeko orientazio-ekintza hauek garatuko ditu proiektuak.

Proiektuek laneratze-ibilbide pertsonalizatu bat garatu behar dute ikasle-langile bakoitzarentzat. Ibilbide hori parte-hartzaile bakoitzarekiko konpromiso batean zehaztuko da, bertan adierazita zer ekintza garatuko dituen ikasle horren enplegu aukerak hobetzeko.

Proiektuaren hasieran, ikaslearen enplegu aukeren balorazioa jasotzen duen akordio bat aurkeztu behar da, eta bertan identifikatu behar da zer baliabide aplikatuko diren proiektu osoan zehar horiek hobetzeko.

Ibilbide horretan, ikasle-langilearen eta zentroaren artean egin beharreko jarduketak jaso beharko dira.

Horretarako, entitateek erabiliko dituzte gutxienez Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko orientazioko langileek ezarritako tresnak (diagnostikoa eta ibilbidea), Orientasare/Silcoi web aplikazio informatikoaren bidez.

6.–Prestakuntzaren eta kualifikazioaren ziurtagiriak eta profesionaltasun ziurtagiriak.

6.1. Proiektuan parte hartu ondoren, ikasle-langileek entitate onuradunak emandako egiaztagiria jasoko dute. Agiri horretan proiektuan egindako ordu kopurua agertuko da, baita eskuratutako prestakuntza teoriko-praktikoaren maila eta egindako prestakuntza.

6.2. Proiektuko prestakuntza bideratuta egon bada profesionaltasun ziurtagiriak lortzera, entitateak, prestakuntza bukatu ondoren, "Ebaluazio akta" emanen dio NL-NEZri, non ikasleek prestakuntza unitate/moduluetan lortutako emaitzak jasoko baitira. Aktarekin batera, profesionaltasun ziurtagiriak osorik edo partez akreditatzeko eskabideak (ikasleek beteta) aurkeztuko ditu zentroak.

NL-NEZk beharrezkoak diren tramiteak eginen ditu ziurtagirien egiaztatze partzial edo osoak erregistratu eta prestatzeko.

7.–Proiektuko langileak.

7.1. Entitate onuradunak kontratatuko ditu zuzendaritzako, irakaskuntzako, orientazioko langileak eta benetako lanaren tutoretzakoak, proiektuan adierazitako profilaren arabera. Entitate onuraduna arduratuko da hautaketaz.

7.2. Proiektuak irauten duen bitartean, gutxieneko langile-ratio diruz lagungarria honako hau izanen da: Zuzendaritzako lanaldiaren %50 eta orientazioko lanaldiaren %50. Gainera, benetako lanaren monitorizazio/tutoretzako langileen figura sartzen ahalko da, proiektuan zehar %100erainoko lanaldiarekin, hala behar izanez gero.

7.3. Orientzatzaileek psikopedagogiako, psikologiako edo pedagogiako titulazio akademikoa izan behar dute. Aurrekoa gorabehera, zilegi izanen da diruz laguntzea aipatutakoez bestelako titulazio akademikoa duten entitateko orientatzaileak, baldin eta frogatzen badute gutxienez 12 hilabeteko esperientzia dutela lanbide orientazioan eta/edo prospekzio eta bitartekotza lanetan.

7.4. Zuzendariaren eginkizunak honako hauek izanen dira:

–Irakasle-taldea koordinatzea eduki teoriko-praktikoen eta egin beharreko lanen plangintzari, programazioari, jarraipenari eta ebaluazioari dagokienez.

–Jarduketak grabatzea NL-NEZk adierazitako plataforma informatikoetan.

–Parte hartzen duten ikasle-langileak hautatzea eta erreklutatzea.

–Eguneroko jarraipena, kontrola eta kudeaketa, programa behar bezala garatzeko.

–Justifikazioa. Memoria teknikoa eta ekonomikoa egitea.

7.5. Orientatzaileak laguntza, orientazioa eta aholkularitza emanen ditu enplegua bilatzearekin eta ikasle-langilea laneratzearekin lotutako gaietan.

7.6. Benetako lanaren monitoreak/tutoreak prestakuntzari lotutako titulazio akademikoa edo prestakuntza-programaren edukiarekin lotutako urtebeteko esperientzia izan beharko du gutxienez.

