156. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA, abenduaren 14ko 116/2022 Foru Dekretuan. Foru dekretu horren bidez, 2022ko enplegu publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen osasun langileentzat, Nafarroako Foru Komunitateko Administraziorako eta haren erakunde autonomoetarako, Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako. Eskaintza hori 2022rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 22/2021 Legean aurreikusitako ordezte-tasari zegokion.

Akats bat atzeman denez abenduaren 14ko 116/2022 Foru Dekretuaren testuan, zeina 2022ko 261. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, abenduaren 29koan, bidezkoa da behar den zuzenketa egitea. Foru dekretu horren bidez, 2022ko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen osasun langileentzat (2022rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 22/2021 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona), Nafarroako Foru Komunitateko Administraziorako eta haren erakunde autonomoen eremurako, bai Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako, bai Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako. Hona hemen zuzenketa:

I. ERANSKINA.–LIZARRAKO OSASUN BARRUTIA

Honako hau dioen tokian:

LANPOSTU HUTSA

ESPEZIALITATEA

MAILA

LANALDIA

LANPOSTU ZENBAKIA

OOLTko medikua

A

Osoa

63581

Honako hau behar du:

LANPOSTU HUTSA

ESPEZIALITATEA

MAILA

LANALDIA

LANPOSTUA

OOLTko medikua

A

Osoa

63086

Iruñean, 2023ko uztailaren 20an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2311069