185. ALDIZKARIA - 2023ko irailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Alkateordeak izendatzea eta alkatetzaren eskuordetzeak

Honen bidez argitara ematen da Erriberriko Udaleko alkate Josu Etxarri Sueskunek xedatu zuela:

1. Alkatetzak ekainaren 30ean eman 494/2023 Ebazpenaren bitartez, honakoak alkateorde izendatzea:

–Lehen alkateordea: Jorge Félix Bacaicoa Beruete.

–Bigarren alkateordea: Rosario Domingos García.

2. Alkatetzak ekainaren 30ean eta abuztuaren 17an hurrenez hurren eman 498/2023 eta 9426/2023 Ebazpenen bitartez, honako eskuordetzak egiten ditu:

–Hirigintza: Jorge Bacaicoa Berueteren esku.

–Hezkuntza, euskara, kirolak eta gazteria: Irene Mayo Juríoren esku.

–Kultura, turismoa eta herritarren segurtasuna: Ángel Guerrero Carabantesen esku.

–Berdintasuna, LGTBI+Q eta Erdi Aroko festak: María del Rosario Domingos García.

–Eskubide sozialak eta jaiak: María Carmen Real Feliperen esku.

–Industria eta Zerbitzuak: María Asunción Gorri Armendárizen eta María Victoria Algarra Sadaren esku.

–Nekazaritza eta ingurumena: Javier Elarre Latorren esku.

Oro har, aipatu eskuordetzak kasu bakoitzean zehaztutako alorrei dagozkien zerbitzuen zuzendaritza eta kudeaketa barne hartzen dituzte, hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio-egintzen bitartez ebazteko ahalmenik gabe. Halaber, Jorge Bacaicoa Berueteren esku egonen da, hirigintza alorraz gain, hirugarrenak ukitzen dituzten ebazpenen bidezko ekintzak egitea, bide publikoetan obrak kudeatu eta kontratatzeari dagokionez, betiere obra kontratu txikiak egiteko dagoen legezko mugara arte, eta aurretiaz Alkatetzari berri eman ondoren.

Argitara ematen da, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46-1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Erriberrin, 2023ko abuztuaren 17an.–Alkatea, Josu Etxarri Sueskun.

Iragarkiaren kodea: L2311977