Hauek izanen dira pertsona horren eginkizunak:

–Benetako lana kudeatzea eta gainbegiratzea: zereginak betetzen direla kontrolatzea, materiala aurreikustea eta erostea, norbera babesteko ekipamenduak behar bezala erabiltzen direla gainbegiratzea, gorabeherak konpontzea, materialak behar bezala erabiltzen direla eta zereginak egiten direla ikuskatzea, etab.

–Gizarte-ekintzarako lantaldeak antolatzea eta kudeatzea: egutegia ezartzea, egin beharreko zereginak banatzea eta egokitzea, etab.

–Proiektua gauzatzeko ardura duten gainerako langileekin koordinatzea.

7.7. Entitate onuradunak bermatu beharko du bi figurak (zuzendariak, orientatzaileak eta benetako lanaren monitoreak/tutoreak) bertan egonen direla haietako bakoitzerako aurreikusitako aldi osoan, eta ordeztu eginen ditu aldi baterako ezintasunaren kasuan, hamabost egunetik gorakoa denean. Eta borondatezko bajaren kasuan, 5 eguneko gehieneko epean ordeztu beharko da.

7.8. Entitate onuradunak bere langileak sartzen ahalko ditu proiektuan, baldin eta titulazio edo esperientzia baldintzak betetzen badituzte. Horretarako, dokumentu bat sinatu beharko du, langile horien eginbehar eta dedikazioak adierazita.

8.–Dirulaguntzen zenbatekoa.

8.1. Programa bakoitzeko eman beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa honako hauen batura izanen da:

a) Zuzendaritzarako, orientaziorako eta benetako lanaren tutoretzarako dirulaguntza.

b) Prestakuntzarako dirulaguntza.

c) Langile-ikasleen soldaten kostuari aurre egiteko dirulaguntza.

8.2. Zuzendaritzarako, orientaziorako eta benetako lanaren tutoretzarako dirulaguntza:

Dirulaguntza hauek emanen dira:

–21.612,50 euro urtean zuzendaritza-lanetarako, edo horren zati proportzionala,

–16.425 euro urtean, orientazio-lanetarako edo horien zati proportzionala eta,

–Gehienez 32.850 euro urtean, benetako lanaren tutoretza-lanetarako, lanaldiaren %100ean, edo zati proportzionala.

Entitate onuradunak bere proiektuan hala aurreikusten badu, diruz laguntzen ahalko da zuzendariaren kontratazioa, proiektua hasi baino 15 egun lehenago eta/edo amaitu eta 15 egun geroago. Kasu horretan, aurreko eta amaierako egunen kalkulu proportzionala eginen da, oinarri honetan ezarritako kopuruaren arabera.

8.3. Prestakuntzarako dirulaguntza:

Emanen den zenbatekoa proiektuan aurreikusitako orduen batura izanen da, bider dagokion modulua eta aurreikusitako parte-hartzaile kopurua.

Ondoko taulan agertzen ez diren lanbide arloetako prestakuntza ekintza bakoitzagatik eman beharreko dirulaguntzaren zenbatekoak ezin du gainditu modulu ekonomikoko araubide berariazkoa: 9,88 euro, parte-hartzaileko eta prestakuntza orduko.

