142. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Industria Antolamenduko Eskola (IAE), Europako Gizarte Funtsa (EGF) Fundazioaren 2023ko ekainaren 26ko Ebazpenarena, «Activa Startups» ekimenaren bidez berrikuntza irekia sustatzera bideratutako laguntzak emateko deialdia onesten duena, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. DDBN identifikazioa: 705162.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatzen ahal da (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/705162)

Lehena.–Onuradunak.

Laguntzak ETE batek eta startup batek osatutako partzuergoentzat dira, baldin eta haien jarduera edozein sektoretakoa bada (EJSN 2009, apirilaren 13ko 475/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsia), deialdiaren 1. artikuluan adierazitako sektoreetakoak izan ezik, Nafarroako Foru Komunitatearen eremu geografikoan. Partzuergo bakoitzak ETE batek eta startup batek osatuko dute, berrikuntza irekiko proiektu bat garatzeko, eta «Activa Startups» ekimenaren bidez bete beharko dute berrikuntza sustatzera bideratutako laguntzak emateko oinarri arautzaileen 10. artikuluan ezarritakoa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. Oinarri horiek abenduaren 14ko ICT/1426/2021 Aginduan argitaratu ziren.

Bigarrena.–Xedea.

Laguntza hauen helburua berrikuntza irekia sustatzea da, partzuergo edo enpresa-talde moduan eta enpresa & startup lankidetza kasu arrakastatsuen bidez, edozein sektoreri lotutako enpresen hazkunde eta eraldaketa digitala laguntzeko, berrikuntza erronkei aurre eginez. Zehazki, eta oinarri arautzaileak onesten dituen abenduaren 14ko ICT/1426/2021 Aginduaren 7. artikuluan ezarritakoarekin bat, diruz lagungarriak izanen dira honako arlo hauetako aholkularitza proiektuak: eraldaketa digitaleko berrikuntza, teknologia berrien garapena eta ezarpena, karbono gutxiko ekonomia bateranzko eraldaketa edo ekonomia zirkularra ETEaren negozio-ereduan sartzea. Horren helburua da sortzen ari diren teknologietan (adimen artifiziala, Gauzen Internet, datuak eta informazioa masiboki prozesatzeko teknologiak, errendimendu handiko konputazioa, blockchain, lengoaia naturalaren prozesamendua, zibersegurtasuna, errealitate areagotua, errealitate birtuala, elkarlaneko robotika...) oinarritutako irtenbideen bidez berrikuntza irekia bilatzen duten enpresetan planteatutako erronkei erantzutea.

Deialdi honen xede diren laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak izanen dira. Partzuergo onuraduna osatzen duten enpresei laguntza ekonomikoak emanen zaizkie, erronkari heltzeko berrikuntza lan irekian ETE-startup lankidetzatik eratorritako gastuak ordaintzeko. Laguntza hauek barnean hartzen dituzten kostu diruz lagungarriak deialdiaren 6. artikuluan zehazten dira.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Abenduaren 14ko ICT/1426/2021 Agindua, «Activa Startups» ekimenaren bidez berrikuntza sustatzera bideratutako laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzen dituena, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (2021eko 305. Estatuko Aldizkari Ofiziala, abenduaren 22koa).

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Deialdi honetarako gastua, gehienez, ZAZPIEHUN ETA HOGEI MILA EUROKOA (720.000 euro) izanen da, eta IAE Fundazioak jarriko du Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren kargura, 13. osagaiaren (ETE-ei bultzada ematea) 2. inbertsioan («Hazkundea») integratuta.

Emandako laguntzaren intentsitatea proiektuaren kostu diruz lagungarrien zenbateko gordinaren ehuneko ehun izanen da, BERROGEI MILA EURO (40.000 euro) gehienez ere.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Hilabeteko epea dago eskaerak aurkezteko, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Madrilen, 2023ko ekainaren 26an.–IAE, EGF, Fundazioko zuzendari nagusia, Juan Ignacio Díaz Bidart.

Iragarkiaren kodea: F2309929