KODEA

LANBIDE-ARLOA

MODULUA

GKJ

Gorputz eta Kirol Jarduerak

10,85 euro

ADK

Administrazioa eta Kudeaketa

9,88 euro

NEK

Nekazaritza

12,60 euro

ART

Artea eta artisautza

11,80 euro

ARG

Arte Grafikoak

11,80 euro

MEM

Merkataritza eta Marketina

9,89 euro

EOZ

Eraikuntza eta Obra Zibila

12,17 euro

ELE

Elektrizitatea eta Elektronika

11,00 euro

ENU

Energia eta Ura

11,29 euro

FME

Fabrikazio Mekanikoa

12,35 euro

OST

Ostalaritza eta Turismoa

12,02 euro

IRUP

Irudi Pertsonala

12,77 euro

IRUS

Irudia eta Soinua

12,35 euro

ELI

Elikagaien Industriak

13,50 euro

ERI

Erauzketa Industriak

12,17 euro

INK

Informatika eta Komunikazioak

9,88 euro

IMA

Instalazioa eta Mantentze-lanak

11,49 euro

ZAK

Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxogintza

12,17 euro

KIM

Kimika

10,71 euro

OSAS

Osasuna

11,97 euro

SEI

Segurtasuna eta Ingurumena

10,71 euro

GIZ

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

10,71 euro

EHU

Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza

12,35 euro

GIM

Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak

12,47 euro

8.4. Ikasle-langilearen soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak ordaintzeko dirulaguntza.

Ikasle-langileekin izenpetzen diren ikas-ekinezko prestakuntza-kontratuen ondoriozko soldata-kostuak lagunduko dira diruz, benetako lanaren portzentajearen proportzioan, eta urtean ezarritako lanbide arteko gutxieneko soldataren %65eko gehieneko mugarekin. Diruz lagunduko dira Gizarte Segurantzari dagozkion eta kontratu horietarako araudi espezifikoan ezarrita dauden kuota guztiak, enplegatzailearen kargura, Soldatak Bermatzeko Funtsa eta langabezia-kotizazioa barne, eta zenbateko horietan aparteko bi ordainsariren zati proportzionala sartuko da.

Legez edo erregelamendu bidez ezarritako derrigorrezko oporrak benetan egindako ordu gisa zenbatuko dira dirulaguntza finkatzearen ondorioetarako.

9.–Dirulaguntzaren ordainketa eta justifikazioa.

9.1. Azken justifikazioaren aitzinetik, entitateak konturako ordainketak eskatzen ahal ditu, 2 gehienez ere, gauzatzeko memoria tekniko bat aurkeztuta.

Horrez gain, konturako ordainketa bat eskatu beharko du 2024ko azaroaren 30a baino lehen, eta memoria tekniko bat aurkeztuko du, non gauzatzea azalduko baitu, hasieratik edo konturako azken ordainketatik urte horretako azaroaren 15a arte. Txosten horrek balioko du proiektuaren likidazio partziala egiteko.

9.2. Dirulaguntzaren azken likidazioa egiteko, proiektua amaitu eta biharamunetik gehienez hilabeteko epean, eta 2025eko abuztuaren 31 baino lehen, entitate onuradunak frogagiri hauek aurkeztu beharko ditu:

a) Dirulaguntza ematerakoan ezarritako baldintzak betetzen dituela frogatzeko memoria tekniko bat, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak azalduko dituena, prestakuntzan, akonpainamenduan eta laneratzean egindako lana zehaztuta.

b) Justifikazio memoria ekonomikoa, gutxienez honako hauek jasoko dituena:

b.1. Prestakuntza amaitu zuten ikasleen zerrenda, oinarri honen 3. apartatuan jasotakoaren arabera.

b.2. Justifikatutako aldiko ikasleei soldataren eta Gizarte Segurantzaren kontzeptuan egindako ordainketen justifikazioa.

b.3. Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten bestelako dirulaguntzen edo diru-sarreren azalpena, bakoitzaren zenbatekoa eta jatorria adierazita.

Justifikazioa ezarritako epean edo zuzenketak egiteko ematen den epean aurkeztu ezean, galduko da justifikatzen ez diren gastuak eta ordainketak kobratzeko eskubidea.

9.3. Prestakuntzari dagokion dirulaguntza zehazteko, prestakuntza amaitu duten ikasleak kontuan hartuko dira, eta bukatu dutela ondorioztatuko da gutxienez prestakuntza ekintza osoaren ehuneko 75ean parte hartu badute. Prestakuntza ekintza proiektuan zehar emandako prestakuntza ordu guztien batura dela ulertzen da. Gainera, pertsona batzuek prestakuntza ekintza utzi behar izan badute lana aurkitu dutelako, beka bat jaso dutelako, edo lanekoak ez diren praktikak egiteko, eta gutxienez prestakuntza ekintzaren ehuneko 25 egin badute, prestakuntza ekintza amaitu dutela ondorioztatuko da. Horretarako, ezin dira 5 lanegun baino gehiago igaro langabeak prestakuntza ekintza uzten duen egunetik kontratua, beka edo lanekoak ez diren praktikak hasten dituen egunera arte.

9.4. NL-NEZk aurkeztu den dokumentazioa ebaluatuko du, eta dagokion ordainketa onartzeko edo ukatzeko ebazpena emanen du.

Iragarkiaren kodea: F2313085